| Dokumentazioa |
Egingo diren obren azalpenaren aurrekontua, kontuetan prezio unitario eta totalak adieraziz, obretan parte hartzen duten kontratista eta gremioen menbretedun paperean, eta beraien izenpe eta zigiluarekin.
Kale publikoa, zarama jasotzeko edo materialak pilatzeko kontenedorearekin okupatzeko baimenaren eskabide zuzena, okupazioaren azalera, kokapena eta iraupena zehaztuz, beharrezkoa denean.
Eraikuntzen kanpoaldea erreparatzean, informe-zertifikatua aurkeztu behar da, arkitekto teknikoak izenpetuz, kolegio ofizialaz bisatua egon, eta erabiliko diren aldamiak, haren tamaina, okupazioaren azalera, iraupena, muntatzeko sistema, segurtasuna eta babesa deskribatzen.
Retejoak aterako direnean, beharrezkoa da arkitekto teknikoaren informe-zertifikatua, erabiliko den karga igogailuaren ezaugarri teknikoak, tamaina, montajea, segurtasuna eta babesa deskribatzen. Beharrezkoa denean, kale publikoa material pilarekin okupatzeko baimenaren eskabide zuzena.
|
| Oharrak |
Lizentzia honek ez du babesten errotulu, iragarki, olana, erakuslehio, beiraterpe zein antzekoak edo kalea okupa dezaketen elementu osagarriak (hesiak, aldamiak, etab.) jartzea, ezta haiek jartzeko baimenik ematen ere. Horretarako, beren-beregi lortuko beharko da dagokion baimena. |