Castellano
Erantsi gustokoenari
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Zuin 254

2. hamabostaldia - Iraila 2003

Hemeroteka:

Laudiok bere egin du “Herria nire auto barik” eguna

Aurten Lamuzako Parkean, eta konkretuki Kultur Etxeko patioan, San Roke-etako hainbat ekintza antolatuko dira. Haurrentzako zein helduentzako antzerkiak, San Roke Musika Elkartearen ikuskizunak, laburmetraien eta bideoen proiekzioak, musika aktuazioak... Ekintza ugari izango dira. Denak helburu bakar batekin: laudioar guztien jaialdiak erakargarri eta dibertigarri izateko eta espazio natural batez, Lamuzako Parkeaz, disfrutatzeko.

Ekintza hauen guztien garapen onerako Udalak eszenatoki bat egokituko du. Honi “La Pérgola” deituko zaio. Honetan estalitako tribuna batez gain, aulkietarako gune bat ere egongo da. Hau gauztia, bertara gerturatzen direnek erosotasunez disfruta ditzaten ikuskizun desberdinaz.

Ale hone barnean, abuztuaaren bigarren hamabostaldian izango diren ekintzen azalpena argiago agertzen da kuadro batean. Informazio gehiagorako abuztuan zuen gutunontzietan jaien programa txiki bat jasoko duzue baita antzerkien programa zehatzago bat ere.

Igo


MCLAN musika taldearen Kontzertua

Datorren irailaren 27an, larunbata, arratsaldeko 20:00tan Herriko Plazan MCLAN musika taldeaz gozatzeko aukera izango dugu. Ez galdu. Talde honetaz doan disfrutatzeko aukera izango duzu, Foru Aldundiaren eskutik.

Igo


Ibaialde erakusketa

Irailaren 9tik 18ra Lamuza Parkeko “Ispiluen Aretoan”, gure ibaiei buruzko erakusketa egongo da.

Erakusketarako materiala Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa eta Ingurugiro Sailak eskurarazitakoa da, ibaien ezagupen zuzen eta artezagoa bultzatzen duen proiektuaren barruan. Ekitaldi horren bidez eskola-umeak kontzientziatu nahi dira eta bizilagunak oro har. Kontzientziatu zertan? Zonalde horien ingurumen baloreaz eta ingurumen hauek babezteko beharraz. Hala ere, ezin dira ahaztu indartu behar diren baliabide ekologikoak. Aldi berean, erakusketa horretan Laudioko Tokiko Agendari buruzko panel informatibo eta azalpenekoak aurkituko dituzue.

Ekintza horiek guztiek, bai “Herria nire auto barik”, bai erakusketa hau Laudioko Udalak Laudio XXI izeneko Laudion Tokiko Agenda 21 barruko prozesuan sartzen dira. Honetan, herritarren komunikazioa, parte hartzea eta sentiberatzea indartu nahi da.

Igo


Etorri eta Lateorroko jaietan disfruta ezazu

Urtero bezala heltzen dira Lateorroko jaiak. Programazioa oso zabala izango da, horrela umeak, gazteak zein helduak, denek, disfrutatuko dute jaiez.

Ostirala 19:

18:00tan Pagolar kalean jaien hasiera
18:30tan Pagolar kalean Auskalo taldearekin umeentzako ikuskizuna eta jarraian txikolatada.
22:30tan Lateorrondo pirotekniaren eskutik su artifizialen 2. edizioa.
23:00 Pagolar kalean Arizgoiti taldearekin dantzaldia.

Larunbata 20:

11:00tan Kamaraka kalean Haurrentzako lehiaketa gastronomikoa eta Kirikiñok antolatuta umeentzako jokoak.
12:00 Untzueta kalean Igel txapelketa
16:00 Mus txapelketa
17:00 Gorbea kalean umeentzako jokoak
19:00 Txarlazo fanfarrearen eskutik animazioa, baita buruhandiekin kalejira ere.
22:30 Pagolar kalean Grupo Bilbao Band taldearekin dantzaldia
23:00 Rock Kontzertua

Igandea 21:

09:00tan Arantzar kalean, Marmitako XVII. Txapelketa
12:00tan Kalejira
13:00tan Mariskada zozketa
14:30 Kamaraka kalean, herri bazkaria
18:00 Potxin eta Patxan pailasoen ikuskizuna
22:00 Jaien amaiera

Igo


Bandoa

Joan diren uztaila eta abuztuko hilabeteetan zehar izan den aparteko euri eskasiagatik eta Maroño urtegiko ur gordekin eta erreserbak mantentzeko datozen hilabeteetan zehar herritarren hornidurarako, erabat eta guztiz debekatuta, galazota dago gaurtik aurrera edateko uraren sareko ura ortu eta lorategiak ureztatzeko, bideak garbitzeko, ibilgailuak garbitzeko, igerilekuak betetzeko eta, orokorrean, beste gainerako edozein erabilera etxebizitza barrukoa ez dena.

Igo


Ikasliburuak erosteko laguntzak

Iragan urtean lortutako arrakastaren ondoren, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalarekin eta Arabako hainbat udalerrirekin, haien artean gurearekin lankidetzan, 2003-2004 ikasturterako laguntzak emateko deialdia egiten du. Laguntzen helburua da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nahitaez erabili beharrekoak diren liburuak erostea. Nahitaez erabili beharreko ikasliburuak zein diren ikastetxe bakoitzak erabakiko du.

Eskaerak, dagozkien agiriekin batera, aurkezteko epea uztailaren 15ean hasi zen eta 2003ko urriaren 15ean bukatuko da.

Datu inportante bat azpimarratuko dugu. Iragan urtean laguntza hauek erabili izan bazenitu, aurten Herriko Plazan dagoen Ogasun bulegoan ikaslearen 2003-2004 ikasturteko matrikularen ordainagiria edo matrikulatze egiaztairia eta laguntza jaso dezaketen liburuen faktura originalak aurkeztu behar dira.

Laguntza hauek lehendabiziz eskatzen dutenek, aurrean aipatutakoaz gain, NAN-aren fotokopia eta Familia liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute. Arraroa dirudien arren, ez da erroldatze zedula aurkeztu behar. Izan ere, Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenean tramite hau aurreztea lortu du. Haiek zuzenean Udaletxeko artxiboetan sartzeko aukera dute erroldatzea egiaztatzeko.

Igo


Laudioko Udal Euskaltegia Euskarazko Klaseak

Urrian ikasturte berria hasiko da Udal Euskaltegian. Goizez zein arratsaldez, 2, 3 eta 5 orduko ikastaroak izango ditugu, zerotik EGA mailaraino, Hizkuntza eskakizunetarako azterketak ere prestatuko ditugu, Matrikula irailaren 12tik aurrera egingo da.

Tfnoak.: 94 672 28 38 - 94 672 22 00

Igo


Kirol eta euskararako dirulaguntzak

2003ko uztailaren 18an Udal honetako Gobernu Batzordeak 2003 urtean Kirol ekintzak garatzeko diru laguntza deialdiaren oinarriak onartu ditu. Eskatzen den gauza bakarra da gauzatuko den aktibitatearen proiektuak Udalaren Idazkaritzan urriaren 1a baino lehen.

Honekin batera, Euskararen normalkuntzaren aldeko udalerriz gaindiko ekimenak diruz laguntzeko deialdi eta oinarriak- 2003 urtea onartzea erabaki da, baita dagozkion oinarri arautzaileak ere.

Informazio gehiagorako deitu telefono honetara:944034890.

Igo


Laburrak


Bai-Sa-La ikastaroak
Laudio Aretoko Dantza Elkarteak urrian hasiko du kurtso berria Areto, Latino eta Sevillana dantzak eskainiz. Dantzan ikastea eta ondo pasatzea nahi baduzu, pasa zaitez Laudioko Kultur Etxetik edota berba egin Elkartearen zuzendariekin, kurtso berrian izena emateko. Epea irailaren 21a arte eta telefonoa: 605723420


Birziklapen ikastaroak
Almik, Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin berziklapen ikastaro bat antolatu du langile zein langabetuei zuzenduta. Ikastaroaren izena WINDOWS 2000 SERVER da eta 50 ordutakoa da. Irailaren 29 hasteko asmoa dago eta ordutegia 18:30tatik 21:30tara astelehenetik ostiralera izango da. Akreditazio agiria emango da bukaeran.


Hirugarren adineko gimnasia
Irailaren 25ean goizeko 9:30tan hasiko da ikastaro hauetarako izen ematearen epea. Gimnasia ikastaro hauek urrian, azaroan eta abenduan izango dira eta goizeko 9.00tan, 10:00tan, 11:00tan zein 12:00tan egiteko aukera izango duzue. Asteartetan edo ostegunetan. 25 plaza baino ez daude.


Kirola, aerobic eta muskulazio ikastaroak
Urritik abendurarte kiroldegian emango diren gimnasia eta aerobik ikastaroekin gozatu ahal izango duzu.
Irailaren 15a eta 16a AEROBIC ikastaroetara matrikulatu zaitezke, leku berean. MANTENTZE GIMNASIAra 17, 18 eta 19a matrikulatu zaitezke. Eta MUZKULAZIOrako, 19a. Kasu guztietan, matrikulatze ordutegia 9:30 etatik aurrera hesiko da.
Muskulazio ikastaroetan interesaturik zaudeten guztioi, ikastaro hauek materia honetan espezifikoak direla gogoratzen dizuegu.
Informazio gehiagorako irailaren 1.tik aurrera dei ezazu polikiroldegiaren telefono zenbakia 944 034 950. Eskerrik asko.


Lan eta Formakuntza saileko ikastaroak
Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduta eta sail honek antolatuta bi ikastaro emango dira. alde batetik, “Capacitación para el uso de las tic en un entorno de teletrabajo” 213 ordutako eta bestea “Instalador/a de sistemas de energía solar térmia” 200 ordutakoa. Lehenengoan izena emateko 03-09-29tik 03-11-28ra izango da eta bigarren ikastaroaren izen emateak 03-09-22tik 03-09-28ra. Ikastaro hauek dohinik dira. Informazio gehiagoirako deitu telefono honetara: 944034850.


Gazta eta txakolinaren dastapena
Ostiral honetan, irailak 19, arratsaldeko 19:00tan eta Euskal Museo Gastronomikoan gazta eta txakolinaren dastapen komentatua egongo da. Sarrera doan. Honi guztiari, gauza bat gaineratu behar dugu.
Mikologia mundua gustokoa dutenei jakinarazten diegu datorren irailaren 29tik urriaren 3ra, arratsaldeko 19:30tan MIKOLOGIA IKASTARO bat antolatu dutela Laudioko Mikologia Elkartekoek. Seguruenik, arrakastatsua izango da, aurreko urteetan bezala.


Patxi Iturregiren Literatura
Duela gutxi, Patxi Iturregik, Laudioko idazle ezagunak, liburu berri bat kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Oraingo honetan plazaratu duen lanak Behi eroak du izena eta dagoeneko salgai duzue Laudioko liburudenda guztietan. Goza ezazue!


Alzheimer-aren Nazioarteko eguna
Egun honen ospakizuna dela eta Alzheimer gaixotuen senitartekoen elkarteak informazio mahai bat jarriko du datorren 18an Zumalakarregin duen bulegoan goizeko 9etatik 13:30ak arte. Helburua informatzea eta gaixotasunarekin sentiberatzea izango da. Honekin batera, elkarte honen lana ezagutaraztea. Informazio gehiagorako haien egoitza Aiarako haranean k/Herriko Plaza zbk.9 Laudion dago. Astelehen edo asteazkenetan 16etatik 18etara.Telefonoak: 946729055 edo 658729621.


Emakumezko futbol taldea osatu nahi?
Futbola gustukoa baduzu eta 8-10 urte bitarteko neska bazara, orain daukazu lehen emakumezko futbol taldearen parte izateko. Edozein zalantza izanez gero hona hemen telefono bat: 660 422 910. Anima zaitez!!