Hirugarren Adinekoen Egoitzak edo egonaldi laburrekoak, Gizarte arazoetarako ministerioak IMSERSO-ren bidez antolatzen dituen oporretako edo termalismo sozialeko programak. Bainuetxeen kasutan, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ekonomikoki laguntzen du.
Egoitzeetara sartzeko izapide eta gestio guztiak, baita adin-nagusien aisia programetara sartzekoak ere, Udal gizarte-zerbitzuek egiten dituzte.
Adin-nagusien aktibitate programak
Gimnastika, yoga eta pintura-tailerrak, titakadura, saskigintza, polikromatuak eta ziri-enkajea dira gaur egun herriko adin-nagusiekin egiten ari diren aktibitateak.
Era berean, foru-aldundiko kulturako sailak Gizarte Ongizate Arloarekin batera antolatzen duen programa baten barruan, KULTURA GELAK deituak garatzen dira, urteko lehen lau hilekoan zehar.
Balio anitzeko zerbitzuak
Hauen artean daude: ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA, LARRIALDIETAKO TELEFONOA eta KOTIZAZIO GABEKO PENTSIOAK.
ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA, prebentziozko eta laguntzazko izaera zerbitzua, beren adinagatik, ezgaitasunagatik edo autonomia ezagatik eguneroko aktibitaterik (higiene eta norbere garbitasunakoak, sukaldekoak, garbiketakoak) modu independenteaz egin ezin duten adin-nagusientzat da.
KOTIZAZIO GABEKO PENTSIOAK diru sarrerak txikiak dituzten edo, sarrerik gabeko, gizarte-segurantzakoari inoiz kotizatu gabeko edo Gizarte Segurantzaren Erregimeneko prestazioak jaso ahal izateko kotizazio nahikoa egiaztatzen ez dutenak jaso ahal dituzte.
Gimnasia egokitua programa
Minusbaliatu fisiko handientzako programa bat da, kolektibo honek jasaten duen laguntza eza gutxitzeko. Bizi-kalitatea eta integrazio soziala hobetu nahi du, gimnasia kontrolatua eta erregulatuaren bidez.
Taxi-bonu programa
Taxi-bonu programa minusbaliatu fisikoaren integrazio soziala lortzeko dauden neurri artean dago. Laguntza ekonomikoa da, baleak edo bonuak, onuradunari joan-etorri pertsonaletarako zerbitzu publikoko taxia erabiltzeko aukera ematen dio.
Laguntzak borondatezko eta aparteko izaera dauka eta ezin izango da aipatu aurrekasu bezala.
Foru-Aldundiarekin batera finantzatuta dago, honekin lankidetza-hitzarmen bat mantentzen da.
Bideratutako beste zerbitzu batzuk
Minusbalien ORIENTAZIO ETA BALORAZIO ZENTRUA, AUTONOMIA PERTSONALEKO ZENTRUA, ADIMEN-URRITASUN SAKONA DUTEN PERTSONENTZAKO ZENTRUA, EGOITZAK ETA TUTORETZAKO PISUAK ETA ENPLEGU ZENTRU BEREZIAK.
Zentru hauetara eskatu duten minusbaliatuak bidaltzen dira eta, herriko Zerbitzu Sozialek dagozkion izapideak eramango dituzte.