Adinekoentzako Bainu-etxe Egitaraurako Eskaera
|
| Arloa |
Herritarren Atentziorako Zerbitzua (HAZ) |
| Xedea |
Pentsionistei bainuetxeetako
tratamendu terapeutikoa eta
atsedenaldiaz gozatzeko aukera
eskaintzea, mediku agindu-pean
beti ere, eta prezio murriztu
baten truke. IMSERSOk
subentzionatzen du eta bertan
Gizarte Ongizaterako Foru
Erakundeak laguntazen du. |
| Ordutegia |
Astelehenetik ostiralera |
| Hasiera |
9:00 |
| Bukaera |
14:00 |
| Erabiltzaileak |
Beti ere Erretiro edo baliogabetasun kontzeptuengatik Gizarte Segurantzako Sistemako Pentsionistak eta alarguntasun edo beste pentsioen onuradunak 60 urte beteta dituenean.
Eskatzailea bere ezkontidearekin batera joan beharko da edo bikote harremanean berarekin elkarrekin batera bizi den pertsona, baina honentzako ez da eskatzen Gizarte Segurantzako pentsiorik jasotzea.
|
| Epea |
- Otsailetik abuztura bitarteko txandatarako, biak barne: Abenduaren 1etik urtarrilaren 21era arte.
- Irailetik abendua hilabeteetarako, biak barne: Apirilaren 1etik maiatzaren 16a arte.
|
| Dokumentazioa |
Eskaera orrian zehaztu eta azaldutakoa.
Interesdunaren eta, hala badagokio, bere ezkontidearen NAN fotokopia.
|
| Zergak |
|
| Arauak |
Urtero argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean IMSERSOren Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Adinekoentzako Bainu-Etxe Egitarauan parte hartu nahi duten pentsionistentzako plazak eskaini eta emateko deialdia. Ebazpen horretan finkatu ohi da Egitarau bakoitzean zenbat plaza sartuko diren, txanda bakoitzaren iraupena, onuradunek ordaindu behar duten prezioa eta eskaerak aurkezteko lekuak, epea eta forma. |
| Oharrak |
Dokumentuak PDF formatuan bistaratu ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader programa instalatzea eta konfiguratzea.
|
| Urratsak |
- Eskaerak jaso Laudioko Herriko Etxeko Herritarren Atentziorako Zerbitzuan.
- Eskaera aurkeztu bertara etorrita edo postaz
bidalita, hona:
- IMSERSOren Probintziako Zuzendaritza edo
- IMSERSOren Zerbitzu Zentraletan.
|
| Formularioa |
Laudioko Herriko Etxeko Herritarren Atentziorako Zerbitzuan eskura dago dokumentu formulario hori. |