Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Zuin 255

1. hamabostaldia - Urria 2003

Beste Zuin zenbakiak:

Merkataritzan eta elkarteetan euskara normalizatzeko planaren aurkezpena

Datorren urriaren 11n, larunbata, arratsaldeko 17:30etan ekimen honen aurkezpena egingo da Udaletxeko Hitzaldi Aretoan.

Plan honen bidez gure herriko bizitzaren arlo desberdinetan euskaraz dakigunok gure eguneroko hartu emanetan euskara ahoz gero eta gehiago erabiltzea lortu nahi da, eta idatziz ere erabilera handitu errotuluetan, inprimaki estandarretan, publizitatean edo bestelako euskarrietan.

Helburu hori lor dadin Udalak beharrezkoa den laguntza teknikoa doanik ematen du Artez Euskara Zerbitzuaren bidez.

Ekimen horrekin hasiera emango zaio 100 denda, 15 enpresa txiki eta 10 kultura elkarte inplikaturik dituen plan honi. Emaitzen arabera, baliteke datozen urteetan kopuru hau handitzea.

Merkataritzan, Enpresa Txiki eta Elkarteetan Euskara Normalizatzeko Planaren aurkezpenean honako hauek izango dira:

·Jon Karla Menoyo, Laudioko Alkatea
·Ana Belen Diez Revilla, Euskara Arloko zinegotzia
·Planean parte hartuko duten dendari, elkartekide eta enpresa txikietako ordezkariak.
·APILL merkatari elkartea.
·Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.

Edozelan, euskararekin nolabaiteko ardura duzuen guztiok gonbidatuta zaudete ekimen publiko honetara.

Igo


MCLAN musika taldearen Kontzertua. Larunbata 27, arratsaldeko 20:30tan

Larunbat honetan 20:30tan eta Formakuntza Profesionaleko Zentru ondoan dagoen parking-ean MCLAN musika taldea joko du. Argian 150.000vatio eta soinuan 50.000 vatio erabiliko dituzte doaneko kontzertu honetan.

Hasiera batean, kontzertua Herriko Plazan izatea pentsatu zen baina eszenatokiaren neurri handiak direla- eta eta aktuazioak eskatzen dituen behar teknikoak direla eta, toki egokiago bat bilatu behar izan da bai musikajoleentzako, muntai teknikoentzako eta baita, entzuleentzako.

Igo


19.225.438,22 euro Laudioko 2003ko Aurrekontua

Iragan irailaren 18an, Laudioko Udalak egindako gobernu batzordean, 2003ko aurrekontuak onartu dira hauek 19.225.438,22 eurokoak direla. Aurrekontua oinarrizko herraminta da kudeaketa ona egiteko, baita udal aktibitatea hobeto kontrolatzeko. Hau izan da Gobernu talde berri honen nahia bere postua lortu zuenetik ekainaren erdian. Azken fineantalde honek nahi izan duena zera izan da; lanerako oinarrizko elementua lortzea Udalarako eta hau eguneratzea. Izan ere, orain arte 2000ko aurrekontuarekin egin baitute lan, honek dakarren arazo eta esfortsu guztiekin.

2003ko aurrekontuaren onarpenak zentzu handian 2004koan lan egiteko erraztasunak suposatu du eta honetan lanean dihardute jada.

Igo


Kontzientziatu arazoaz!! Buru Osasunaren eguna

Urriaren 10ean Buru Osasunaren Eguna ospatzen da mundu osoan. Ospakizunaren helburua argia da: arazo honetaz kontzientziatzea, izan ere, arazoa ez da gaixoena soilik, senitartekoena ere bai.

2003. urteko buru osasunaren nazioarteko egunerako aukeratu den agia iazko kanpainarekin jarraitzeko asmoa aurkezten du. Emozio nahasteak baita gazte zein umeen jarrera nahasteak ere. Hauek dira aukeratu diren gaiak, eta gainera, bortzakerian eta trauman oinarrituko dira. Aurtengo kanpaina iazkoa bezain garrantzitsua da giza baliabideen laguntza inoiz baino eskasagoa delako.

Osasun Nazioarteko Elkarteak, bizitzaren lehenengo urteetan sortzen diren gabeziak luzera buru arazoak eta nahasketak sor ditzake.

Mundu osoko gazteen %20ak horrelako gaixotasunen bat izaten du.Oinarrizkoa da denok bat egitea eta denok batera lan egitea. Bai profesionalak, familiak, erantzunkizun politikoa dutenak... horrela ikerkuntza sakona egitea lortuko litzateke eta ume zein gazte hauen gaixotausnen ondorioak hobe ezagutuko lirateke.

Urte honetarako ASASAM elkarteak urrengo egitaraua antolatu du:

Urriak 6, astelehena:
Mahai ingurua: Buru Osasunaren Nazioarteko egunaren aurkezpena.
Lekua: Laudioko Udaletxearen prentsa gela.
Ordua: 17:00

Urriak 8, asteazkena:
Mahai ingurua: Emozio nahasteak eta ume zein gazteen jarrerak
Tokia: Laudioko Udaletxearen prentsa gelan
Ordua: 17:00

Urriak 10, ostirala:
Eusko Jaurlaritzaren aurrean kontzentrazioa 11:00tan.

Urriak 11, larunbata:
Buru osasunaren nazioarteko egunari omenaldia Donostian 10:30tan.

Igo


Laudio Udaleko Web orrialde www.laudiokoudala.net

Denok ezagutzen duzue jada Udaleko web orrialdea. Jakinarazten dizuegu irailaren hasieratik lanean dihardutela orrialde honen birmoldatze txiki batean, beti ere irakurleen oneako noski.

Orrialde honetan Enplegu eskaintzak, Formakuntza Ikastaroak, intereseko loturak, Agenda... eta hemendik aurrera deialdiak, kexak eta iradokizunak eskaintzeko aukera izango duzue. Era honetan, zuetako edozeinek jar daiteke harremanetan Udalarekin.

Hala ere, horretan ari dira oraindik eta horregatik akats baten bat sor daiteke. Arazo horiengatik barkamena eskatzen dizuegu eta laister arazorik ez egotea espero dugu.

Igo


Gripearen aurkako kanpaina

Gripearen birusa gainean daukagu eta Euskal Herriko hainbat osasun zentruk gaitz hauek ekiditzeko prestatzen dira. Laudioko osasun zentzruak, EAEko beste askok bezala, hasiera eman dio gripearen aurkako kanpaina honi txertoak ipintzen. Datorren asteetan zehar Laudioko Zentruak 3.550 txerto inguru jarriko ditu. Kanpaina 65 urteko helduentzat dago zuzenduta baita birikietako, bihotzeko, giltzurrunetako zein gibeleko gaixotasun kronikoak dutenentzat ere. Hala ere, farmazietan denontzako eskuragarri dago txertoa.

Laudion 65 urtetik gorako %65a txertatu da urte hauetan. Aurten, Osakidetzatik portzentai hau handitzea eskatu da, %67ra behintzat.

Aipatu behar da ere, txertoa jartzeko metodologia aldatu dela. Denboraldi honetan, berritasun moduan, beharrezkoa izango da aurretiko zita eskatzea. Hau kaos-a ekiditzeko egin da eta gainera kontrol zehatzago bat eramateko gaixoen gain.

Dosiak farmazietan ere eros daitezke 3,50eurotan, kasu honetan edozeinek eros dezake.

Igo


Zure abizenak egokitzeko erraztasunak

Laudioko Udala eta Euskaltzaindiaren (Euskararen Hizkuntza Akademia) arteko elkarlanean, abian ipiniko da euskal abizenen grafia egokitzeko kanpaina bat. Horrelakoa bada zure kasua, udaletik erraztasun guztiak emango zaizkizu egin beharreko tramiteak errazteko.

Abizenak aldatu edo, hobeki, normalitzatzea hiritar guztion eskubidea da eta ez du inolako kalte-ondoriorik sortuko aldez aurretik egindako dokumentuetan: eskriturak, oinordetzetan, etab. Hizkuntzaren aldetik, gainera, batera dator nazioarteko hizkuntza-gomendioekin.

Laudioko Bake Epaitegia izango da aldaketak gauzatuko dituena baina udaletik eginbideak erraztu nahi dira.

Gai honetan interesik izanez gero, jo ezazu hurrengo urriaren 9an udaletxeko beheko aldean dagoen hitzaldi-aretora. Bertan, 19:30etatik aurrera Euskaltzaindiko Onomastika Batzordearen Idazkaria den Mikel Gorrotxategi izango dugu. Abizenen arazoaz azalpen labur bat egin ostean bertaratuek egingo dituzten zalantzak argitzen saiatuko da.

Jakin ezazu, Hiritarrentzako Arreta Zerbitzuan ere honi buruzko informazioa emango dizutela.

Igo


Ura sen onekin. Botila batean doan mezua.“Mezu hau hunkitu behar zaitu”

Kantauriko Urkidetzak sentsibilizazio kanpaina bat jarri zuen martxan iragan irailaren 15an eta iraila osoan, urrian eta azaroan gauzatuko da. Kanpainaren helburua Aiarako biztanle guztiak uraren kontsumoan sensibilizatzea da.

Aiarako haranean biztanleko kontsumo media oso altua da, nahiz eta aurreko urte honetan kontsumoa nahiko jeitsi den.

Kanpainaren ekintza nagusiak:

•Hezkuntz egitarau sakona, ikasgeletan lantzeko ekintza eta aktibitate mordo batzuk. Baita Urkidetzara zuzendutako bisitak ere.
•Urkidetzak neurri handiko Tantatxo maskota asmatu du. Berak apainduko ditu gure kaleak kolorez eta gure mezua helarazteko arduraduna izango da.
•Buzoneatzeko botila formako eskuliburuak.
•Irrati kanpaina bat. Bertan Kanpainaren antolatzaileek esan behar dutena entzuteko aukera izango dugu.
•Kantauriko Urkidetzaren web orrialdearen eguneratzea.
•Kanpainak beste hainbat ekintza izango ditu hilabete hauetan garatuko direnak.

Igo


Lanbide Heziketa bereziarekin Unibertsitatea gertuago

EHU-n, Deusto eta Arrasateko Unibertsitatean berritasun moduan aurkezten da honako hau: Lanbie Heziketa bereziko goi zikloak osatuak dutenen arteko %20a eta %30a unibertsitatean sartzeko aukera izango dute erreforma akademiko bati esker. Erreforma berri honi ikasturte honetan emngo zaio hasiera.

Lanbide Heziketako hainbat ikaslek Unibertsitatera igarotzeko aukera izango dute proiektu honi esker. Honekin batera hainbat ikasgai konbalidatuak izango dira. Printzipioz, lanbide heziketa bereziko bederatzi familiei emango zaie aukera eta antzekoak diren ikasgaiak, esan bezala, konbalidatuko zaizkie

Informazio gehiagorako Lanbide Heziketako Zentru Berezira zuzen zaitzake.

Igo


Laburrak


Gastronomia Mikologikoa
Aurtengo irailaren 29tik urriaren 3ra arte Euskal Gastronomi Museoko Sukaldean gastronomia mikologiko ikastaro bat egiteko asmoa dute Elkarte Mikologikoek. Bost egun hauetan arratsaldeko 19:30etatik aurrera haien Gastronomia Asteko 1go edizioaren errezetak birprestatzeko aukera izango dugu. Goxo, goxo!!


Epeak bukatzear daude!!
Aurreko alean komentatzen genituen Kultur Etxeak eskaintzen dituen ikastaro berriak. Ale honetan gogoratu nahi dugu izena emateko epeak bukatzear daudela. Irailaren 29an izango da azken eguna.
Zentzu berean, kirolen inguruko diru laguntzak eskatzeko epea ere bukatzear dago, 30ean izango da azken hau.


Almi Ikastaroak
Laudioko Almi Ikastetxean 159 orduko Ofimatika ikastaro bat eskainiko da goizeko 8:30tatik 13:00tara. Ikastaroa urriaren 16an hasiko da eta bertan parte hartzeko azterketa urriaren 8an. Ikastaroa doanekoa da Inem-en eta Europako Giza Foruaren dirulaguntza duelako. Izena emateko orria Inem-en bertan dago.
Diseño y Seguridad de Redes de Area Local da eskaintzen den beste ikastaro bat, doanekoa ere bai.
Edozein pertsonari dago zuzenduta ikastaroa, bai langabezian daudenentzat zein lanean daudenentzat.


Sartu Ikastaroak
Azkeneko plazak: Margoketa Industrialeko ikastaroa Sartuk antolatua eta Foru Aldundiak diru lagunduta.
Ordutegia: goizez. Tokia: Laudio. Nori zuzenduta: langabezian daudenei. Iraupena: 200 ordu
Ikastaroaren egitaraua: lan antolaketa, hormen prestakuntza, tratamenduak eta inprimaketak, margo mota desberdinak, dekorazioak...
Beste ikastaro bat tentsio baxuko elektrikaria. Hau ere goizez eta Laudion izango da. Hasiera urriaren 20an eta bukaera martxoaren 31an. Informazio gehiagorako eta izena emateko deitu 902194455 telefonora


Lan Taillerra “Laudioko Ikaslan”
Laudioko Udalak “Laudioko Ikaslan” tailerren bitartez hurrengo ezaugarriak dituen pertsonalgoa eskatzen du beren lan plantilan barneratzeko. Berehalako lanean hastea eskatzen da. Hauexek dira eskatzen diren postuak: Arkitekto teknikaria eta 2 igeltsero. Biak 12 hilabetetako kontratuarekin izango da eta lehenengoa erdi lanaldia den bitartean, bigarrenean lanaldi osorako izango da.
Informazio gehiagorako Laudioko Udalera zuzendu edota telefono honetara deitu: 94 403 48 50


Rakataplaren liburua
Rakatapla elkarteak lortu duen arrakastaren ostean, asko dira elkartearen historia biltzen duen liburua eskurantu nahi dutenek. Liburua, 25 urte sukaldari artean Laudion eta Jon Gotzon Lanburuk idatzia, hurrengo dendetan aurketzen da: Cerrillo eta Solaún tabakodendetan, Lekanda, Ugarte, Lamuza eta Zumalakarregi kioskotan eta Montalban liburudendan.


Lankaietako Lagunak

Lankaietako Lagunak taldean ikastaro berria hasten da. Solfeo edo txistua ikasi nahi baduzu, urrian taldeak Musika Etxean duen lokalean apuntatzeko aukera izango duzu astelehenetik ostiralera 17:00tatik 18:30tara.