Error processing SSI file '/zuin/menu_popup_e.txt'

Laburrak

Jaietako egitaraua salgai!!
Udalak jaietako programaren 2000 ale prestatu ditu herritarrentzat. Hauek datorren abuztuaren 4ean jarriko dira salgai ohiko kiosko eta liburudendetan. Prezioa euro 1ekoa da. Era berean, eskuko programa txikiak buzoneatuko dira zehaztapen gutxiagorekin.

Sartuk antolatutako ikastaroak
Urtero bezala Sartuk prest ditu uda ondorengo hainbat ikastaro. 2003ko irailaren 15ean hasteko eta azaroaren 26an bukatzeko margoketa ikastaro da eskaintzen den lehena. ikastaroa Gardeako auzoan izango da langabezian daudenentzat goizez. irailaren 22an hasita eta 28an bukatzeko langabezian daudenei ere, goizez eskainiko da Geriatria auxiliarraren ikastaroa. Honetarako Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza bat eman du.

Azkenik eta oinarri berdinekin elektrikari ikastaroa eskainiko da ere bai abenduaren 1etik martxoaren 27ra.
Informazio gehiagorako 902 19 44 55 telefonora deitu.

Laudiok estatu mailan baino 3 aldiz gehiago birziklatzen du
Laudioko biztanle bakoitzak 21, 95 kilo beira birziklatu du 2002 urtean. Erabili izan den %57,76a, hain zuzen. Kontu zaitezten estatu mailan biztanle eta urte bakoitzeko 9,5 kilo birziklatzen dira. Ikus daitekenez, estatu mailan birziklatzen den bikoitza birziklatzen dugu

Kultur Etxeko Ikastaroak
Ikastaro hauetan parte hartzen duten guztiei jakinarazten diegu ikastaroak urrian hasiko direla. Beraz, hauetarako izen emateak irailaren 15etik aurrera egin daitezke Kultur Etxeko bulegoan.
Hirugarren adineko gimnasia
Irailaren 25ean goizeko 9:30tan hasiko da ikastaro hauetarako izen ematearen epea. Gimnasia ikastaro hauek urrian, azaroan eta abenduan izango dira eta goizeko 9.00tan, 10:00tan, 11:00tan zein 12:00tan egiteko aukera izango duzue. Asteartetan edo ostegunetan. 25 plaza baino ez
daude.

C.D Taekwondo
Espainiako gazte txapelketan lortutako emaitza bikainen ostean, Laudioko C.D. Taekwondo-ko ikasleek urrezko bi domin eta zilarrezko beste birekin bukatzen dute denboraldia. Oscar Alonso eta Ziortza Moya urrezkoak eta Maria Garrido eta Andoni Cassaus zilarrezkoak. Lorpen hauek Mirandako Nazioarteko Txapelketan izan dira iragan ekainaren 21ean. Zorionak!!


Azala
Aurrekoa




ZUIN 253 • 1. hamabostaldia 2003ko abuztua

San Roketan Lamuzako Parkean hainbat jai ekintza ospatuko dira

Aurten Lamuzako Parkean, eta konkretuki Kultur Etxeko patioan, San Roke-etako hainbat ekintza antolatuko dira. Haurrentzako zein helduentzako antzerkiak, San Roke Musika Elkartearen ikuskizunak, laburmetraien eta bideoen proiekzioak, musika aktuazioak... Ekintza ugari izango dira. Denak helburu bakar batekin: laudioar guztien jaialdiak erakargarri eta dibertigarri izateko eta espazio natural batez, Lamuzako Parkeaz, disfrutatzeko.

Ekintza hauen guztien garapen onerako Udalak eszenatoki bat egokituko du. Honi “La Pérgola” deituko zaio. Honetan estalitako tribuna batez gain, aulkietarako gune bat ere egongo da. Hau gauztia, bertara gerturatzen direnek erosotasunez disfruta ditzaten ikuskizun desberdinaz.

Ale hone barnean, abuztuaaren bigarren hamabostaldian izango diren ekintzen azalpena argiago agertzen da kuadro batean. Informazio gehiagorako abuztuan zuen gutunontzietan jaien programa txiki bat jasoko duzue baita antzerkien programa zehatzago bat ere.

Rakatapla Elkarteak egingo du jaietako pregoia

Aurten, elkarteak beraien lan ekintzaren 25. urteurrena ospatzen du. Arrazoi honengatik Laudioko San Roke-tako jaien pregoia irakurtzeko arduraduna izango da.

Rakatapla koadrilak 1906an sortu zen eta lehiaketa gastronomikoa 1977az geroztik antolatzen du. Garai haietako lehen lehiaketan lehiakide baino sari gehiago zeuden eta elkarteko lau partaidek apuntatu behar izan ziren lehiaketa orekatzeko. Aurten, beraien urteurrena ospatzeko eta elkarteak izan duen garapen positiboa esagutarazteko, Record Guinnes-era aurkeztuko dira. Honetarako ahalik eta partehartzaile gehien lortu behar dituzte lehiaketa gastronomiko berezi honetan. Beraien berezitasuna sukaldatzen dituzten platerretan dago: patata tortila eta untzi gisatua.

25. urteurrena betea dago. Orain Guinnes Liburuan sartzea baino ez zaie geratzen.

Pregoiaren irakurketa abuztuaren 14an izango da Euskal Museo Gastronomikoan, leku aproposa ekimenarako, arratsaldeko 19:00etan.

Egundoko zezen ospakizun jaialdiak

San Roke herriko Patroiaren jaiak direla eta, 2003ko abuztuaren 16,17,24,30 eta 31an egundoko zezen ospakizun jaialdiak izango dira “El Serranillo” S.L. enpresaren karguz.

16an Txekorketa Handia Salamancako Cruz Madruga Jaunaren Ganaderia Daniel Morales eta Antonio Joao

17an Burtzi jaialdi monumentala Salamancako Atanasio Fernandezen ganaderiarekin.
Borja Baena eta Miguel García 24an Herriko txekorketa fenomenoa

30an “El Rodeo” Kubako gizarte- kultur ikuskizuna

Gaurkotasuneko ekimena; zinea eta antzerkia

Laudion 2003ko ekainaren 20an aurkeztutako ¿Por qué miran las obras los jubilaos? laburmetraiak irabazle agertu da Masnou-eko Undercurt en el Fascurt 1a Mostra de Curtmetratges uztailaren 3, 4, 5 eta 6an .

Laudion grabatuta, Eriz Perez-ek zuzenduta, Leire Larisgoitiak produzituta eta Enara Bravo-ren zuzenketa artistikoa izan du laburmetraia honek.

Jaialdia zinea, bideoa, dokumentalak eta antzeko atalak hartzen ditu bere barne. Aurten, undercurt atala sortu zute eta sekzio horretan irabazi dute 200 eurorekin egindako laburmetraia. Benetan, Zorionak!!

Gure herriko Canal 58ren urteurrena ospatzeko ikusentzuneko mundua jendeari hurbiltzea erabaki dute. Honetarako abuztuaren 1,2,8,9 eta 14ean Lamuzako Frontoian hainbat proiekzio eskainiko dute eta abuztuaren 21ean Ikusentzuneko Ekitaldi berezia eskainiko dute gure herriko Masnou jaialdiko irabazleekin. Honetarako guztiarako Masnoueko Jaialdiaren Elkartearen antolatzaileen laguntza eta elkarlana izango dute, hartu-eman kultural bat lortuz.

Honekin guztiarekin, zinemaren oihartzuna mantenduko da Laudioko jaietan. Abuztuaren 18, 19, 20 eta 21ean gaueko 23:00tan laburmetraiak ikusteko aukera izango dugu “La Pérgola”-n. Antzerkia disfrutatzeko aukera zabala ere egongo da.

Eguna Ordua Konpania Antzerkia
16 23etan Riki Lopez El hombre más feliz del mundo
18 20etan Circo imperfecto Genuinos imperfectos
18 23etan Laburmetraien proiekzioa
19 19etan El ciervo encantado Un elefante ocupa mucho espacio
19 23etan Laburmetraien proiekzioa
20 20etan Pikor-Zanguango Taldea Al fondo a la derecha
20 23etan Laburmetraien proiekzioa
21 19etan Bihar Txontxongilo Taldea Ibaitxu, Burdinaren lamia
21 23etan Proiekzio bideografikoa
22 19etan Hankagorri Taldea "T.K.M." (Tristeak Kontsolatzeko Marmita)
23 20etan Boleros 4 Boleros 4
23 19etan Titeres Trompicallo Jiñol
23 23etan Txuribeltz Iraganera itzuliz
24 19etan Panta Rhey Kattalin
25 17etan Auskalo Taldea Kaleko animazioa
25 19,30etan Zenbat Gara Elkartea Morgan Pirata Gaiztoa lapurretan
26 13etan Hilando títeres El sastrecillo valiente
26 19,30etan Paco Calonge Unidos por el humor
27 19etan Elvi Elvi
28 19etan Karromato Egurrezko zirkoa
29 20etan Betso saioa
29 23etan Spasmo A Fiestro y Liestro
31 19etan Txan Magoa
Tokia: Pergola Eskena Gunea
San Ignazioak Ugarten Hurbildu eta disfrutatu!

Urtero bezala Ugarteko auzo laudioarrak bere San Ignazioko jaiak ospatuko ditu. Uztailaren 31an hasiko dira eta abuztuaren 3a arte iraunduko dute.

Osteguna 31:
12:30 Santuaren homenaldian meza
19:30 Jaien hasiera eta txistularien kalejira
22:30 Dantzaldia: Akoba
02:30 Txokolatada

Ostirala 1:
12:30 Meza Santua
14:30 Agureen bazkari homenaldia
18:00 Haur jolasak, ponyak, jabaliak...
00:00 Verbena: Cristal 975
04:00 Txokolatada

Larunbata 2:
11:00 Kalejira auzotik
12:00 Tortila lehiaketa
16:00 Futbolin txapelketa
17:30 Final aurrekoa futbitoko torneoan
19:30 Futbito Torneoaren finala eta sari banaketa
00:00 Verbena: Calle 42
04:00 Txokolatada

Igandea 3:
11:00 Bandaren kalejira
11:30 Produktuen erakusketa eta salmenta
12:00 Meza Santua
17:30 Herri Kirolak
19:30 Odoloztada
22:30 Verbena: Salsabanda
02:30 Traka finala eta txokolatada

Herri kaltetuetako umeak gure arteanOrain dela 4 urte Herri Kaltetuetako umeak jasotzeko programa jarri zen martxan Ongizate Departamenduan. hainbat elkartek egindako lanaren ondorioz lortutako helburua da. Amigos de la RASD, Chernobil, eta Bikarte bezalako elkarteek giro honetan egiten zuten lan eta udaletxeak ezin zuen hauen eskaerei huts egin. Geroztik, denboraldi bakoitzeko 20 ume inguruk bisitatzzen gaituzte.

Hala ere, iragan uztailaren 11an izan zen lehen aldiz, Udalak antolatutako ekitaldi arrunt eta esanguratsu batean ume hauek guztiak elkartu zirenean. Bai elkarte elkar ezagutzeko baita elkartasuna elkarri adierazteko ere. Oraingoan gure udal ordezkariak aurrean izan ziren. Ongietorri ofizialean alkateak bere izenean eta udal gobernuaren izenean ume eta familia hauek guztiak zoriondu zituen egindako giza konpromesuagatik eta esfortsuagatik.

Zentzu honetan, Dimitri eta Anastasi (Chernobilekoak), Oman, Salem, Fadila, Mohamed (Saharakoak) eta Marianna, Katherina, Sabina eta Alexander (umerzurtztegi errusiarrekoak) udaletxea ezagutzeko aukera izan zuten. Honekin ere, datozen asteetan beraien herria izango denaren hainbat opari jaso zituzten.
Ongi etorriak bihotz bihotzez.

LAUDIO JAIETAN ERROKE DEUNA 2003

Banda Kontzertuak eta Txirrindularitza

Ez dira faltako ohikoak bihurtu diren Banda-ren kontzertuak. Hauek 16, 17, 24 eta 31an izango dira eguerdiko 13:30tan. Honetaz gain, Laudioko Txirrindularitzako LIV. Saria izango dugu abuztuaren 17an. Lasterketa eguerdiko 13:00tan hasiko da eta helmuga 17:30tan Zumalakarregin izatea espero da.

Zerua argituko duten su artifizialek

Urtero herriko jaiei hasiera ematen dien eguna da su artifizialez disfruta dezakegun gau bakarra. Aurten, eta berritasun moduan, bi izango dira zarata, argia eta kolorez animatuko dutenak gure jaietan, Lehena 15ean gaueko 23:00tan izango da “A Caballer” pirotekniaren eskutik. Bigarrena, odoloste gauan izango da, 30ean, 22:30tan Astondoa pirotekniaren eskutik.

“Joselin”-en omenez

Lankaietako Lagunen elkartearen zuzendaria eta Aldaiko Taldearen zuzendaria den Txetxu Solaun bere aita zenaren gauzen artean Roke Deunari zuzendutako partitura bat topatu zuen. José Solaun “Joselin” pertsona oso ona, musiko bikaina eta arlote berezia zen.

Txetxuk, bere aitaren omenez, datorren abuztuaren 16an Lamuzako elizan 11:00kako mezan txisturako egokitu duen partitura hau aurkeztuko du.