Helbideratu zure zergak


Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Erregimeneko Babes Ofizialeak

Argitaraldia: 19/06/2006


Hauk dira Altzarraten eraikiko diren 60 babes ofizialeko etxebizitzen jabeak

Klikatu hurrengo helbidean: Altzarrate, 2006/6/16 zozketa


2006ko apirilaren 7an ospatutako zozketaren emaitzak "granjabideko 40 BOEak"

Klikatu hurrengo helbidean: Granjabide, 2006/4/7 zozketa


Udal kiroldegiak apirilaren 7an Granjabideko 40 BOEn zozketa jasoko du

Laudioar Udalak, zera adierazi nahi die interesatu eta Granjabiden eraikiko diren 40 Babes Ofizialeko Etxebizitzen zerrendetan izena eman duten guztiei: “Maisuen Etxeak” okupatzen zuen lurzoruan eraikiko diren 40 babes ofizialeko etxebizitza berrien zozketa, Granja udal kiroldegian burutuko dela, apirilaren 7an, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Eta horregatik ba, interesatu guztiek bertan burutuko den zozketaren lekuko izan zaitezketela.


Zozketak

Klikatu hurrengo helbidean: Etxebide, 2005/11/7 zozketa


Altzarraten eraikiko diren 60 BOE berriren prozesua irekita dago

2005eko urtean zehar, Babes Ofizialeko Etxebizitzen politikak pauso esanguratsu zein erabakiorrak eman zituen. Eta datorren urteari begira, badirudi politika honek jarrai bide berbera segituko duela: Kasurako, Altzarraten, Laudioko Maderas lantegiak okupatzen duen lursoruan, tren geltokia alboan eraikiko diren 60 babes ofizialeko etxebizitza (BOE) berriak.

Eskaintza honen inguruan zera nabarmendu nahi dizuegu: Laudioko Udalak, Larraño Bi kooperatibari lehenago aipatutako lursorua, Altzarreten kokatutako eta Maderas de Llodio bezala ezagutzen den eremua esleitu dio, kooperatiba erregimeneko 60 babes ofizialeko etxebizitza berri eraiki ditzan.

Aurreko okasietan bezala, interesatuek zenbait baldintza bete beharreko dute; baldintzok honako hauek liratezke:

  1. 2004-12-31a baino lehen Laudio udalerrian noizbaiten erroldatuta egon dela frogatzea.
  2. Laudio udalerrian, zozketa egingo den datan erroldatuta egotea. Lasai egon zozketa horren data hurrengo udal aldizkariaren aleetan luzatuko dizuegu eta.
  3. Eusko Jaurlaritzak, Babes Ofizialeko Etxebizitza politikarako jarritako oinarriak betetzea.

Altzarraten eriakiko diren 60 babes ofizialeko etxebizitza berriren bat eskuratzeko izen emateko epea, abenduaren 15etik, martxoaren 15a arte zabalik egongo da. Honen inguruan, eta aurrekoetan bezala zera nabarmendu behar dizuegu: Etxebiden izena eman dutenek, zuzenki, hurrengo zozketaren zerrendak betetzera pasako dira, beraz ez dute bertan izen eman beharko.

Data finko gabe, Altzarrateko 60 Babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko zozketan parte hartu ahal izateko hemen eman beharko duzue izena:

Larraño Bi Kooperatiba
Urumea, 8 baxua; 01400 Laudio
Informazio gehiago: 94 672 81 21


Abian Babes Ofizialeko Etxebizitzak Laudion

Babes Ofizialeko Etxebizitzen politikak bere lehen urratsak eman ditu gure udalerrian. Honen inguruko informazio osoa eskura izan dezazuen, horra hor Laudiori dagokionez eta hurrengo egunetarako Babes ofizialeko arloak uzten diguna:

-"Maisuen etxea" bezala ezagutzen zen lursailean eraikiko diren babes ofizialeko 40 etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko izen ematea urriaren 31a arte zabalik mantenduko da, Urumea 8an kokatutako Larraño kooperatibako bulegoan (tlfnoa 94 672 81 21).

-Horrez gain, jakizue, Aretako Patxi tabernak okupatzen duen eremuan eraikiko diren BOko 28 etxebizitzen zozketa azaroaren 7an 12.00etan burutuko dela, kiroldegian, Etxebiden izena eman duten hiritarren artean. Informazio gehiagorako deitu Etxebizitzaren euskal Zerbitzura (012).


Babes Ofizialeko etxebizitzen zozketa berria azaroaren 7an

Azaroaren 7an, eguerdiko 12.00etan eta La Granja udal polikiroldegian, Aretako Patxi tabernak gaur egun okupatzen duen lur eremuan eraikiko diren Babes Ofizialeko 28 Etxebizitzen (jabego erregimenean) zozketa burutuko da.

Honen inguruan zera nabarmendu nahi genuke: azaroaren 7an egingo den zozketa honetan, Etxebiden izena eman duten hiritarrek bakarrik parte hartzeko aukera izango dutela, izan ere, Babes Ofizialeko 28 etxebizitza berri hauek Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintzari badagozkie.

Beti ere, bertan izena eman dutenek eta interesatuek izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz, laudioar Udalak eta Etxebide zerbitzuko telefonoak haien aginduetara izango dira gaur bertatik hasita zain.

Eta babes ofizialeko etxebizitzen gaiarekin segituaz, zera gogoratu nahi genizueke: “Maisuen Etxea” bezalako lursailean eraikiko diren babes ofizialeko 40 etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko beharrezkoa den izen ematea, urte honetako urriaren 31a arte zabalik mantenduko dela.

Horrez gain, zera nabarmendu, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan, Etxebiden, izena eman dutenek ez dutela bertan izena eman beharko, automatikoki zerrendak osatzera pasako baitira.

Hala ere, eta sor daitezkeen bestelako zalantzak argitzeko, jakizue, Larraño kooperatiba, 40 etxebizitza hauek eraikitzearen arduraduna, zuen zain izango duzuela honako helbide honetan:

Urumea kalea, 8 zenbakia, baxua
01400 Laudio ARABA (Tfno: 94 672 81 21)


Laudioko Udalak berriki, Larraño Kooperatibari, Granja bide kalean kokatutako eta “Maisuen Etxea” bezala ezagutzen den solairuan kokatutako lur eremuan, Kooperatiba Erregimeneko Babes Ofizialeko 40 etxebizitza (BOE) berri eraiki ditzan esleipena egin du. Honen ostean, hauek dira interesatuek etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko bete beharko dituzten baldintza sorta:

  • 1-2004/12/31 baino lehen Laudio udallerian erroldatuta agoela argi eta garbi frogatu beharko du interesatuak.
  • 2-Zozketaren egunerako Laudion erroldatuta egotea.
  • 3-Babes Ofizialeko Etxebizitza bat (BOE) eskuratzeko Eusko Jaurlaritzak agindutako araudiako baldintzak betetzen direla azaldu.

Baldintzak ezagututa, izen emateko epea 2005eko Urriaren 31a arte, gutxienez jota, zabalik egongo dela nabarmendu behar dugu. Horrez gain jakizue, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan (Etxebiden) izena eman dutenak automatikoki, zozketako zerrendakide izatera pasako direla.

Gorago aipatutako dataren ondoren, izena eman duten guztien arteko eta notario baten aurreko zozketa egingo da, beti ere etxebizitza berrien jabeak zeintzuk diren erabakitzeko asmoz.

Guzti hau gogoratuta eta interesatuek zalantzaren bat argitzeko izango balute, horra hor izena eman beharreko helbide eta telefonoa:

Larraño Kooperatiba
Urumea, 8 baxua 01400 LAUDIO
Telefonoa: 94 672 81 21