Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Tokiko Agenda 21 - LAUDIO XXI

Argitaraldia: 30/09/2011


Aiarako Kuadrillaren Mugikortasun Jasangarrirako plana

Urriaren 6an, osteguna, eskualdeko Mugikortasun Iraunkorrerako Plana aurkeztuko da Amurrion

Datorren urriaren 6, osteguna, Aiarako Kuadrillak azkenengo hilabeteetan eskualde mailan garatutako "Mugikortasun Iraunkorrerako Plana" jakitera emango du. Garatutako planak, gure mugikortasun ereduak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak murrizteko proposamenak jasotzen ditu, oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasuna, garraio publikoa edo gune industrialetarako garraioa sustatzen duten ekintzak besteak beste.

Mugikortasun Iraunkorrerako Plana herritarrengana hurbiltzeko asmoz, herritar foroa antolatu da. Bilera, datorren urriaren 6an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da, Amurrioko Katekesi gelan. Bertan, Mugikortasun planaren edukiak eta Aiarako eskualdean ezarri nahi diren neurriak aurkeztu ondoren, herritarren ekarpenak eta iradokizunak jasoko dira.

Jarraian, eskualdeko errealitatea islatzen duen diagnostikoa eta Mugikortasun Plana dituzue eskuragarri.


Diagnostikoaren laburpena


Aiarako Eskualearen Mugikortasun Plana