Diru laguntza eskaera kultur jarduerak garatzeko
|
| Arloa |
Kultura, Kirolak eta Jaiak |
| Xedea |
Laguntza ematea aurrekontuaren mugen barruan, Laudio barruan finkatutako Elkarte edo Erakundeek bultzatutako kultur jarduerek sortutako gastuak finantzatzeko. 1) Udal interesekoak. 2) Ez ohikoak. 3) Urterokoak. |
| Ordutegia |
Astelehena-Ostirala: |
| Hasiera |
9:00 |
| Bukaera |
14:00 |
| Erabiltzaileak |
Legearen arabera eratuta dauden egoitza eta helbidea Laudion duten Kultur Elkarte eta Erakunde publiko eta pribatuak, diru irabazi asmorik gabekoak, euren jarduera udalerri honetan gauzatu ahal izateko, udalerrian erroldaratutako pertsona fisiko legez izena emanda daudenean erregistroan. |
| Epea |
Deialdiaren Oinarrietan makatuta azaltzen dena. |
| Dokumentazioa |
Eskaera inprimaki normalizatuarekin aurkeztu behar dira dokumentu hauek:
- Eskaera egilearen NAN edo IFZaren fotokopia.
- Ordezkaritza egiaztatzeko Elkateko Batzarreko Aktaren fotokopia.
- Legez eratuta dagoela egiaztatuko duen dokumentazioa.
- a Elkarte edo Erakundearen Estatututak.
- Eusko Jaurlaritzako eta Laudioko Udaleko Elkarte eta Erakundeen Erregistroko inskripzio ziurtagiria. Aurreko ekitaldietan dagoeneko dokumentazio hori aurkeztu zuten Elkarteek ez dute berriro aurkeztu behar izango, baina bai adierazi eskaeran aurkeztuta daukatela.
- Burutu nahi den jarduera edo egitarau proiektua (xedeak, egutegia, bitarteakoak, e.a.)
- Sarrera eta gastuen Aurrekontua.
- Erakunde pribatu soldatadun langileduna bada, aurkeztu behar da:
- Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean eskuratu ahal den zerga betebeharrei buruzko inprimaki espezifiko normalizatua.
- Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan egunean egoteari buruzko ziurtagiria.
|
| Zergak |
|
| Arauak |
|
| Oharrak |
Diru laguntza hauek jaso nahi dituzten Elkarte, Erakunde edo interesatuek horrela adierazi behar dute eskaera inprimaki normalizatuan eta Udalak ezarritako Oinarri Arauak errespetatu. |
| Urratsak |
- Eskaera eredu formularioa bete eta aurkeztu behar den dokumentazio osagarria erantsta sarrerako erregistroan aurkeztu emandako epearen barruan.
|
| Formularioa |
Formulario orokorra
Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa instalatzea eta konfiguratzea.
|