Programa hau 98/12 ko gizarte baztertzearen aurkako Legean kokatuta dago. Pertsonal, sozial eta laboralako baztertzearen arriskua prebenitzeko behar diren bitarteko sozialak eta laguntza ekonomikoak erregulatzeko sortu da. Era berean, beregain bizitzeko baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenak txertatzeko. Lege hau interbentzioko bi eremutan artikulatzen da: I: Funtzezko Errenta, gizarte-laguntzako soldata deituta; Gizarte-larrialdiko laguntzak. Programa hauek Eusko-Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak diruz laguntzen du.
Oinarrizko Errenta
Hileroko laguntza ekonomikoa da, oinarrizko gastuak biziraupenarako nahiko baliabide ekonomikorik ez dutenen beharrak betetzeko. Laguntza baldintza batzuetara lotuta dago eta baremo baten arabera erregulatuta. Bizikidetza unitateko zenbakiaren arabera, hileroko oinarrizko errentaren munta arabera.
Gizarte-larrialdiko laguntzak
Laguntza ekonomikoak dira, gastu espezifiko, eguneroko edo ezohizkoei aurre egiteko nahiko baliabiderik ez duten pertsonentzat dira, marjinazio sozialeko egoerak saihesteko. Laguntza horien artean, arruntenak dira: etxeko alokairua, bere ekipamendua, ea.
Gizarteratzeko programak
Baliabide-eskas eta urritasun orokor egoeran dauden kolektiboen gizarteratzea bultzatzeko eta dinamizatzeko programak dira. Gizarteratzeko Hitzarmenak praktikan jartzearen marko barruan, Laneratzeko edo lanean hasteko laguntza ere barnean aurreikusten dutelarik eta definituz lanbide ibilbiderako erraztasunak.
Udal-etxebizitza errentan hartzeko programak
Gaur egun 18 udal-etxebizitza alokatzeko daude Zerbitzu Sozialak eskaintzeko. Horiek zehazten dute erabilera, kasuankasuko, ezaugarrien arabera.
Ingurugune familiarra egokia ez duten gazteei laguntza programak
Ingurugune familiarra egokia ez duten 23 baino urte gutxiagoko gazteen egoera marjinalak prebenitzeko. Beraien funtzezko beharrak, moldaera soziala eta integrazio prozesua betetzea bilatzen da.
Pasoko pertsonei laguntza programak
Baliabide sozilaeei buruz berri ematen zaie (aterpetxeak, pobrezia planak, laguntzazko pentsioak, ea), zerbitzu espezifikoetara bidaltzen dira (arropategia, Osasun Zentrua, laguntzazko beste zerbitzu espezifiko batzuk adibidez Droga Menpekotasunak, ea). Era berean, jantoki txartelak, farmazia txartelak eta hurbileko aterpetxeetara lekualdaketzeagatik laguntza ematen zaizkie.
Marjinatuen normalizazio sozialeko programak
Gure herriko marjinatuak laguntzeko programa bat da. Normalean ez dute baliabide ekonomikorik, familiaren laguntzarik eta osasun arazo fisikok eta mentalak, e.a. izaten dituzte. Pertsona hauei laguntzen zaie eta informazioa ematen zaie, sozial eta mediku segimendua egin eta kontrolatzen zaie, mantenimendu eta elikadura laguntzak ere ematen zaizkie.
Drogamenpetasuna dutenen laguntza programak
Drogamenpekotasuna duenari informazioa eta aholkua ematen zaio, laguntza ekonomikoak izapidatzen zaizkie, zerbitzu espezializatuetara bidaltzen dira, bere segimendu soziala egiten da eta bere familiari ere laguntzen zaio, integratzen saiatuz.
Gizarteko taldeak bultzatzeko programa
Gaur egun, gizarte gaietan lanean ari duen irabazi asmorik gabeko 12 taldeen aktibitateak subentzionatzen dira.