Botoia Nire ordainketa
Botoia Helbideratu zure zergak


Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

H.A.Z. Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua

Argitaraldia: 10/01/2006

Helbura:

Hilabete batzuk badira ekimen berria martxan dagoenetik. Helburua da Herriko Etxean edo Udaletxean herritarren harrera eta atentzio zerbitzua hobetzea.

Gauzatzen doan neurrian, publikoa atenditzeko lekua izango da, egin nahi den izapidea edo kudeaketa zeinahi dela, batez ere, denbora aldi eta epe zehatz batean herritarren etorrera masiboa suposatzen duten kanpainetan.

Leku bakarra izanik, helburua da herritarra ez ibili behar izatea denbora galtzen udal bulego batetik bestera joan etorrian.

Ordutegia:
9:00 - 14:00.

Izendatu diren pertsonala:
Bost pertsona Alkatetza Arloaren zerbitzupekoak eta menpekoak.

Eskaintzen diren zerbitzuak:
Hasiera batean hasi da orain dela gutxi arte ondorengo bulegoetan gauzatzen ziren zeregin eta funtzioak kontzentratuta:

  • Informazio orokorra.
  • Dokumentuen sarrera eta irteerako erregistroa.
  • Estatistika.
  • Errenta eta Ordainarazpen arloko eta Diruzaintzako zeregin batzuk.

Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, Izapidea sekzioa kontsultatu.

Prestatzen ari gara bihar etzi beste izapide eta zeregin batzuk bere baitan hartzeko, hala nola:

  • Obra txikietarako lizentzia eskaerak.
Lokalizazioa:

Laudioko Udala
Herriko Plaza
01400 Laudio(Araba)

Herriko Etxeko, Udaletxeko behe solairuan, ate nagusitik sartuta ezkerretara eta mostradorea okupatuta. Bere atzean 5 lan postu daude.

Telefonoa: 944 034 800
Faxa: 944 034 765