Helbideratu zure zergak


Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Laudioko Udal liburutegia

Argitaraldia: 21/07/2006

Irakurketa gaztetxoen artean suspertzeko kanpaina berria martxan jarri dute Lamuzako udal liburutegian

LAMUZAKO UDAL LIBURUTEGIA, KARNET DIGITALAREN BITARTEZKO LIBURU MAILEGUTZARI BURUZKO PROGRAMAN ARABAN

Lamuzako udal liburutegia, euren erabiltzaileei, karneta digitalaren bitartezko liburu mailegutzari buruzko programa berrian parte hartzen Herrialde Histororikoko lehen herri liburutegia bihurtu da.

Horren inguruan zera nabarmendu nahi dugu, zerbitzua, liburutegiko ohizko zerbitzuen digitalizazioan oinarritzen da, hots, erabiltzaileak eta mailegutzan eman beharreko liburuak, euren buruari buruzko digitalizatutako informazio osoa zehazten duen barra kodea izango dute, erabiltzaile zein mailegutzan emango den liburuarenak hain zuzen ere.

Hauxe da, norbaitek mailegutzan Lamuzako udal liburutegitik liburu bat behar izatean, irakurle digital batek, mailegutza horri buruzko informazio zehatza eskainiko du, erabiltzailearen datu pertsonaletatik hasi eta, mailegutzako liburuaren itzultzeko epea arte.

Hala, ere, zuek erabiltzaileek, gogoan izan dezazue, Lamuzako liburutegiak 2.000 liburutik gora dituela; herri liburutegiko arduradunak buru belarri lanean ari dira, liburu guzti hauen digitalizazio prozesuan. Izan ere, laudioar liburutegia ez baitu nahi atzean geratu, eta horregatik apostu izugarria egin du, liburuen mailegutzari buruzko programa berri hau erabiltzaile guztiei eskaini ahal izateko.

Hain da apostu haindia, ezen, Lamuzako udal liburutegia, Arabako lehena bihurtu zaigun, erabiltzaileei zerbitzu hau eskaintzen.

Edozein kasutan ere, zera gogoratu nahi dizuegu, karneta digitalaren bitartezko zerbitzua, ez da mailegutzari bakarrik mugatuko, izan ere programaren arduradunek prestazio gehiago eskainiko baitituzte, beti ere hain interesgarriak diren beste zerbitzu batzuk erraztearren, etorkizun ez hain urrunean, gainera.

 

Baina ZER DA KARNETA DIGITALA?

Lamuzako udal liburutegiak jada, karneta digitalaren zerbitzua du nahi duenak eskura izan dezan. Txartela lortu ahal izateko, ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea. Txartela pertsonala da eta ezin da besterendu, digitalki informazioa eskatzeko eta agiriak sinatzeko aukera eskaintzen baitio titularrari.

Hasiera batean, txartelak udalerriko liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuetan (maileguan, edo on-line kontsultetan) sartzeko balioko du.

Zuk oraindik ere, zurea eskuratzeko aukerarik izan ezpaduzu, abia zaitez azkar Lamuzako udal liburutegira; bertan, karneta digitala lortu ahal izateko jakin beharreko informazio guztia eskainiko dizute, eta horrela teknologia berriek eskaintzen duten guztiaz baliatu ahal izateko.

*Baina programa honi buruzko informazio gehiago behar baldin baduzu, jakizu, udal liburutegiko langileak ian ditzazkezuen zalantza edo sugerentzia guztiak atenditzeko prest izan direla, beti bezala, goizeko 9etatik 10ak arte, 94 403 49 60 telefonoan.