Ez da izan Laudio, XX. mendea baino lehenagoko garaietan, bere merkataritza eta industriagatik gailendu den herria zeren beti izan baitu ezaugarri nagusi nekazal herri garbia izatea, Euskal Herriko herri gehienak legez. Ez da abelazkuntzan ere gailendu, zeren herri honetako bai abeltzantza bai ohizko nekazaritza, baserritarraren beren iraupena ziurtatzen zuten zenbait laboretan oinarrituta baitzegoen. Horrexegatik, hain zuzen ere, industriaren agerpenarekin utziz eta urrituz joan ziren hortuari, fitu eta lekaleen laboreak. Basoetako landarediaren produkzioa ere aldatu zen zeren, gure mendiak estaltzen zituen areitz eta gaztainondoen ugaritasuna, ordezkatua izan baitzen pinadien birlandaketa hedatsuez, pinu landare hau lehenago ere aprobetxa daitekeelako.
Arto eta gari errotak, eta teila eta adreilugintzak izan ziren industria garapen bizkorragoari bidea egin zioten lehenengo industriak. Baina benetako industria eta merkataritza loratzen hasten dena 1900 urtea da. Urte hartan 9 janaridendak, 2 gozodendak, 2 bizartegiak, 6 iringintzak, 2 ontzidendak eta 3 edaridendak zeuden Laudion.
Industria hazkundearen bigarren aro batetan garapen aurrerakorra hasten da, 1935ean, lehen lantegi handia, hots, Vidrieras de Llodio S.A. beiragintza ezarri zutenean. 1940tik aurrera ezartzen dira herrian mota ezberdinetako lantegi sail bat. Batzuk metalurgikoak, hala nola Aceros de Llodio S.A. altzirugintza; Talleres y Fundiciones Jez S.A. galdategia; Envases Metalúrgicos de Alava S.A. ontzigintza; Tubacex, S.A. tutugintza; edo Maderas de Llodio eta beste lantegi handiak.
Industri handi hauen babesean, produkzio garrantzi handiago edo gutxiagodun beste asko jaio ziren, nekazari hutsa zen biztanlegoa guztiz industrialdutako konplexu batetan bihurtzeko.
Industria krisialdi larri batetik pasa ondoren azken urteetan Laudio berreskuratzen ari da aktibitate industrial gune berriak sortzen ari baitira. Industrialde berri batzu eratzen ari dira non entrepresa txikiak zein handiak aurki ditzakegu. Laudioaren kokapena dela eta leku aproposa da entrepresak jartzeko komunikazio ezinhobeak baititu trenez eta autobidez eta Bilboko portutik oso gertu baitago.