3.adinekoen etxebizitzak hobetzeko laguntzak

Mejora Fundazioa Vital Kutxaren ekimena da. Haien helburua, jende helduaren etxebizitzaren kalitatea hobetzea izango da. Horretarako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatu ondoren programa martxan jartzea espero dute, izan ere 2002ko uztailatik martxan dago Gasteizen.
Programa hau 65 urteko eta hemendik gorako jendeari dago zuzenduta, Laudion enpadronatuta daudenei noski. Nahia, heldu hauen segurtasuna, mugimendua eta autonomia errazago bihurtzea litzateke. Nola? kreditu malgu batzuen bidez, baita laguntza ekonomikoen bidez ere.
Jendearen kexak aztertzen eta horrela jarraituko dute ostegunero 10:00tatik 13:00tara Sant Rokezar egoitzan.
Gainera Mejora Fundazioak doaneko telefono bat jarri du edozein zalantza argitzeko 900 810 082.
Ordaintzear Kontribuzio, Hondakin eta Estolda zerga

Urriaren 5etik eta abenduaren 5a bitartean Kontribuzio biltzearen epea zabalik egongo da. Honekin batera Hondakinen biltze eta desagertze tasak eta estolda zerbitzuaren tasak.
Etxeratuta dauden ordainagiriak azaroaren 5ean pasatuko dira. Aldiz, etxeratuta ez dutenek ordainagiri bat jasoko dute haien etxeetan eta hauekin Vital Kutxa zein Euskadiko Kutxa gertuenera hurbildu beharko da hau ordaintzera.
Behin borondatezko epea bukatzean, %20a gehi interesak gaineratuko zaizkio ordaindu beharrari.
Txakur arriskutsuen erregistroa sortua dago

Hemendik aurrera arriskutsuak diren txakurrak izatekotan, hauek erregistratu behar dira. Hau da, Udalak txakur hauen berri jakin beha du eta horretarako hainbat gauza aurkeztu behar dira. Arriskutsua den txakur bat duen edonok Herritarren Arretarako bulegora hurbildu behar da ondorengo papelekin:
- NAN-aren kopia
- Horrelako animalia arriskutsuak izateko gaitasun fisikoa zein psikikoa duzula ziurtatzen duen agiria.
- Albaitaritza kartila.
- Agiri neurriko bi argazki.
- Giza errespontsabilitatearen asegurua eta honen azken ordainagiriaren kopia.
- Eskaera eta lizentzia erregistroak.
Informazio honekin batera hemen argitzen dizuegu arriskutsuak kontsideratzen diren txakur arrazak: Pit Bull Terrier, Staffordshire, Bull Terrier, American Staffordshire Terrier, Rottweiler, Dogo Argentino, Fila Brasilerio, Tosa Inu eta Akita Inu.
Informazio gehiago
0 urtetik 3 urtera bitarteko haurrak zaintzeko gizonentzako ikastaroa
Aurten lehenengo urtea da "0 urtetatik 3 urtetara haurrak zaintzeko tailerra" egiten dena. Laster barru, Laudio Udaleko Gobernu batzordeak onartuko du. Tailerra, Arabako Amen Elkarteak emanda eta Arabako Diputazioaren dirulaguntzarekin kontatuz, 0 urtetatik 3 urtetara haurrak zaintzeko tailerra 9 lan-bilkuraz osaturik dago, gizonentzat bereziki zuzenduta, etorkizunean biok, aita-amak, inolako arazorik gabe jaiotzetik beraien seme-alaben zainketan eta erantzukizunean parte hartzea, era honetan, ardurabanaketaren inguruan eta jarrera aldaketa bat bultzatuz eta horrela emakume eta gizonen bizi pertsonal eta familiarren kontziliazioa lortuz.
Tailerrak 9 lan bilkura izango ditu, bakoitzak ordu erdi batekoa. Lan-bilkurak astelehenetan eta asteazkenetan 19:30etatik 21.00etara Gastronomi Museoan izango dira. Tailerraren hasiera hurrengo urriak 27 astelehenean izango da. Informazio gehiago eta inskripzioak Berdintasunerako Arloan (10:30-14:30). Plaza mugatuak.
Landaluze auzokoentzako garaje plazak zozketatuko dira

Laudioko Udalatik, orokorrean zein Landaluzeko auzokideei jakinarazi nahi da datorren Boletinean onartu den garajeen plazak zozketatuko direla. Konkretuki 36 garaje izango dira Landaluzeko 25- 27 zenbaki bitartean zozketatuko direnak.
Eskaerak aurkezteko epea 2003ko urriaren 7tik hasita 30 egun naturaletan izango da. laudio Udaleko erregistro gunean aurkeztu beharko dira eskaera hauek 9:00- 13:00ko ordutegian.
Zozketa honetan parte hartzeko beharrezkoa izango da Landaluzeko auzokidea izatea alde batetik, eta bestetik bertan enpadronatuta egotea.
Beharrezkoa den dokumentazio guztiaren gaineko informazioa Laudioko Hazienda Bulegoan eskaintzen da, baita Udaleko web orrialdean ere:
www. laudiokoudala.net
Apill-en 25. urteurrena

Apillek 25 urte darama gure artean. Azkar eta arin esaten den arren, 25 urte daramate Laudioko saltzaiule eta hostalariak hezitzen eta laguntzen. Hauen eskubideaz arduratzen jarraitzen dute gaur egun ere.
25 urteurrena hau ospatzeko asko dira antolatu dituzten ekintzak. Gainera, ekintza hauek guztiak euskal komertzial astea barnean ospatuko dira urriaren 18tik 25era.
Asteazkena 22:
Komertzio- turismo- aisialdi jardunaldia izango dugu NOSKI Consulting-eko Iñaki Garmendiarekin. Udaleko erabilpen anitzeko gelan izango da arratsaldeko 18:30tan. Egun berean, 19:30tan mahaingurua eta iradokizunak emateko aukera izango da Apill-eko bulegoan.
Osteguna 23:
Arratsaldeko 18:00tan aurrean aipatutako gela berean merkatuaren birsorketaren inguruan esperientziak eta adibideak aipatuko dira. kasu honetan Rafa Garay izango da azalpenen arduraduna.
Azkenik urriaren 25ean , larunbata, Apill-ek bere 25. urtebebtetzea ospatuko du. Honetarako goizeko 11:30tan Heri Paella sukaldatuko da eta 14:30tan hau dastatzeko aukera izango dugu.
Giza Zinea

Inportantea dela gogoratzea emakumeek munduaren eraikuntzan izan duten diskriminazio historikoak generoren arteko harremanetan eragina izan duela eta izaten dirauela.Mugarik Gaben parte hartu nahi dute munduaren birbatzean, gizarte berri, armoniatsu eta diferentziekiko begirunetsu baten eraikuntzan. Aspalditik amets hau lantzen hasitako hainbeste emakumek eta hainbeste gizonek parte hartzen duten ideal honetara heltzeko, uste dugu denok egin behar ditugula aldaketa, pertsonal, estruktural eta kolektibo asko.
Gauza batzuk aldatu direla ukaezina da, baina uste dute beste asko aldatu beharra dagoela oraindik.
Hau dela eta, 2003. urte honetan, eta Gasteizen 9. urtez egin den lanarekin jarraituz, I. ZINEMA SOZIALA EMANALDIA egitea pentsatu dugu, oraingo honetan Arabako 3 herrialdetan: Agurain, Laudio eta Oion.
Filmak Udaletxeko L.H.ko Zine Aretoan ikusgai izango dira.
Urriak 29, asteazkena, 19etan. Quiero ser como Beckham
Urriak 30, osteguna, 19etan: Boys don´t cry
Urriak 31, ostirala, 19etan: Mujeres insumisas
Filme Horiekin generoari buruzko hainbat gai kaleratu nahi ditugu, istorio goxoak, komikoak, errealitate krudelak, ikuspen gogorrak
baina denak txanpon bereko aurpegiak izanik.
Museo ekintzaz betetzen da

1. Aste Mikologikoa
Laudioko Mikologia Elkarteak XXIII.eko Aste Mikologikoa antolatzen dabil urriaren 27tik 31 ra Euskal Museo Gastronomikoan. Ekintza hauetan adituek arituko dira berbaldian, 19:30tan.
2. Sukaldaritza Tradizionala
Mendikoi-k antolatua eta Euskal Museo Gastronomikoaren kolaborazioarekin Tradizioko Sukaldaritza ikastaro bat eskaintzen da. Kasu honetan garai bateko jakiak prestatzea da helburua bai okela, arrain eta baita pastelerían ere.
Azaroaren 3tik 7ra izango da eta Luis Sosoaga izango da hizlaria.
Izena emateko edo informazio gehiagorako 944034940/ 635730675 telefonora deitu.
3. Gazte poetarien Topagunea
Tetradako poeta gazteak eta Luis Murillo musikaria, haien itz gozoekin eta haien musikarekin poesiaz beteko digute gorputza. Ekimena urriaren 24an, ostirala izango da Euskal Museo Gastronomikoan arratsaldeko 20:00tan. Zzuen guztien presentziarekin musika hau entzunda eta hitz hauek gozatuak izango dira.
4. Pintxoak egitea
Apill-ek bere zereginarekin jarraitzeko, datorren urriaren 27tik 31a bitartean Pintxoak egiteko ikastaro baten berri jakinarazten die hostalariei. Ikastaro interesgarri honen ordutegia 19:00tatik 21:00tara izango da.
Honekin batera Gabonetako Erakusleihoen beste ikastaro bat ere eskaintzen da. Merche Santos izango da hizlaria eta azaroaren 3tik 7ra izango da hau.
Konekta Zaitez

Laudioko KZ gunea proiektu berri baten kolaboratzile zuzena izateko aukeratua izan da. Proiektu hau KZPrestakuntza deitzen da. Proiektu hau enpresa txiki zein ertainei dago zuzenduta, 10 langile baino gutxiago duten enpreseei zuzenduta eta hauek KZ guneko kurtsoetan aukerak izango dituzte.
Momentuz hauek dira eskaintzen diren ikastaroak: Oinarrizko interneta (banka elektronikoa), Internet (banka elektronikoa), Bilaketak interneten, ordenadore bidezko fax eginbeharrak, posta elektronikoa. Informatuta egongo zarete.
|