Laudioko Udaltzaingoak jantzi berriak
Egun batzuk dela, gure udaltzaingoek, uniforme berria dutela, beti ere, herritar guztiei, era ikusgaiean, beren kondizioa erakustearren. Horrez gain, une berezietarako ere jantzi berria estreinatuko dute udaltzainek. Dena den, lanegunetarako jantziari dagokionez eta herritar orok, janzkera berri horren bitxikeria guztiak ezagutu ditzaten, Zuin aldizkaria egiten dugunok, berezgarri guzti hoien errepasoa egingo dugu hurrengoan:
- Txapela, kolore beltzekoa eta iragazgaitza izan beharko dena, Laudioko Udaleko harmarria ermango du erdialdean.
- Berokia, urdin ilun kolorekoa, behekaldeko bi herenetan eta hori distiratsua goikaldeko herenean, "Udaltzaingoa" dioen testua izango duen lema ermango du.
- Jertse, beroki edo forroari dagokionez, zera azpimarratu: bere hiru laurdenak urdin ilun kolorekoak izango dira eta gainontzeko laurdena, hori kolore distiratsua izan beharko dat, berokia bezalaxe.
- Era berean, berokia, udaltzainaren graduazioa erakusten duen galoia eta Udaleko harmarria eraman beharko dute besaburuan eta, ezkerreko bularrian, lokarri antzeko kordela eraman beharko du, Udaltzaingoaren eskutu metalikoa eraman ahal izateko.
- Alkondararekin segituko dugu; bularreko urdina eta bekalde horia duen alkandora eta ezkerreko aldean Udaltzaingoaren eskutua duen poltsikoa izango ditu; galoiak eramateko, besaburuek lokarri antzeko kordel urdin ilunak izango dituzte; horrez gain, graduazioa erakusten duen galoia eta besaburuetan ere, Udaleko harmarria eraman beharko dute laudioar udaltzainek. Gainera, poliziaren eskutu metalikoa eramateko lokarria eta udaltzaingoaren eskutu plastifikatua ere izan beharko dute, azken hau, eskubiko besoan.
- Fraka, urdin iluna eta gerrikoarentzako belarri zabalak izan beharko ditu.
- Galtzerdi eta zapatak beltz koloreak izango dira.
- Jantziaren gainontzeko osagarriei dagokionez, zera aipatu: Gerrikoa, beltza eta zabala; udaltzainak beharrezko arma, funda beltzean ermanago du; kargadorearen funda ere beltza izango da; girgiluen funda ere beltza eta poliziaren bastoia, beltza, beltz koloreko funda batean erman beharko da; txilibituak katea izan beharko du; walky-talky-a ere eraman beharrekoa; graduazioaren galoiak eta Laudioko Udaleko harmarria erakusten duten galoiak ere izan beharko dira, azken hauek jertse edo berokiaren besaburuetan eramateko; trafikoa zuzentzeko txalekoa eta udaltzain bakoitzaren agiri profesionala ere ezinbestekoak izango dira, kolore urdina duen txamarratxoa, beroki, diru-zorroan edo alkondaran erman beharreko eskutu metalikoen antzera.
Beti ere gogoan izan, nahiz eta jantzi berriak izan, udaltzainek, egunerarte egindako lan ona egiten jarraituko dutela, herritar guztien Ongizatea bermatzearren eta, udalerria, segurtasun alorrean, adibide giza erabilia izan daiten, beti ere herritarrei zor zaien harrera onari so eginda. Hortaz ba, datozen egunotan, adi udaltzainen janzkerari!
|