Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Berdintasunerako zerbitzua

Argitaraldia: 13/09/2006


Aholku, eutsi eta elkarri laguntzeko taldea sortu da

  • Arabako Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren laguntzaz, Aiarako koadrilan ekintza berri bat martxan jarriko du AIZAN elkarte psikosozialak.

    2006.urtean eta esperientzia pilotu baten bidez, Aiara eskualdean martxan jarriko den Aholkua emateko, euskarria eskaintzeko eta elkarri laguntzeko edo auto-laguntzako taldea da. Zuzenduta dago familia indarkeria pairatu duten emakumeei, egoera hori gainditu beharra dutela ikusarazte, arazoari buruzko kontzientzia hartuz eta aldaketarako laguntza eskatuz, indarkeriarik gabeko ikuspegi batetik bere bizia berreskuratu eta aurrera egin nahi duten emakumeentzat.

    Taldearen bidez emakumeari orientazioa eskaini zaio, lituzkeen krisi egoeratan laguntza ematea, bere burua maitatzen ikasteko, jarrerak aldatzen saiatzeko, bere burua errudun ez jotzeko eta indarkeriazko jokaera bortitzak ekidin eta saihesteko; azken finean, indarkeriari aurre egitea eta norberak duen balioaren estimua berreskuratzea. Guzti hori isilpekotasun, babes eta isil-mandatasun zorrotzenaren menpe.

    Baliabide honen informazio gehiagorako, interesatuta daudenek bere inguruan dauden gizarte zerbitzuetan edo zuzenean Arabako Foru Aldundian 945 15 10 15 telefonoan.