Helbideratu zure zergak

Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Obra, zerbitzu eta mantentze lanak

Argitaraldia: 10/01/2006

Zerbitzuak:
Hiri hondakin soliduen bilketa

1991eko urriaren 28an Udal honek onartutako “Bide garbiketaren udal Ordenantza”-k arautua.

Etxeko zaborrak
Maiztasuna:
Lanegunak. Bi jaiegun baleude jarraian hauetako lehenean bilduko da.
Ordutegia:
Bilketaren bezperaren 20etatik, kamioia pasa arte.
Modua:
Edukiontzi barruan jarriko diren boltsa itxietan.
Zabor mota:
Etzebizitzan sortutakoa, honako hauentzat erabiliak izan barik; likidoak botatzeko, errekuntzan dauden materialeak, obra hondakinak, hildako animaliak, altzariak edo etxe-tresnak, etab.

Etxeko tresna eta altzari erabiltezinak
Maiztasuna:
Hileko 1 eta 15 egunetan. Larunbata edo jaieguna izango balitz, hurrengo lanegunean bilduko da.
Ordutegia:
Bilketaren bezperaren 20etatik, kamioia pasa arte.
Modua:
Bilketa egunaren aurreko egunera arte aldez aurretik eskatuta. Telefonoa 94 403 48 60.
Beste modu bat:
Honako produktu hauek, olioak, pinturak, etxetresna elektrikoak barne, Arantzarren dagoen, Gasteiza joateko norabidearen ondoan ingurabide errepidearen alboan, eman daitezke Hondakin Biltegi Alternatiboan (H.B.A), lanegun guztietan 8:00etatik 19:00etara.

Material birziklagarriak
Materialak:
Beira, paper, pila, plastiko eta lata aukeraketa.
Ordutegia:
Edozein egunetako edozein ordutan.
Modua:
Material bakoitzarentzat egokitutako edukiontzien barruan.