Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Berdintasunerako zerbitzua

Argitaraldia: 02/12/2005

0 urtetatik 3 urtetara haurrak zaintzeko tailerra  

Aurten ere "0 urtetatik 3 urtetara haurrak zaintzeko tailerra" martxan jarriko da. Tailerra, Arabako Amen Elkarteak emango du, gizonentzat bereziki zuzenduta, etorkizunean biok, aita-amak, inolako arazorik gabe jaiotzetik beraien seme-alaben zainketan eta erantzukizunean parte hartzea, era honetan, ardurabanaketaren inguruan eta jarrera aldaketa bat bultzatuz eta horrela emakume eta gizonen bizi pertsonal eta familiarren kontziliazioa lortuz.

Tailerrak 9 lan bilkura izango ditu, bakoitzak ordu erdi batekoa. Lan-bilkurak astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21.00etara Kultur Etxean izango dira. Saioen edukiak honakoak dira: elikadura, bainua, loa, haurren segurtasuna, estimulua eta garapena, lan arloko eskubideak, eskolatzea eta bilakaeraren psikologia. Tailerraren hasiera hurrengo azaroak 3 ostegunean izango da. Informazio gehiago eta inskripzioak Berdintasunerako Arloan 94 403 4 854 (10:30-14:30). Plaza mugatuak.