UGARTE TORRE-ETXEA
Ugarte Torre-Etxea, Ugarte auzoan, Laudion
eraiki ahal izan ziren hamarretarik gaur egun
zutik geratzen den torre-etxe bakarra dugu. XV.
mendean eraikia, bi gorputz elkar lotuaz osatua,
berauetako bat “jauregia” ezizenez ezaguna.
Torreak berak beheko solairua eta hiru planta
ditu.
ERMUKO ANDRA MARIAREN SANTUTEGIA
Eremuko Andra Mariaren Santutegia itsasoaren
mailarekiko 500 metroko altueran dago, Kamaraka
mendiaren magalean, Torrontegieta izeneko muino
harritsu batean. Herrian ezaguna da “Santa
Luzia” izenez santutegiaren ondoko ermitaren
titularra den santaren gur-tzari esker. XV.
mendeko estilo gotiko euskaldun aurreratuan
eraikia dugu.Azpimarratzekoa da bere portikua
eta erretaulako taila eta pinturak.
Kanpandorreak italiar kanpanileen antza du
eleizatik bereizita baitago.
LAMUZA PARKEA
Ikusgarria da dituen zuhaitzen aberastasun
eta ugaritasun handiagatik. Baditu,
azpimarragarrienen artean, zedroak, nekosta edo
altzifreak, araukariak, ezkiak, magnolioak,
izeiak, e.a. Urkijo Markesaren orubeko aspaldiko
lorategiak eta jardinak ziren. Gaur egun,
Jauregiko etxe eta beste dependentzietan Kultura
Etxea dago. Marko paregabe hau osatzeko
Kasinoaren eraikina, urmaela eta harlanduz
egindako frontoia daude.
ANUNTZIBAI ZUBIA
Faltzeseko Markesak eraikitzeko agindua,
Martin de Larrea y Leguerzana arkitektoaren esku
burutua izan zen, 1741. urtean. Hamar urte
lehenago, Antonio de la Vega y Sarabia,
kantauriar harginak zubiaren trazak egin zituen.
Zubia markesaren torre-etxea, burdinola eta
errotarekin bat egiteko eta lotzeko eraiki zen,
izan ere, ibaiaren eskuin aldean baitzeuden.
Ezker aldean, berriz, jauregia San Migelen
ermitarekin. Zubiak 28 metro luze du eta 4,80
metro zabal. Gehien batean kararrizko harlanduz
eraikia dago. Zubiaren zuloak 10,50 metroko
altuera harzen du. Azpimarratzeko harlanduzko
arkoa kalbario batez errematatua.
KATUXA JAUREGIA
XIII. mendearen erdiko bigarren zatian
eraikia, sute batek hondatu zuen torre-etxe
baten hondakinen gainean. Pedro Antonio de
Ugartek eraikitzeko agindua, gailentzen da
beronetan harlanduzko aurrekaldeko fatxada.
Garai hartan bazuen jauregiak burdinola eta
errota.
Igo
KOKAPEN GEOGRAFIKOA
Laudio Madrileko meridianoarekiko 0º 43’
3’’ Ekialde Longitude eta 43º 08’
35’’ Iparralde Latitudeko koordenaden artean
dago. Altitudea aldatzen da itxas-mailaren
gainetik Aretako ibarraldean dauden gutxi
gorabeherako 120 metrotatik, Herriko Plazan
dauden 126 m.ra, Pagolar mendian 718,
Zenagortaganen 700 eta Ameztuin 795 metroko
altueraraino
NEKAZARITZA, INDUSTRIA ETA MERKATARITZA
Haranaren orografia eta lurraren jabetzaren
egitura kontutan izanda, nekazaritza eta
abeltzaintza baserriari lotua eta bizi-iraupenerako
ekonomian oinarritutako neurri mugatua izan du.
Iharduera hau autokontsumokoa zenez, gehienetan,
ez zen dirutan bihurtzen eta merkataritza mundua
txikia zen, Urduñatik zehar Bilboko hiria
mesetarekin lotzen zuen Jaurerriko errepidea
erabiltzen zuten ibiltarien zerbitzuen menpe
mugatuta zegoen. Gaur egun, industria garapenaz
eta demografia hazkundeaz haranean badago goi
mailako merkataritza
Industriak, bestalde, mendeetan zehar
Burdinola eta Errota oinarri izan zuena, mende
honetan bultzada handia hartu zuen, batez ere
beira eta siderometalurgia arloetan. Gaur egun
harana industria krisialdi larri batetik irten
eta industria iharduera maila egokia lortzen
ahalegintzen ari da.
KOMUNIKABIDEA
Laudio leku pribilegiatuan dago komunikazioen
aldetik. Egoera estrategikoa du oso hurbil
baitago portu, aireportu, trenbide eta autopista
sareetatik, industria produktibo eta zerbi-tzuetako
inbertsoreentzako lehen mailako interesekoa
egiten dutelarik.
Igo
Goi ertaroan, X.mendean, agertzen da jada
erreferentzia dokumentala non bi anaik Gardeako
San Victor monastegiaren dohain-tza egiten
dioten Salzedoko Doneztebekoari. XI. Mendean
dokumentatuta dago Bizkaiko Jaunaren familiari
herria zelan eman zitzaion. Mende honen amaieran
bertan San Pedroko eleiza konsagratu orduan lau
auzo ziren: Larra, Goienuri, Larrazabal eta
Olarte, horiek batu ziren eta Harana izeneko
erakunde administratiboa sortu zen.
Bizkaiko Jaunaren familia, Mendozatarrak,
Leonor Guzmanekoa eta azkenik aiaratarrak izan
dute Haranaren Jaurgoa joan den mendera arte
erregimen feudalak zuen bitartean. XIX. mendera
arte Bizkaiko Foruaren Legeak, usadio eta
ohiturak ziren araua Haranean. Geroago, nahiz
eta arabako lurralde barruan egon izaera honekin
jarraitzen du, bere ondarretan, Aramaionarekin
batera.
Baserritar eta noblez osatutako gizarte
feudalak, Laudion islada eskasa izan bazuen ere,
herriko auzotarrentzako nobleziaren izaera
juridikoa lortu zuen XVI. mendearen lehenengo
laurdenean, Bizkaiko Foruaz arautzeagaitik bere
bizkaitar izaeran anparatuz. Zergabilketa eta
zigorren ezaugarrietan erregimen feudalean zuen
egoera pribilegiatu hau erabilgarritasun handiko
izan zen herritik alde egin behar izan zuten
herritarrentzako, izan ere, era horretan
nobleziarentzako gordetako lanpostuak lortu ahal
baitzituzten.
1491 urtean Arabako ermandadeetan sartzen da
herria. XVII. mende amaieran Arabak auzia
irabazten du herriaren jabetzaz eta, azkenik,
antolaketa administratibo berriarekin eta lehen
gerla karlistaren ondoren, Bizkaian egon zeneko
hilabete batzuen tarte laburraz, Arabako
probintzian oso osoriko sarrerari hasiera ematen
dio. Gaur egun Arabako Lurralde Historikoko
bigarren populazio gunea dugu.
Igo
LAUDIOKO SAN BLASAK
Larunbata bada, otsailaren 3an edo bestela
aurreko larunbatean. Baserria eta txerria gai
arturik, Feria handia. Baserrriko zein eskuz
egindako produktuen erakusketa. Txerri-pata
lehiaketa gastronomikoa.
DOLUMIN BARIKUA
Usadio handikoa laudioaren-tzako, Aste Santua
hasi aurretiko barikuan egiten da. Behi, Zaldi
eta Ardi gana-duaren Feria-Erakusketa
garrantzitsua. Idi-demak, harri narrasketa froga
garrantzitsua. Eskualdeko jairik
garrantzitsuentzat jo daiteke.
AGATE DEUNA
Berpizkunde Paskuaren bigarren egunean ospatzen da Lujapean, Larrañon dagoen Andre Maria Magdalenaren ermitan.
PRUDEN DEUNA
Arabako Patroia, apirilaren 28an. Danborrada
eta marraskiloen lehiaketa.
SANTA GURUTZE
Maiatzaren 3an, Gardea auzoan.
SANTA LUZIA
Pentecostes Paskuaren bigarren egunean edo
Berpizkunde ondorengo zazpigarren astean.
Eremuko Andra Mari aldean dagoen ermita ondoko
zelaian ospatzen da erromeria garrantzitsua.
SAN ANTONIO
Ekainaren 13an. Bere ermitan Santa
Apoloniaren adbokazioa ere badago.
SAN JUAN
Ekainaren 24an, Larrazabal auzoan
SANTA ANA
Uztailaren 26an, Areta auzoan.
SAN INAZIO
Uztailaren 31an, Ugarte auzoan.
SAN ROKE
Laudio herriko Patroia. Abuztuaren 15ean,
Jasone egunean, hasten dira bere ohorezko jaiak
eta hilabeteko azken igandera arte luzatzen dira.
Azken igande honetan, 1599tik honantza San Roke
Anaitasuneko anaiarteko bazkaria ospatzen da.
Bezperan “Odolosteen eguna” izenez ezagun
den jai herritarra ospatzen da.
SAN BARTOLOME
Larran santuaren ermitan, abuztuaren 24an.
LATEORRO
Laudioko auzo populatuaren jaiak, irailaren erdian. Laudioko etxe erregionalen jaiak ere animazio handikoak dira.
Igo
Azken 50 urteotan Laudio herriaren ezaugarria
izan da bere bokazio industriala. Guardian,
Vidrala, Tubacex, Envases, Jez Sistemas
Ferroviarios, Lipmesa, e.a. bezalako tamaina
handiko enpresek eta beste asko tamaina ertain
eta txikikoek lagundu egin dute Laudioren
industria aitzinera Aiara eskualdualdean.
Erakundeetatik poligono industrialen garapena
bultzatu da. Hasieran, Laudioko Industrialdea
eta Laudioko Elkartegia eta, gaur egun, Arza
poligonoa eta Santa Gurutze, herrian enpresa
berriak finkatu ahal izateko erraztasunak emanez.
Arza industria zonaldea Laudio herrigunetik
2km.tara dago, lehengo errepide orokorretik
Amurriora bidean, gaur egungo Gardea kalean.
100.000 metro karratuko azalera du lehen Aceros
de Llodio izan zeneko zoruan terreno
urbanizatuekin.
Santa Gurutze industria zonaldea Laudio
hirigunetetik km. batera dago Sahiespideko
Autobiaren irtenbide baten ondoan. 50.000 metro
karratutik gora ditu guztiz urbanizatuta eta
okupatzeko prest.
Igo
Euskal Gastronomi Museoa Arabako Laudio
hiribilduko hirigunean bertan dago, Nerbioi
ibaiaren ondoan, eta Zubiko etxean kokatuta
dago. Jauregi honek hiru solairu ditu eta
lorategi bilakatutako inguru zabala.
Museoak, bai etxean egiten diren jakien
aldetik, baita profesional mailan egiten
direnetatik ere, sukaldaritzako eremu ezberdinen
ordezkotza jaso nahi du bere baitan. Aretoetan
garai ezberdinetako sukaldeak eta elikagaien
prestakuntza hobetzeko asmatutako tresna-modu
bereziak daude. Tresna horien ondoan elikagaien
erabiltzaileak aurkitzen dira, hots,
sukaldariak, goxogileak eta kamareroak, bakoitza
bere garaiko jantziekin. Gai berezi gisa euskal
sukaldaririk nabarmenenak ager-tzen dira, baita
jan-edaneko elkarteen dira, baita
jan-edanekoelkarteeen fenomenoa eta gastronomi
kofradien ikuspegi berezia ere. Erakustetxeak
badu liburutegi-hitzalditarako aretoa ere;
vertan gastronomiari buruzko bibliografi bilduma
zehatza jasotzen da. Badu, baita mundu osoko
jatetxeetako jaki-zerrenden bilduma bitxia ere.
http://www.euskalgastronomimuseoa.com
Igo
|