Helbideratu zure zergak


Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Hamar neurri euskararako

Argitaraldia: 10/01/2006


Dakigunez, bi dira gure herrian ofizialtasuna duten hizkuntzak. Eta, administrazioari dagokio bien agerpen eta erabilera bermatzea.

Hala ere, Udalaren irudi korporatiboari kalte egiten zion anabasa handia zegoen hizkuntza bien agerpenarekin. Hori zaintzeko, Udaleko Gobernu Batzordeak (2003-11-21) parte-hartzaile guztien aldeko botoez hizkuntza biak batera islatu behar direnean agerpen horiek antolatzeko honako HAMAR puntu hauek onartu zituen.


BAT. Euskararen agerpena erabat bermaturik egon behar du Udalaren kartel, errotulazio, iragarki, inprimaki eta antzeko elementu guztietan, ondoren azaltzen diren erabakiak kontuan hartuta.


BI. Irakurketaren ibilbideari jarraiki, euskara gaztelania baino lehentsuago agertuko da. Hau da, testua goitik beherako taxuketa duenean, euskarazko testua goiko aldean egongo da eta, horizontala denean, gaztelaniazkoaren ezkerraldean.

Herritar guztiei, Autonomia Elkarteko lur-eremuan Herri Arduralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie.

Se reconoce a todos los ciudadanos el derecho a usar tanto el euskara como el castellano en sus relaciones con la Administración Pública en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma, y a ser atendidos en la lengua oficial que elijan.


HIRU. Testua zutabetan antolaturik egon behar duenean, euskarazko testua ezkerrekoan agertuko da.

Herritar guztiei, Autonomia Elkarteko lur-eremuan Herri Arduralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie.

Se reconoce a todos los ciudadanos el derecho a usar tanto el euskara como el castellano en sus relaciones con la Administración Pública en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma, y a ser atendidos en la lengua oficial que elijan.



LAU. Erabiltzen diren hizkien tamainan ezberdintasunik balego, euskarazko testua, tamaina handieneko hizkietan egongo da.

Herritar guztiei, Autonomia Elkarteko lur-eremuan Herri Arduralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie.

Se reconoce a todos los ciudadanos el derecho a usar tanto el euskara como el castellano en sus relaciones con la Administración Pública en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma, y a ser atendidos en la lengua oficial que elijan.


BOST. Eskuarki, errotulazioan, karteletan eta antzekoetan, euskarazko testuak tamaina handiagoa izango du gaztelaniazkoak baino.

SARRERA

ENTRADA



SEI. Badira kontuan hartu behar diren hierarkia tipografiko batzuk: ondoren adierazten dira, garrantziaren araberako hurrenkeraz. Edozein kasutan ere, euskarazko testuak gaztelaniazkoak baino eskala altuago bat hartuko du inprimaki, errotulazio, kartel eta abarrean. Idazki arruntetan, zutabeetako testuetan eta antzekoetan, berriz, maila bera izango dute.

a. LETRA LARRIA > Letra xehea

ESKATZAILEA / Solicitante:

b. Azpimarratua > Ez-azpimarratua

Eskatzailea / Solicitante:

c. Letra beltza > Arrunta

Eskatzailea / Solicitante:

d. Arrunta > Etzana

Eskatzailea / Solicitante:


ZAZPI. Sarritan erabiltzen diren inprimakietan, aurreko erabakian azaldu diren mailaketaz gain, kontuan hartuko da orrialde berean agertuko direla bi hizkuntzen bertsioak, hots, ez da orrialde batean euskarazkoa jarriko eta beste batean gaztelaniazkoa, orri berean testu biak baizik.


ZORTZI. Udal webgunean ezarritako inprimakiak, hizkuntza bietan izango dira “gaztelaniazko” sarbidea hautatu dutenentzat. “Euskarazkoa” hartu duenari, ordea, euskara hutsezko inprimakiak agertuko zaizkio. Neurri honen helburua, herritarren eta udal administrazioaren arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzea da.


BEDERATZI. Sarri, elementu batzuk ager daitezke, ezer berezirik ekarri gabe, hizkuntza bat baztertzen dutenak eta, beraz, saihestu behar direnak. Gainera, nazioarteko administrazio-hizkuntzaren gomendio orokorrekin bat dator. Hauetako bat, helbideak idaztekoa da: egokiagoa da “Goikogane, 25 helbidea idaztea “K/ Goikogane, 25 zk” edo “Goikogane kalea, 25 zk” baino.


HAMAR. Hizkuntza bakoitzeko testuak bereizirik agertu behar izatekotan (iragarki-taula, kartel ezberdinduak, etab.) euskarazko testuak gaztelaniazkoak duen helgarritasun bera edo gehiago izango du.