 |

Error processing SSI file '/zuin/menu_popup_e.txt'
|
Laburrak

Uztaila musikala
Egitarau honen barne eta Vital Kutxaren kolaborazioarekin, honako bi ikuskizun hauek izango ditugu Herriko Plazan arratsaldeko 20:00tan. Uztailaren 5ean Atlixco Mariatxia eta uztailaren 19an Tucuy Yahuar. Folk musika ikuskizun honetaz disfrutatzeko aulkiak jarriko dira enparantzan.
Pilota partidu ikaragarria Aretan
Datorren uztailaren 25ean eta Aretako Jaiekin bat eginez,ohitura bihurtu diren pilota partidu profesional zoragarriak izango ditugu gaueko 22:00tan Aretako frontoian. Oraingoan, Goñi II eta Elkoro - Capellan eta Apeztegi -ren aurka.
Herriaren elkarteak antolatzen du partidua eta sarrera 20 eurokoa izago da. Gau entretenigarria izango da, animo!

Kirola, aerobic eta muskulazio ikastaroak
Urritik abendurarte kiroldegian emango diren gimnasia eta aerobik ikastaroekin gozatu ahal izango duzu.
Irailaren 15a eta 16a AEROBIC ikastaroetara matrikulatu zaitezke, leku berean. MANTENTZE GIMNASIAra 17, 18 eta 19a matrikulatu zaitezke. Eta MUZKULAZIOrako, 19a. Kasu guztietan, matrikulatze ordutegia 9:30 etatik aurrera hesiko da.
Muskulazio ikastaroetan interesaturik zaudeten guztioi, ikastaro hauek materia honetan espezifikoak direla gogoratzen dizuegu.
Informazio gehiagorako irailaren 1.tik aurrera dei ezazu polikiroldegiaren telefono zenbakia 944 034 950. Eskerrik asko.

Zure ibilgailua ondo utzita
Baias eta Eroskiko rotonda artean autoa uzteko ohitura duten guztiei gogorarazten diegu Motor jaialdi hau dela eta ezingo dela asteburu horretan bertan aparkatu. Gune hori hainbat ekintzetarako erabiliko dute antolatzaileek. Beraz, ohiko aparkalekua aldatzea eskatzen zaizue. Horrela bai auzokideei zein antolatzaileei arazoak ekidituko dizkiegu. Honen inguruan hartuko diren erabaki guztiak Udaltzaingoek jakinaraziko dizkizuete. Kasu egin.
Igerilari laudioarrek igeri egiten duten lekuan arrakasta
Santurtzin ospatutako Euskadiko Haur Txapelketan Eider Santamariak urrea 800 eta 200 metro libretan lortu zuen eta zilarra 400 metrotan. Hori gutxi balitz, Ane Ibarrolak 100 metrotan urrea lortu zuen. Orokorrean libretan Itxaso García 800 metrotan eta bukatzeko Ibone Sánchez ere bere sari garrantzitsuak lortu zituen.
Era berean, Ane Ibarrola, Xana Rodriguez, Eider Santamaria e Ibone Sánchez-ek zilarrezko domina lortu zuten 4X100 errebotan eta Brontzea 4X200 libretan.
Igerilari hauek eta Itxaso Garcíak uztailan Espainiako Txapelketan hartuko dute parte Valentzian. Jon Ruiz ere hautatua izan da Madrilen ospatuko den Euskadiko Gazte Txapelketa parte hartzeko.
Lerro hauek gazte hauei zoriontzeko erabiliko ditugu, baita Laudio Igeriketa Klub-a zoriontzeko ere irabazi guzti hauengatik. Egindako lan indartsuaren ondorio bikainak ari dira jasotzen, besterik gabe.

|
|
|
Udal
akordioak

Gobernu Batzordeak, 2003ko ekainaren 3an eta 10ean, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ditu:
Euskadiko Feriante Autónomoen Elkartearekin sinatutako hitzarmena luzatzea erabaki da Roke Deuna jaietan Barraken instalakuntzaz arduratzeko.
Jon Deunaren Jaien Komisioari San Juan jaietarako dirulaguntza onartu da. Hau 5.000 eurokoa izango da.
Euskara sustaztzeko haibat dirulaguntza onartu dira enpresa desberdinetan: JEZ, CEP Lateorro, Kantziler Aiara, Arabako Bertso Elkartea... 42.000euroko gastua onartu da Kiroldegi Lamuza- Granjan hainbat armairu jartzeko asmoarekin.
|
|


ZUIN 252 2. hamabostaldia 2003ko uztaila

|
|
Zaindu ditzagun xehetasunak

Bizitza errazagoa egiten da xehetasun txikiekin. Horregatik, Laudioko Udalak herritarren bizitza erosoago izan dadin saiatuko da gauza txikitan oinarrituz. Apurtuta dauden trafiko seinaleak aldatuko ditu, espaloiko zulo guztiak konponduko ditu, hiriko altzari guztien birjarpena...bizitza erosoago suerta dakigun hainbat aldaketa burutuko ditu. Zure eguneroko bizitza oinarritzen den leku horiek guztiek baldintza egokietan egon daitezen egingo du lan Udalak. Zaila izango dela badakigu, baina saiatuko gara behintzat. Hau lortzeko, Udalaren ekimenaz aparte, zure kolaborazioa beharrezkoa da. Konpondu ahal den edozer antzematen baduzu, Udaletxera zuzendu eta horren berri eman. Zure kalean, zure auzoan zein zure udalerrian ikusten duzun edozer. Hau egiteko, telefono honetara dei dezakezu zure iradokizunak helarazteko: 94 403 48 00. Era berean, nahi izanez gero, gure arduradun politikoengana ere jo dezakezu zure zalantzak argitzeko.
Guztion artean, hemendik aurrera, gure herria bizitzeko egokiagoa egingo dugu. Mila esker.
|
|
Zaborrak, bere orduan. Kartoiak, ontzien barnean

Udan jasaten diren beroaldiak oso kontuan hartu behar ditugu eta, era berean, hondakinak jaurtitzeko ordutegiak errespetatu behar ditugu. Ordutegi hau arratsaldeko 20:00etatik goizaldeko zabor jasoera arte da. Ordutegiaz kanpo botatzeak kiratsa sortzen du eta hori zabor ontzietatik gertu bizi direnek jasan behar dute, baita ondotik darabilten ibiltariek ere. Zabor poltsak bota ostean, estalkia ixtea ere oso gomendagarria da kiratsa edonora barreia ez dadin.
Udalak urtean zehar, eta batez ere udan, desinfekzio garbiketak burutzen ditu zabo ontzi hauetan garbitasun baldintza minimoak betetzeko helburuarekin.
Honekin batera, kartoiei dagokienez, bereziki honetarako diren ontzietan sartzea eskatze zaizue. Horrela kartoi guztiak ingurutik barreiatuta izatea ekiditzen dugu eta zikintasun itxura desagertzea lortzen dugu.
Mila esker, izan ere zure partehartzearekin Laudio garbiago batean bizitzeko erraztasunak lortzen baititugu.
|
|
Badatoz 2003ko Aretako Jaiak!!

Gezurra badirudi baina gainean ditugu dagoeneko Aretako Jaiak. Izaera berezia, berezko xarma... ezaugarri ugari egon daitezke jaia hauek definitzerako orduan. Baina, hoberena aurtengo egitarauaren berri ematea izango da.
Uztailak 24:
20:00Jai hasiera eta kalejira
21:00Herri afaria
Uztailak 25:
11:30Haurrentzako tailer eta jokoak
16:30Auto- slalom-a
19:00Serigrafia tailerra
22:00Pilota profesionala
23:30Camp dantzaldia geltokirako plazan eta Kontzertua: Ken7, Blinded, Disbrainer. Geroago DJ Saioa.
Uztailak 26:
Goizean artisauen azoka eta marmitako lehiaketa. Txistularien kalejira.
10:00Mugarriei bisita eta meza
12:00II. Herri Kirol jaialdia
17:30Bolo arabar lehiaketa
19:00Ardi Txakurrak Santa Anan
21:00Hanka bidun Asto lasterketa
Sardinada.
21:30Dantzaldia Bidebarrietan
21:30Kontzertua: Sorkun
Ostean, dantzaldia: Sorbeltz
Uztailak 27:
12:00Haur festa
19:00Dantza agerraldia
21:00Antzerkia
22:00Kontzertua: Igor Arzuaga, Malapartatuen Batza.
24:00Txokolatada eta jai amaiera.
|
|
Galiziako Done Jakue jaialdia Laudion

Urtero bezala, Galiziar Zentruko bazkide dinamikoek programa zabal eta landua ari dira prestatzen laudioar guztiekin batera haien jaialdia ospatzeko. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 18:
17:00Emakumezko chave txapelketa
Uztailak 19:
11:30Gizonezko chave txapelketa
19:30Untxi, tortila eta enpanada lehiaketa gastronomikoa
Uztailak 24:
22:00Nueva Presion eta Claudio y Ramón.
Uztailak 25:
11:00Grupo Espalladoiro-ren kalejira
12:00San Pedro Parrokian Santiago Apostulari mezaEspolladoiro taldearen aktuazioa eta produktuen dastaketa.
22:00Ganeko taldearen aktuazioa
Uztailak 26:
14:30Ermandadearen bazkaria eta Claudio y Ramón-en aktuazioa.
Jaialdi honetako laguntzaileak: Laudioko Udala, Arabako Foru Aldundia, Galiziako Xunta.
Antolatzailea: Laudioko Galiziar Elkartea.
|
Tokiko Agenda 21,zure herriaren hobekuntzaren bidean
Tendentzien aurreikuspenak seinalatzen du gaur eguneko ingurugiro, gizarte eta ekonomi arazoetako asko larriagotu egin ahal direla datorren hamarkadan, batez ere, funtsean gaur eguneko ekoizpen eta kontsumoko eredua dela eta. Beraz, aldatu behar ditugu gure pentsatzeko moduak, gure baloreak, gure bizimodu estiloak eta gure kontsumo jarrera eta pautak.
Derrigorrezkoa da konpromiso finkoa hartzea jasangarritasunean oinarritutako garapen eredu berri baterantz aurrera egin ahal izateko. Garapen Jasangarria da gaurko belaunaldien beharrizanak asetzen dituena arriskuan jarri barik etorkizuneko belaunaldien beharrizanak.
Garapen jasangarria ikusi behar da etengabeko eta jarraiko estrategia legez, berehalako aktuazioa eskatzen duena, era irmo eta erabakiorrean, gainera. Hori dela eta, Laudioko Udalak erabaki zuen udalerrian martxan ipintzea Tokiko Agenda 21, gaur egun inplantazio eta garapen prozesu bete betean dagoena.
Eredu horrek bere barruan dakar martxan ipini behar dela eta gauzatu behar dela udalaren gestio sistema bat zeinak kontuan izango dituen udalerriko ingurugiro, gizarte, ekonomi eta kultur politikak herriak hobera egin dezan.
Udalerria hobetzeko ezinbesteko jardueren sail hori kontuan hartu du gure udalak, 2000 urteko urriatik hasita, orduko hartan Laudioko egin baitzuen apostu udalaren gestio eredu jasangarriaren alde Tokiko Agenda 21 martxan jartzeko prozesua hasi zuelarik.Jendearen aurreko egiteko prozesu hori eta, horrela bide batez bertan parte hartzeko gonbidatzeko, udaletxetik ZUINekin batera banatuko zaie Laudioko auzokideei artikulu bilduma bat eta bertan azaltzen da Laudion Tokiko Agenda 21 prozesua. Orain arte bilduma honen 0 artikulua banatu egin da sarrera moduan eta lehenengo artikulua hemendik aurrera beste guziak banatuko dira 13 artikuludun bilduma osotu arte. Bilduma osotu nahi baduzu Udaletxeko Hirigintza eta Ingurumen sailetik karpeta eskeintzen dizugu,ESKA EZAZU.
|
Laudiori buruzko bideoen 50 irabazleak Gure irakurle guztien artean lehenengo 50 bideoak banatu ditugu. Dagoeneko irabazle batzuk daude. Lista honetan agertzen diren pertsonek Arreta Publikoko bulegotik pasa daitezke haien sariak jasotzeko. NAN agiria baino ez da aurkeztu behar bakoitzaren saria jasotzeko.
Zorionak irabazle guztiei eta mila esker partehartzeagatik beste guztiei.
Miren Itziar Guezala Ibarrola
Mª Carmen Oteiza Oteiza
Tovar Sánchez Frontela
Juan Cruz Alday Aldayturriaga
Begoña Campo Echeguren
Conchi Larrea Ercilla
Rufino Perez Gonzalez
Isabel Salcedo Bilbao
Amaia Prieto
Carlos Llano González
Ismael Garcia Riaño
Felix Chinarro Castañares
Felix Bustillo Franco
Jose Miguel Ibarrola Allende
Rosa Mª Echave
Itxaso Gutierrez Barbero
Juan Luis Domínguez Urquijo
Mª Carmen Andres González
Felix Sobrino Naranjo
Antonio Sánchez Masedo
Urko Soroluce Urquijo
Mª Mar Oribe
Jasone Sánchez Echevarria
Felix Ortiz de Zarate
Adela Cormenzana Ortiz
Francisca Bermejo Hernando
Ziortza Moya Montalban
Nieves Gutierrez Arenas
Mª Angeles Saez
Mª Dolores Múgica Magunacelaya
Carlos Perez Arechaga
Pedro Manuel Llano Gallo
Rosa Tremiño Para
Luis Cesar Giaconi Vacas
Lucia Lopez Amorrortu
Felicidad Bermejo Soto
Reyes Feter Morales
Mª Carmen Sobrado Vilela
Moisés Garcia Serrano
Mª Aranzazu Orueta Perez
Angel Bilbao Gallastegui
Vanesa Echevarria Garcia
Mª Teresa Juez Etxeita
Merche Calleja Otaola
Diego Bilbao Perez
Gregoria Urbiola Martinez
Rafael Garrido Mas
Azular Abascal Etxeguren
Mª Victoria Molinuevo Irabien
Emilio Moscoso Naveira
|
|
|
Laudion motorrak edonon
Datorren uztailaren 11, 12 eta 13an Laudio Haraneko II Motor Kontzentrazioa izango da gure herri honetan A.R.Laudio Motoklubak antolatuta.
Urte honetarako antolatzaileek kolaboratzaile eta enpresa ugariren laguntza izango dute. Honi esker ekintza eta espektakulu ugariz osatutako asteburua eskainiko digute. Berritasuna larunbatean emango da. Euskadiko I Azelerazio Lehiaketa ospatuko da Zumalakarregi etorbidean. Proba hau, Euskadin egiten den azelerazio ofizialeko zita bakarra izango da.
Egitaraua hainbat ekintza gehiagorekin osatzen da. Haurrei zuzendutakoak ere izango dira. Larunbatean goizeko 11:30tatik aurrera gaztelu puxgarriak eta quad-ak egongo dira.
Hau alde batera utzita, lasaitasuna gustukoa dutenentzat garai bateko motorrak ikusteko erakusketaz goza dezakete Zumalakarregin.
Hala ere, kontzentrazio osoaren egitaraua Zuin ale honekin banatuko da zehaztasun gehiagorekin.
|
|
|
Emate handiko bizia
 
1962an ireki zuen Eduardo Goitiak Álava kalean duen bizikleta garage txikia.Oroitzapen ugari eta onak dituen arren, eskaintza denbora luze honen ostean, jubilatzeko unea dela adierazi du. Orain, 63 urte dituenenan, oraindik ere oso ondo gogoratzen du egindako lehenengo konponketa, 8 urte nituenean egin nuen.
Oraindik bere lanabes ugari berriak izango balira bezala kontzerbatzen ditu. Lanabes hauekin erradioak egokitzen zituen, baita engranaiak konpondu ere. Gogoratu behar dugu garai haietan mundu guztia bizikletaz zihoala lanera. Bertan, horretarako egokituta zeufen aparkalekuetan bizikleta zintzilikatzen zuten gogoratzen du.
Jon Unzaga eta Cesar Solaunen antzeko profesional eta irabazle laudioarrek haien haurtzaroko bizikletak tailer txiki honetan konpondu dituzte. Hormetan agertzen diren argazkiak dira honen adierazle.
Denborarekin negozioa josteko makinen salmentarekin koordinatu genuen. Eduardok oraindik baten bat saltzen dela azpimarratzen du.
40 urteko ibilbidearen ostean, deskantzatzeko momentua heldu zaiola esaten du. urte hauetan guztietan egindako lanagatik lasai eta pozik doa beraz, Eduardo Goitia.
|
|