Euskara
Mapa de la web
Añadir a Favoritos
Portada Pág. anterior

botón Domicilie sus impuestos

Mi Pago
Pagos online

Neskateka. Plataforma ciudadana para la mejora urbanística desde el punto de vista de las mujeres.

Udaltzaingoa

Argitaraldia: 25/06/2008


Bide hezkuntza

Aldiro, 1990. urteazgeroztik, EUSKO JAURLARITZAKO BIDEZAINGOAREN ETA IBILGAILUEN ZUZENDARITZAtik etorri ohi den Ertzainek osaturiko talde batekin parte zuzena hartzen da LAUDIOKO ikasle guztiontzak ematen zaizkien klase teoriko eta praktikoetan.

Ihardunaldi horietan gure gazteek oinezkoak, gidariak eta kotxeetako bidaiariak bezala, nola jokatu behar, ikasten dute

2006-2007.ko ikasturteaz geroztik, Udal akordio bati esker, Udaltzaingoak Bide hezkuntzazko proiektu iraunkorraz arduratzeari ekin zion. Hasieran DBHko ikasleekin aritu ba zen ere, aurtenko ikasturtean, 2007-2008.koan, alegian, gure herriko LH ko ikasle guztiekin lan egin dugu.

Hartutako helburua gure ametsa bihurtu egin dugu  horrela zehaztuz:

MUGIKORTASUN SEGURURAKO HEZKUNTZA

“Pertsonaren garapen integrala bideratzen eta bermatzen saiatzen diren hezkuntza-jarduerek osatzen dute, bai ezagupenen ikuspuntutik (arauak, seinaleak, etab.) bai gizakion barneko ikuspuntutik (elkarbizitzeko baloreak: begirunea, autonomia, etab.), mugikortasunaren fenomenoari guztion eta beraiek ingurumenarekin duten harremanaren arteko harmonia egokian aurre egiteko, bide-segurtasun maila ahalik eta haundiena lortzeko helburuarekin”.


Argazkiak