Helbideratu zure zergak


Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Izapideak

Argitaraldia: 26/07/2007

Euskara jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera

Arloa Euskara
Xedea Laudion euskara eta honen erabilera indartu eta sustatzeko jarduerak eta programak antolatu, garatu eta burutzeko dirulaguntzak eskuratu ahal izateko arauak ematea.
Ordutegia Astelehena-Ostirala:
Hasiera 9:00
Bukaera 14:00
Erabiltzaileak Irabazi-xederik gabeko elkarte eta erakunde kulturalek, bai nortasun publikoa zein pribatua izanik.
Epea Arabako Lurralde Historikoaren ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondorengo egunean hasiko da. Eta eskabideak aurkezteko azken eguna, deialdi hau argitaratu eta hilabete batera izango da.
Dokumentazioa Eskaera honekin batera aurkeztu beharko dira ondoko agiriok:
  • Jardueraren ezaugarriei buruzko txostena.Honetan sartu beharko dira zehetasun guztiak:egutegia, aurrekontu zehaztua, helburuak, antolakuntza, e.a.
  • Jarduera garatzeko giza baliabide eta baliabide teknikoak.
  • Jarduerarako gastuen eta sarreren aurreikuspen xehea.
  • Eskatzen duena erakunde edo elkartearen lehendakaria ez izatekotan, honen egiaztagiri bat esanez, eskumena ematen diola eta elkartearen izenean ari dela.
  • Eskatzailearen ENAren edo IFKren fotokopia.
  • Eskatzailea, bere menpean langileak dituen erakunde pribatua bada, aurkeztuko du Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean emango zaion zerga betebeharrei buruzko inprimaki berezia.Halaber, Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria ekarriko du.

Eskaerak Laudioko Udaletxeko Idazkaritza Nagusian (Herriko plaza z/g 01400 LAUDIO - Araba)aurkeztuko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den moduan.

Zergak
Arauak 2225/1993 Errege-Dekretua, abenduaren 17koa, Reglamenduaren bitartez (E.A.O.30-12-93), Aurrekontuen Lege Orokorreko Testu Bategina R.D.L. 1091/88 eta Udal Aurrekontua Betearazteko Araua eta Udalak onartutako deialdiko oinarri-arauetan xedatutakoa betetzea.
Oharrak Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabete igaro ondoren jakinarazpenik hartzen ez bada ulertu beharko da ezezkoa eman zaiola.
Urratsak
  1. Erakundeak eskaera betetzen du, beharrezko agiriak erantsiz.
  2. Tramitatzaile unitatea aurkeztu diren eskaerak ikasiko ditu.
  3. Ebazpena diktatu ondoren, Euskara departamendua interesatuari beraren lekualdaketa emango du.
Formularioa PDFFormulario orokorra

Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa instalatzea eta konfiguratzea.

Aurkibidera