Etxeko lanak trukatzeko tailerra
Urtero bezala, aurten tailerrak mistoak izateko eskaerari erantzuna emanez, emakumeek eta gizonek parte hartzeko aukera dute, datorren urrian martxan jarriko den etxeko lanak trukatzeko tailerrean.
Helburua, aurreko urteetan izan dugun berdina da, alegia, etxeko lanetan gizon eta emakumearen arteko zereginen partekatzea, bakoitzak bere erantzukizunak hartzea bultzatzea, edo hobe esanda, etxe berean elkarrekin bizi diren pertsonen artean zereginak erdi banatzea. Gainera, gure hasierako oinarria da elkarrekin bizitzeko ez dela derrigorrezko obligazioa erantzukizun partekatua, baizik eta pertsonaren independentzia izatea beste pertsonekiko errespetuaren iturri.
Parte hartu gura duten gizon eta emakumeei zuzendutako dago proiektua. Adinak ez du garrantzirik. Lanak trukatzeko tailerrak honako bi bloketan banatuta daude: lehena sukaldaritza, jostea eta lisatzea ; eta bestea, brikolaia, elektrizitatea eta iturgintza. Parte hartu nahi dutenek aukera dezakete bata zein bestea, baita biak egitea ere. Egun ezberdinetan izango dira.
- Brikolaia, elektrizitatea eta iturgintza ikastaroak datorren ostegunean, urriaren 31an, hasiko dira eta astearte eta ostegunetan egingo dira abenduaren 14ra arte, EPA zentroan, arratsaldeko 6.30etatik-8.30etara.
- Sukaldaritza, jostea eta lisatzea ikastaroak datorren astelehenean, urriaren 30ean hasiko dira eta astelehen eta asteazkenetan izango dira, abenduaren 13ra arte, Kultur Etxean eta Gastronomia Museoan, arratsaldeko 6.30etatik-8.30etara.
Informazio gehiago eta izen-emateak Laudio Udaleko Berdintasunerako Bulegoan, 94 403 4 854 telefonoan (10:30-14:30). Plaza mugatuak.
|