Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Neskateka. Hirigintza hobetzeko plataforma herritarra, hiriaren diseinuan eragiteko erabakiak hartzean.

Zuin 257

1. hamabostaldia - Azaroa 2003

Hemeroteka:



Zure Udalatik behar duzun edozer web orrialdean daukazu

Korporazio berriak ekainaren bukaeratik bere tokia hartu zuenez geroztik, bere nahia Laudio Udaleko Web orrialdea osatzea eta eguneratzea izan da. Izan ere, ordurarte oso mugatua baitzegoen bertako informazioa. hau lortzeko lan sakona egin du laudioar guztion eskura egon dadin aipatutako informazioa.

Orain www.laudiokoudala.net orrialdean sartzearekin soilik, zure Udalak eskain ditzaken informazio, gestio... ezagutzen ditugu. Honekin batera iradokizunak, erreklamazioak, eguraldia, farmaziak, ikastaroak, lana... Esan beharra dago Laudio Udaleko web orrialdea bulego birtual batean bilakatu dela eta beraren bidez, etxetik atera gabe, Udalarekin kontakta dezakezu. gainera, edozein zalantza izanez gero, e-mail bat bidali eta ahalik eta lehen erantzuten saiateuko dira. Horren erraz.

Honekinguztiarekin asko gehiago, izan ere egunero dihardute lanean aipatu orrialdea hobetzeko asmoz. Adibidez atal turistikoa, horrela ez bakarrik laudioarrek, kanpokoek ere gure herria ezagutzeko aukera izango dute.

lan honetan zure partaidetza eta laguntza eskatzen dugu. Zure iradokizunak eta ideiak benetan kontuan hartuko ditugu. Bisita gaitzazu.

Igo


Web orrialdeko argazki lehiaketa

Onartu dira web orrialdeko argazki lehiaketaren inguruan aurkeztu ziren oinarriak. Helburua osos erraza da; zuek aurkeztutako argazkiekin Laudio eta inguruko irudiak ezagutaraztea. Bai errealitate turistikoa, bai soziala, kulturala, geografikoa...15 argazki sarituko dira. 1350 euro banatuko dira saritan eta lanak aurkezteko epea azaroaren 28an bukatuko da. Aipatu ainarriak Udaleko web orrialdean zein Herritarraren Arretarako bulegoan aurkituko dituzu.

Igo


Web Orrialderako Gabonetako Postalen Ikasle Lehiaketa

Kasu honetan ere web orrialderako gabon postalen ikasle lehiaketaren oinariak onartu dira. Irabazlearen postal Gabonetako epeetan web orrialdeko aurkezpen orrialdean agertuko da. herriko ikasleei zuzendutako lehiaketa da. Sari bakarra, 900 eurokoa eta entregatzeko epea, aurrekoan bezala, azaroaren 28an izango da. Oinarriak leku berean topatuko dituzu: web orrialdean bertan edo Herritarraren Arretarako Bulegoan.

Igo


Auzo bilerak

Honen bidez Laudioko herritarrei jakinarazten zaie hurrengo Udal Auzuneetako Asanbladeen deialdia:

1.-ARETAKO UDAL ASANBLADA: (Kultura Etxean, asteartean, azaroaren 4an 19,30etan).

2.- UGARTEKO UDAL ASANBLADA (Ugarteko Eleizaren lokalean, ostegunean azaroaren 6an, 19,30etan)

3.-LATEORROKO UDAL ASANBLADA (Asteartean, azaroaren 11an 19,30etan, Lateorroko Eskoletan).

4.-HIRIGUNE ETA LARRAÑOKO UDAL ASANBLADA: (Ostegunean, azaroaren 13an, 19,30etan Lanbide Heziketako Udal Eskolan) .

5.- LARRAZABALEKO UDAL ASANBLADA (Asteartean azaroaren 18ean 19,30etan, Gurdigilea Jatetxean).

6.- GARDEAKO UDAL ASANBLADA: (Ostegunean azaroaren 20an 19,30etan, "Social"ean).

7.- NEKAZARITZA-SUSTAPEN UDAL ASANBLADA (Asteartean azaroaren 25an 19,30etan, Udal Areto Nagusian)

Udalerriko Auzo Asanbladek hurrengo zereginak eduki ahal dituzte: a) Korporazioari zuzendutako iniziatibak, iradokizunak, kexak eta proposamenen aurkezpena eta txostena egitea, hau dana arazoak konpontzeko eta azpiegitura, ingurugiroa, trafikoa, ziurtasuna, ekipamenduen baldintzak hobetzeko eta orokorrean, auzune bakoitzean zerbitzuak emateko eta horrekin bat eginez, Laudioko udal osoan. b) Udalak ipinitako neurriak, aktibitateak eta zerbitzuak martxan jartzeko laguntza. c) Asanblada egiten denean, sortu ahal den edozein, beti ere herritarren bizitzaren kalitatea hobetzeko bada.Udalerriko Auzo Asanbladetan bai auzokideek bai Elkarte edo Herritarren Kolektiboek, euren ordezkarien bitartez, parte hartu ahal dute.

Edozein kasutan, dagokion auzokideetako auzokideek ere parte hartzeko aukera izango dute, auzo horretako auzoki ez izan arren, beti ere auzo horretan edozein motatako interesak badauzkate

Igo


Euskal dinamizatzaile ikastaroa

Ezbairik gabekoa da euskararen ezagutza, aurreragarri geldiezinezko errealitatea dela gure udalerriko errealitate soziolinguistikoan.
Neurri handian, itxaropenezko ondorio hauek eskaintz hezigarriari zor diogu, gazte guztiak, beren derrrigorrezko ikasketak, bi hizkuntzatan bukatzen dituztelako.

Ildo honetatik, aldaketa sozial hauek, ikaragarrizko eskaintzak egiten ari dira, izane re merkatuak ezin du aurrera jarraitu hauek gabe. Hauen artean, euskararen dinamizatzailea.

Ahal den neurrian egoera hau normalizatzeko, Euskara Arloak antolatua eta Urtxintxa Susperketa Eskolaren eskutik emana, aurrera eramango da. Ikastaroa bi txandatan emango da 8 ordukoa bakoitza, azaroaren 22tik 29ra larunbatetan goizez eta arratsaldez.

Ikastaroa bukatzean , ikasle bakoitzari dagokion titulua emango zaio. Matrikularen prezioa 30 eurokoa da eta plaza mugatua da 20 ikaslera.

Informazio gehiago izatek, Udaleko Euskara Zerbitzura hurbildu, 944 034 890 telefonora deitu edota www.laudiokoudala.net helbidean kontsultatu.

Igo


Izatezko bikoteak

Laudio udaleko Udal Erregistroan apuntatu diren izatezko bikote guztiei, baita haien bikote bizitza egokitu nahi duten guztiei zera jakinarazten diegu: Euskal Autonomi Erkidegoan 2/2003 legearen sarreraren ondorioz izatezko bikote guztiak apuntatu beharko dira lege berri honek eskaintzen dituen anuraz disfruta ahal izateko.

Kasu honetan aurrerapen izugarria izan da, izan ere garaia da bakoitzak nahi duen famili eredua osatzeko aukera izatea besteen eskubide berdinak izanda.

Informazio gehiagorako Laudio Udaleko Idazkaritza Bulegoan.

Igo


San Roke-ko Kofradiak Laudioko Odolostea bultzatzen du

Aurte ere, eta iaz bezala, San Roke elkarteko partaideek herriko odolostea bultzatzea pentsatu dute. Honetarako hau da prestatu duten egitaraua:

Azaroaren 7an, Laudioko 2. odoloste txapelketaren kartela eta triptikoaren aurkezpena, "kristalezko etxean" kofradiako aretoan, 12:30etan.

Azaroaren 10ean, Herriko Plazan lehiaketa egiten den bitartean zerbitzatuko diren odoloste-pintxoen aurkezpena, gauzapena eta dastapena, Museo gastronomiko sukaldean eginikoak, 19:30etan.

Azaroaren 11an, Kristalezko etxean" kofradiako aretoan, Lamuzako Pedro Deuna elizatarian, 19:30etan, Laudioko odolosteari buruzko mahaingurua arlo honetako profesionalak diren Amalia Santamaría and., José Santamaría jn., Iñaki Ussia jn., Javier Garaizabal albaitari jn. eta Juantxu Ortiz abere hiltzailea.

Azaroaren 12an, "Kristalezko etxean" kofradiako aretoan, Lamuzako Pedro Deuna elizatarian, 19:30etan, Laudioko baserritarrek egiten duten txerri-hilketa eta odolosteen elaborazioari buruzko mahaingurua.

Azaroaren 14an, Odoloste pintxoen dastapena Herriko taberna eta kafetegietan, 16an, igandean, egingo den txapelketaren aldez aurreko ekintza gisa, Laudioko herriari parte har dezan animatzeko. Herriaren erdialdea txistularien musikaz alaituko da.

Honekin guztiarekin, hona hemen lehiaketaren oinarriak: derrigorrezkoak dira arroza, porrua eta tipula. Eta Osasun Erregistro zenbakia eguneratua. Partaide bakoitzak 3 odoloste aurkeztu behar ditu goizeko 9 eta 10ak bitartean. Hauek banaka egoziak egon behar dira 30 minututan.

Lehiakide bakoitza stand 1 edo 2 izanteko aukera izango du bere produktuak erakusteko zein saltzeko. Sariak ondorengoak izango dira. Odolosteei dagokionez; 1go saria 300 euro, txapela eta keramika platerra, 2.saria 180 euro eta keramika pitxarra eta 3. saria 120 euro eta keramika pitxarra. Stand-ei dagokionez, 1go saria 120 euro eta keramika platerra eta 2. saria 80 euro eta keramika
pitzarra.

Igo


Altzari eta tresna zaharren biltze zerbitzua

Laudioko Udalak auzokide eta herritar guztien esku eta doan jartzen du zerbitzu hau. Biltze zerbitzua astero behin egiten da eta zuk erabili nahi baldin baduzu telefono honetara deitzena besterik ez duzu: 944 034 866, telefono honetan beharrezkoak diren gauzak azalduko dizkizute, batez ere, zerbitzuak egoki erabil dezagun.

Horrela gauzak ondo egingo ditugu eta tresnak ez dira zabortegietan hainbat egunetan egongo. Honekin batera, gogoratu behar dugu itxarotea oso astuna egiten baizaizue DAR-era eramateko aukera duzuela. Hemen altzari eta lanabez zaharrez gain, ordenadore, likidoak, olioak... jasoko dizkizute.

Herritarrei gogoratu nahi diegu honekin guztiarekin oso garrantzitsua dela kartoi eta beiren zabortegiak egoki erabiltzea. Kartoia tolestu eta zabortegi barruan utziz zikinkeria ekidituko dugu, batez ere egun hauetan ari diren euriteekin.

Igo


Laburrak


Perretxikoek herriko plaza beteko dute
Laudioko Elkarte Mikologikoak igande honetan amaiera emango dio bere hogeitahirugarren edizioari. Goizeko 10etatik aurrera, Herriko Plazan, perretxiko eta landareen erakusketa, perretxiko lehiaketa gastronomikoa, marrazki lehiaketa, perretxiko dastaketa eta trikilariak izango ditugu. Zorionak elkarte honi egindako lan garrantzitsuagatik eta eguraldiak lagun dezan.


Bakearen aldeko jardunaladia: Jonan Fernandez
Elkarriren 2. Bake Konferentzia dela eta, eta hainbat herritarren ekimenari erantzunez, datorren azaroaren 11an Kultur Etxeko 1go aretoan arratsaldeko 19:30tan Jonan Fernandez izango da.


Erakusketak
Kultur Etxeko Erakusketa aretoan eta azaroaren 8a arte, 3. Adineko jendeak egindako lanak egongo dira erakusgai, baita Ehoziri taldekoak ere.Azaroaren 13 eta 14an, Udaletxeko Gobernu Batzordeak onartuko du jostailuen erakusketa bat. Erakusketa honen helburua munduaren erlazioa jostailuekiko azaltzea da eta honekin batera informatzea, bai gurasoei baita umeei ere.
Merkatuan agertzen diren jostailu ezberdinak ezagutzea da azken helburua eta gurasoak jostailuak erosi behar dituztenean, hauek zuzen aholkatzea. Hauen erabilpen ez- sexista ere bere garrantzia du.
Erakusketa mota guztietako jostailuekin osatuko da: eraikitzekoak, puzzleak, buruhauzkarriak, abileziazkoak, estrategiazkoak,... gainera euskaraz editatuko jostailuentzako ere lekutxo bat egongo da.


Bapatekotasun Jaialdia
Laudioko Bertsolari Eskolak Bapatekotasun jaialdi bitxia eskaintzen digu. Hurrengoan datza: Datorren azaroaren 6an arratsaldeko 19:30tan eta Lanbide Heziketa Zentruko aktuazio aretoan hainbat artista biltzea. hauen zeregina, beraien hizkuntzatan, hemen bertsolariek egiten duten berdina egitea da. Bapatekotasun hutsa eta arte handia. Parte hartuko dute Yeray Rodriguez, Alexis Díaz Pimienta, Igor Elorza, manez Agirre eta Fernando Murga. Ezin duzu galdu.


Sukaldaritza tradizionala
Mendikoi-k antolatua eta Euskal Museo Gastronomikoaren kolaborazioarekin Tradizioko Sukaldaritza ikastaro bat eskaintzen da. Kasu honetan garai bateko jakiak prestatzea da helburua bai okela, arrain eta baita pastelerían ere. Azaroaren 3tik 7ra izango da eta Luis Sosoaga izango da hizlaria. Izena emateko edo informazio gehiagorako 944 034 940 / 635 730 675 telefonora deitu.


Gizarte gaitasunak
Laster barru Laudioko Udaleko Gobernu Batzordeak onartuko duen ikastaroaren bidez lortu nahi da emakumeen gaitasun, ahalmen eta trebezia tekniko eta pertsonalak bultzatzea, horrela lan merkatuan sartzea erraztu ahal izateko. Lanik gabe edo enplegu egoera behin behinekoan dauden emakumeei zuzendutako ikastaroa da. Helburua da pertsonak bere burua hobeto ezagutzeko hainbat estrategiaren berri izatea (auto-ezagutza pertsonala zein profesionala) eta bere aurrean duen lan merkatuaren egoera ezagutzea (lana aurkitzeko teknikak) dominatzaile diren estereotipo sexistekin apurtu ahal izateko.Ikastaroak 2 orduko 10 saio izango ditu. Hasiera:astearte, azaroaren 18an. Ordutegia: 10:00-12:00. Egun guztietan emango da ikastaroa abenduaren 1 egunera arte. Informazio gehiago eta inskripzioak Berdintasunerako Arloan (10:30-14:30). Plaza mugatuak.


Turismoa Laudion eta Aiaran
Hauek izango dira azaroan Aiara Turismo Bulegotik eskaintze diren irteera berriak:
•Larunbata 1: Entzinako Santutegira. 1,5 eurogatik 12:00tan
•Larunbata 8: Euskal Gastronomi Museora, doan, 17:30tan •Larunbata 15: Aguiñigako Gaztategira, 1,5 euroko kostuagatik, 12:00tan •Larunbata 22: Kexako Monumentu Multzoa, doan, 12:00tan •Larunbata 29: Arabako Txakolindegia, 3 eurogatik, 12:00tan