Lan merkatuan sartzeko gizarte gaitasuna garatzeko kurtsoa
Laster barru Laudioko Udaleko Batzordeak onartuko duen ikastaroaren bidez lortu nahi da, Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntzaz, emakumeen gaitasun, ahalmen eta trebezia tekniko eta pertsonalak bultzatzea, horrela lan merkatuan sartzea erraztu ahal izateko..
Lanik gabe edo enplegu egoera behin behinekoan dauden emakumeei zuzendutako ikastaroa da. Helburua da pertsonak bere burua hobeto ezagutzeko hainbat estrategiaren berri izatea (auto-ezagutza pertsonala zein profesionala) eta bere aurrean duen lan merkatuaren egoera ezagutzea (lana aurkitzeko teknikak) dominatzaile diren estereotipo sexistekin apurtu ahal izateko. Ikastaroa saiatuko da andrazkoen artean lana bilatu eta aurkitzeko erraztasunak eskaintzen, bizitzako beste arloetan bezala, lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak nabarmen handiagoak gainditu nahian.
Ikastaroak 2 orduko 10 saio izango ditu.
Hasiera: astelehenean, Urriak 16. Ordutegia: 16:00-18:00.
Egun guztietan emango da ikastaroa Urriaren 27arte.
Informazio gehiago eta inskripzioak Berdintasunerako Arloan 94 403 4854 (10:30-14:30).
Plaza mugatuak.
|