Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Neskateka. Hirigintza hobetzeko plataforma herritarra, hiriaren diseinuan eragiteko erabakiak hartzean.

Enplegu Publikoaren Eskaintza

Argitaraldia: 16/07/2010


Laudio Udaleko 2009 urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza (EPE)

2009-08-03ko 88 zenbakia duen Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009-06-12ko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zuen ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintza hauxe.

Aldi berean, aldizkari horretan argitaratu dira oso osorik 2009rako Enplegu Publikoaren Eskaintzako aipatu diren Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dauden plaza horiek betetzeko Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako deialdiaren probetarako oinarri arauak.

Deitutako plaza zenbatekoa heda- eta gehigarri izango da hautatze-prozesuen garapenean zehar edozein gauzagatik gerta daitezkeen hutsen arabera. Hedapen hori jendaurreko eta ageriko egingo da Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean Alkatetzako Dekretu bidez, jasota utziz zenbat plazek duten izendatutako hizkuntza eskakizunaren derrigortasun-data bete beharra.

Halaber, Udaletxeko Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuan eta www.laudiokoudala.net web orrian interesatuen eskueran daude oinarriak eta eskaerak.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, iragarkiaren laburpen hauxe Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Plaza horiei buruzko jarraitu behar duten iragarkiak Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko Iragarkien Oholtzan argitaratuko dira eta Laudio Udaleko web.

4 Udaltzain Agente plaza

4 plaza udaltzain agente, Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezien Azpi-Eskalan, Udaltzaingoa Klasean, C2 taldean sailkatuta, derrigorrezko 2. hizkuntza eskakizunaz. Izangaien hautaketa Lehiaketa-Oposizio sistema bidez egingo da.

Udaltzaingo 3 Agente Lehen plaza (barne sustapenerako)

Udaltzaingoko 3 Agente Lehen plaza, barne sustapenez, Administrazio Bereziko eskala, Zerbitzu Berezietako Azpi- eskala, Udaltzain Klasea, C1 Taldea. Plaza batek ( 1037 lan postu kodea duenak) derrigorrezko 2. hizkuntza eskakizuna du. Izangaien hautaketa barnesustapen sistemaz gauzatuko da, Lehiaketa-Oposizio bidez.

2 delineante plaza

Delineante plaza ( 2 ) Administrazio Bereziko Eskala, Azpi eskala Teknikoa, Tekniko Laguntzaileen Klasea, C1 taldea, derrigorrezko 2. hizkuntza eskakizunaz. Izangaien hautaketa Lehiaketa-Oposizio sistema bidez egingo da.

2 plaza garbiketako langile

2 plaza Garbiteko langile, Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpi- eskala, Ofizioetako Langile Klasea, Garbiketako Langileen kategoria, Profesioen Agrupazio taldea. Derrigorrezko gabeko 1. hizkuntza eskakisunaz. Izangaien hautaketa Lehiaketa-Oposizio sistema bidez egingo da.


PDF Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa (dohainik) instalatzea eta konfiguratzea.