|
SARRERA
Laudioko haran nagusia Nerbioi ibaiaren
ardatzaren inguruan hedatzen da. Donibane eta
Aldaikorreka errekek, perpendikularki mozten
dute haran hau, eta bere bazterretan Landaluze
eta Ugarte auzoak daude.
Ibilbide honetan, gure haranako erreka hautako
batetik bestera joango gara, eta horretarako
bien artean dagoen Luja mendiaren magal eta
Arraņo Haundia mendiak sortutako mendialde
txikia gainditu beharko dugu.
(1)Abiapuntua Herriko
Plazan izango dugu. Zumalakarregi etorbidetik,
Urduņaranzko norabidea hartuta, Odeibarko
gurutzean eskumalderantza joko dugu Landaluze
auzoan sartzeko. Erdigunetik urruntzen garen
heinean pisuetako etxeak gero eta bajuagoak
izango dira, familia bateko etxeak edo baserriak
bistaratu arte. Honezkero lehenengo baserrien
aurrean arkituko gara, hauek (2) Barbara goiko
eta behekoa izango dira, eta bien artean,
errepidearen albo batean, karobi zahar baten
hondakinak ikusiko ditugu. Gauden leku honetan,
Donibane errekako urak eta Malkuartu errekakoak
batzen dira. Errepidea ere, erreken izeneko
auzoetara jotzeko bitan banatzen da hemen. Gu,
eskumaldea hartuta, Malkuarturantza zuzenduko
gara. Errepideak tarte batez zuzen joko duo
Zuzengune honen erdian gaudelarik, errekaren
beste aldea n Balintxa baserria izango dugu, eta
(3) Okeluri baserriaren parean Malkuartura
igotzeko bidearen birguneak hasiko dira. Auzo
honetara heldu baino pizka bat lehenago (4)
Olariaga baserrietara era mango gaituen
eskumaldeko asfaltozko bidea hartuko dugu. Gure
bidearen asfaltoa lur bihurtuko zaigu laburra
baino gogor egingo zaigun aldapatxoan. Behin
hau igota, bidegurutz baten aurrean aurkituko
gara, gu eskumarantza joango gara (5) Luja
baserrietara igotzeko. Hemendik aurrera, berriro
asfaltozko errepidetik, herriranzko jaitsiera
hasiko dugu. Arraņo Haundia (6) eta bere
gailurrean dagoen gurutzetik pasa eta gero,
mendiaren izen bera daukan auzoa zeharkatuko
dugu eta Erroke Deuna aldapetatik gure
abiapunturaino jaitsiko gara.
Puntu interesgarriak
|