|
|
 |
|
Kultura
|
|
Laudiok kultur ekitaldi asko eskeintzen ditu urte osoan zehar: antzerkia, kontzertuak, literatura, erakusketak, hitzaldiak, eta abar luze bat topa daitezke herriko kaleetan eta horretarako bereziki prestatuta dauden lekuetan. Ekimen gehienak Euskal Gastronomi Museoan eta Udal Kultur Etxeetan burutzen dira. Bertan, Udalak berak antolaturiko emanaldiak daude ikusgai; baina baita herriko kultur elkarteek antolaturikoak ere zerbitzu hauen ateak zabalik baitaude kultur taldeek euren proposamenak aurrera eraman ditzaten.
Ugariak dira herrian dauden kultur taldeak eta beraien lana agerian gerarzen da antolatzen dituzten ekitaldietan: musika, eskulanak, literatura, gastronomia,... kulturaren alor guztiek euren islada daukate Laudion dagoen kultur eskaintza zabalean.
Euskara
Laudio herri guztiz euskalduna zen ia XX. mendearen hasiera arte, baina azken mende honetan, apurka-apurka, gaztelera nagusitu egin zaio euskarari arrazoi ezberdinak direla medio. Hala ere, egoera aldatzen ari da. Egun, euskaltzaleon ahaleginari esker, erabat ezberdina dugu egoera, izan ere euskaldun eta ia euskaldunen kopurua eta erdalduena parekatu egin dira ia.

|
|
1981
|
1986
|
1991
|
1996
|
2001
|
| Euskaldunak |
5,5%
|
10,6%
|
13,7%
|
21,0%
|
21,74%
|
| Ia-euskaldunak |
4,7%
|
19,3%
|
24,3%
|
22,8%
|
27,43%
|
| Erdaldunak |
89,1%
|
70,1%
|
62,0%
|
56,2%
|
50,83%
|
Iturria: Eustat
Jaiak
Laudion ospatzen diren jaiak urteko bost hilabetetan zehar diraute eta udalerrian dauden baselizak eta ermitekin lotura handia dute.
DOLUMIN BARIKUA: Astesantua hasi aurretiko lehenengo ostiralean ospatzen da. Garrantzi handikoa da egun hartan ospatzen den abere eta baserriko produktuen azoka.
AGATE DEUNA: Berpizkunde Paskuaren bigarren egunean ospatzen da Larrañon dagoen bere izeneko ermitan.
PRUDENTZIO EGUNA: Arabako herrialdearen Zaindaria, apirilaren 28an ospatzen da.
SANTIGURUTZ: Maiatzaren 3an, Gardea auzoko jaiak dira.
SANTA LUZIA: Pentekostes Paskuaren bigarren egunean edo Berpizkundearen ondorengo zazpigarren astean ospatzen da. Erromeria hau, Eremuko Andra Mari aldean dagoen ermita ondoko zelaian egiten da.
SAN ANTONIO: Ekainaren 13an, Eremuko Andra Mari alde berberean.
SAN JUAN: Ekainaren 24an, Larrazabal auzunean.
SANTA ANA: Uztailaren 26an, Aretako auzunean.
SAN INAZIO: Uztailaren 31n, Ugarteko auzunean.
SAN ROKE: Laudioko Zaindaria. Jasokundearen egunean, abuztuaren 15ean, hasten dira eta hilaren azken igandera arte luzatzen dira.
SAN BARTOLOME: Abuztuaren 24an, Lateorroko auzunean.
|
 |
|