Helbideratu zure zergak


Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Gizartea


Laudio Arabako bigarren herria da biztanle kopuruari dagokionez. XX. mendearen bigarren zatian emandako industriaren garapenak eragina handia izan zuen herriaren hazkundearengan. Nekazaritzan oinarritutako herria zonaldeko merkatal gune handiena bilakatu zen.

Garairik antzinakoetan ibiltaria zitekeena biztanlegoa, artzaintza lanetara emana, udaldietan bere artaldeekin, gain eta goietako lekuak eta neguan haran itxietako larrerik babestuenak bilatuz ziharduen. Negualdi hauek lehen familien sorkaria izan ziren eta haranka elkartu ziren. Ondoan landak eta belardiak zeuzkaten baserrietan sakabanatutako komunitate txikerrak eratu zituzten. Hauxe izan zen herriaren jatorria.

Sorrera honek lehendabiziko baserriak ekarri zituen. X. eta XVI. mendeen artean, populazioa sakabanatzen da arean gehiago, Areta, Gardea, eta Ugarten udalerrian bizi ziren leinu ezberdinetako jaunek eraikitzen zituzten dorretxeetara hurbilduz. Biztanleak udalerriko geografia osotik barreiatzen ziren XX. mendearen hasierako ezaugarria den nekazarigo populazioa eratuz.

Haranean industria ezarritakoan, XX. mendearen erditik aurrera, herriak egundoko eraldaketa jasatzen du. 1830 urtean Laudion zeuden ia 400 baserritik gora kopurutik igarotzen da gaur egun 7.000 inguruko etxebizitzetara. Atzerritik, batez ere Galiza, Andaluzia eta Gaztela-Leondik, etorri ziren lengileak herrian geratu ziren gaurko auzo banaketa osatuz.

Honako koadro honek argi dezake azken urteetan Laudion jasan duen bataz besteko hazkunde ezberdinaz:

Urtea
Biztanleak
1880
02.187
1900
02.252
1920
02.752
1940
03.037
1960
07.239
1970
15.587
1980
20.896
2000
19.349

Gaur egun Laudioko biztanlegoa 20.000 ingurutik mantentzen da eta jende kopuru gehiena Areta, Ugarte, Lateorro eta hirigunean bizi da.