Haurtzaro, Familia eta Gizarte-hezkuntzazko Interbentzioa Departamendua.
Haurtzaro eta familia zerbitzuak
Familiaren sostengu programak
Egoera gabeziak pairatzen dituzten familientzat:
- Diru laguntzak liburuak erosteko.
- Haurtzaroko etxerik etxerako laguntza zerbitzua
- Familiaren arloan gizarte-hezkuntzazko sostengu programa.
Adingabekoari sostengu programak
Denboraldi batez beraien familiekin egon ezin diren adingabekoak zaintzeko sortuak dira. Detektatu bezain laster, Foru-aldundiak duen Zentru, Zerbitzu edo Programa ezberdinetara bidaltzen ditu (etxeko harrera, adopzioa, zereginetako egoitzak...)
Gizarte-hezkuntzazko Interbentzio zerbitzuak.
Adin Txikikoen Eguneko Zentrua
Gizartean eta eskolan integrazio gutxi duten adingabekoentzat sostengua eskaintzeko zerbitzu bat da. Gaur egun, 6 eta 18 urte artean dituzten hamabi neska eta mutilak aprobetxatzen dute adin txikikoen Eguneko Zentrua. Haurtzaroa enpresari adjudikatuta dago, Arabako Foru-aldundiak % 80 diruz laguntzen du.
Laguntzako beste programa batzuk
Hezkuntza, Emakume eta Gazteria Arloarekin batera bitartekotza familiarraren lanak eta sostentzeko baliabideen gestio lanak garatzen dira (Hezitzaile familiarra eta beste batzuk), adingabekoaren eremu hurbilenean aurkitutako gabeziak konpentsatzeko.