Laudio, oso hurbil dago portu eta aireportutik eta trenbide eta errepide sareek herria zeharkatzen dute. Gaur egun, herrian hiru tren geltoki daude eta tren zerbitzu ugari bai Bilbotik eta baita Urduñatik ere (25 minutuero). Autobusak ere badaude Bilbotik zein Gasteiztik. Garraio publikoaren aldetik hauek dira bertaratzeko bide egokienak; baina norberaren kotxea erabiliz gero oso erraza da Laudiora heltzea A-68 autopista eta N-625 errepidetik berehala heltzen baita.