Emakumeekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Emakumearen indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzeko Laudio Udaleko Gobernu batzordeak hurrengo ekintzak onartuko ditu.
Azaroak 15-16, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa.
Emailea: Arabako Emakume Asanblada.
Lekua: La Granja Polikiroldegia.
Ordutegia: larunbata: 10:00/14:00/16:30-19:30 eta igandea:10:00-14:00
Informazio eta izena eta emate: Udaleko Berdintasunerako Zerbitzua (94 403 4854).
Azaroak 20 osteguna, "ENCARNACION" antzerki lana Mercedes Farriols aktore argentinena. Euskal Autonomía Erkidegoko GGK Koordinakundeak antolatua. Laudioko Kultur Etxean lehenengo aretoan 19:00etan.
Azaroak 25 asteartea, Laudio udaletxearen Balkoian lazo zuriaren kokapena.
Azaroak 25 asteartea, "la nueva ley de protección de las víctimas de la violencia doméstica" hitzaldia Solastiar emakume taldeak antolatua. Laudioko kultur etxean lehenengo aretoan 18:00etan. Ordu berean kultur etxeko bosgarren aretoan Kirikiño-ren eskutik umeentzako tailerrak hitzaldia dagoen bitartean.
Azaroaren bigarren hamabostaldian sentsibilizazio kanpaina APILL merkatarien elkarteekin "ez ezazu emakumeen kontrako indarkeriarik onartu" lemapean, herriko merkatuetan pegatinak jarriz.
Eskola zentroetan DBH-ko ikasleen artean "EMAKUMEENTZAKO GUIDA" "erasoei aurrea hartzeko eta haiengatik defenditzeko pautak".
Auzoetako Batzarrek jarraitzen dute

Aurreko zenbakian Asanbladahauen egutegia eskaintzen genizuen. Oraindik bere lanean jarraitzen dute eta hauexek izango dira hurrengoak:
LARRAZABALEKO UDAL ASANBLADA (Asteartean azaroaren 18ean 19,30etan, Gurdigilea Jatetxean).
GARDEAKO UDAL ASANBLADA: (Ostegunean azaroaren 20an 19,30etan, "Social"ean).
NEKAZARITZA-SUSTAPEN UDAL ASANBLADA (Asteartean azaroaren 25an 19,30etan, Udal Areto Nagusian)
Gogoratzen dizuegu ere, Udalerriko Auzo Asanbladek dituzten zereginak:
a)Korporazioari zuzendutako iniziatibak, iradokizunak, kexak eta proposamenen aurkezpena eta txostena egitea, hau dana arazoak konpontzeko eta azpiegitura, ingurugiroa, trafikoa, ziurtasuna, ekipamenduen baldintzak hobetzeko eta orokorrean, auzune bakoitzean zerbitzuak emateko eta horrekin bat eginez, Laudioko udal osoan.
b)Udalak ipinitako neurriak, aktibitateak eta zerbitzuak martxan jartzeko laguntza.
c)Asanblada egiten denean, sortu ahal den edozein, beti ere herritarren bizitzaren kalitatea hobetzeko bada. Udalerriko Auzo Asanbladetan bai auzokideek bai Elkarte edo Herritarren Kolektiboek, euren ordezkarien bitartez, parte hartu ahal dute.
Izen berriak Laudioko kale zein zubietarako

Laudioko Udalbatzak, 2003eko urriaren 27ean egin duen ohiko Osoko Bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauxe hartu duela: Larra zonaldeko kaleen izen berriak. Larra auzoko kale berrien izendatzea inguruko mendien toponimiarekin elkartzea erabaki dute, baita inguruko mendikate batzuen izenak, zeinek gure udalerriarekin nolabaiteko garrantzia duten. Hala ere, gertutasunaren arabera ere izendatu dira.
Ondorioz, hauexek izan dira aukeratutako izenak: Larragorri, Gazteluzar, Ganekogorta, Gallarraga, Mortatxa, Kukutza, Aspaltza, Arrola, Txarlazo, Peregaña.
Zentzu berean Laudioko Udalbatzak, 2003eko urriaren 27ean egin duen ohiko Osoko Bilkuran, besteak beste, honako erabaki hauxe hartu duela: udalerriko zubien izendatzea ere onartu da. Nerbioi Ibaian Laudiotik igarotzean dauden zubiei izenak jartzea garrantzitsutzat jo dute Laudioko Udalbatzakoek. Horrela izen hauek ezagutzean segurtasuna helaraziko dute. Hauexek izan dira onartu diren zubien izenak:
Aretako Zubia: Aretan kokatua eta aurrerago izena ematen dion auzo honen izenarekin ezaguna.
Errotazar Zubia: Aretan kokatua eta aurrerago Ardau Zubia bezala ezaguna.
Harrobia Zubia: Caminos Viejos kalean kokatutako zubia, lehen Puente de Hamesa izenarekin ezaguna.
Altzarrate Zubia: Guardian enpresako sarrera zaharra aurrean dagoen zubia.
José Arrue Zubia: José Matía eta José Arrue kaleak biltzen dituena.
Kurtziaga Zubia: Tren geltokia eta Herriko Plaza artean dagoen zubia.
Zubiko Zubia: Zubiko Kurajo kalea eta Nerbioi kalea biltzen dituen zubia
Kurajo Kalea: Aurreko bi kaleak biltzen disuena eta lehen Puente Rojo bezala ezagutzen zena.
Goikoplaza Zubia: Zumalakarregi etorbidea, Lateorro eta Laudioko bariantearekin biltzen dituen zubi eta errepidea.
Goikoetxe Zubia: Goikoplaza kalea eta Industrialdea biltzen dituen zubia. Lehen Puente de Jez zena.
Katuxa Zubia: Gardeako auzoan kokatua
Olabeasko Zubia: Gardean kokatua eta lehen Vicaldeko Zubia bezala ezaguna.
Gardea Zubia: Gardean kokatua.
Olarte Zubia: Olarte auzoan kokatua.
Erakustoki lehiaketa berri bat

Apillek aurten ere, Laudioko Erakustoki lehiaketa antolatu du. Aurtengoa hamargarren aldia da gainera.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Apillek Zumalakarregi kalean duen egoitzan apuntatzeko aukera dute. Bertan ere, lehiaketaren oinarriak banatuko dira. izena emateko epea azaroaren 17tik 18a bitartean izango da. Ildo berean, erakustokia prest egon behar da abenduaren 9tik aurrera. Gaia librea da, hala ere beharezkoak dira erakustokian dendan saltzen diren produktuak agertzea.
Edizio berri honetan herri bozketa mantentzen da eta erakustokien balorazio teknikoa bi modalitateetan izango da: denda komertzialetan eta hostalaritzan.
Epaileek abenduaren 9tik aurrera pasatuko dira erakustokiak baloratzen. Hauexek izango dira kontuan hartuko direnak: Kreatibitatea, produktuaren erakusketa, argiztapena, elegantzia eta kromatistika. Herri bozketa abenduaren 9a eta 17a bitartean egingo da Apillek buzoneatuko duen kupoi batzuekin, zein abenduaren 2. hamabostaldian aldizkari honetan bertan agertuko den kupoiaren bitartez.
Bozkatzen dutenen artean gau bateko bancahotel 3 txartel eta 30 euroko 10 txatel zozketatuko dira.
Laudiok 2004ko ordenamendu fiskalak onartzen ditu

Laudioko Udalak 2004ko ordenamendu fiskalak onartu ditu PNV eta EAren aldeko botuekin eta PP eta PSEren abstentzioekin. Ogasun-eko sizegotziak, aurreko ordenamenduak duela bi urte onartu zirela gogoratu du eta gobernu batzordearen planteamendua %4aren igoera ezartzea izan da. Izan ere, eguneratzeak %7aren igoera suposatuko luke baina igoera geldoago baten alde egin da.
Datorren eragiketa ekonomikoai agokionez, beritasun bat egongo da. Laguntza batzuekin hasiko dira.
Ondasun Zergen grabamena berdin jarraituko du baina exekutiboak %90 a emango die famili handiei bi baldintzen arabera: zenbat familiakide eta irabazi tasaren arabera.
Garrado Zerga %an igo da baina %33ko elbarritsauna dutenek zein gutxieneko 25 urteko garraioa dutenek ez dute hau ordaindu beharko.
Eraikuntza, Instalakuntza eta Obra Zerga berdin jarraituko du. Hala ere laguntza batzuk sartu dira. Alde batetik giza barnerakuntza suspertzen duten enpresentzat eta beste aldetik eguzki energia erabiltzeko sistemak martxan jartzen dituzten enpresentzat.
Mazzantiniren Aste Kulturala

Mazzantinik bere aste kulturala ekintza ugarirekin opatuko du. Hauek guztiak Euskal Museo Gastronomikoan izando dira arrastaldeko 19:30tan. Honetaz gain, San Pedroso elizan, azaroaren 30ean 20:30tan Musika Bandaren kontzertua entzungai egongo da.
Azaroaren 24an, astelehena: Zezen inguruko documéntala " El Toro en su habitat"
Azaroaren 26an, asteazkena: "Gastronomia eta zezenak"-en inguruko konferentzia Garbiñe Badiolaren eskutik. Jarraian, Zezen sukaldaritza dastaketa Angel Ortiz-en eskutik
Azaroaren 27an, osteguna: Mahaingurua, "El nuevo Miura del Toreo" Eduardo Dávila Miura-ren eskutik.
Azaroaren 28an, ostirala: "Cirujanos en los Toros" konferentzia Jose Luis Martinez Bodrio eta Fernando Díaz Caballero-ren eskutik.
Azkenik, azaroaren 30ean, igandea: Pasodoble taurinoen kontzetua San Roke Musika Elkartearen eskutik. Kasu honetan hauek entzuteko aukera izango duzue: "Carmen", "A los Toros", "Iker Javier Lara", "Olé Toronto", "Francisco Alegre" eta "Pasodoble latino-mejicano".
Web orrialdeko argazki lehiaketa

Onartu dira web orrialdeko argazki lehiaketaren inguruan aurkeztu ziren oinarriak. Helburua osos erraza da; zuek aurkeztutako argazkiekin Laudio eta inguruko irudiak ezagutaraztea. bai errealitate turistikoa, bai soziala, kulturala, geográfikoa,...
15 argazki sarituko dira. 1350 euro banatuko dira saritan eta lanak aurkezteko epea azaroaren 28an bukatuko da. Aipatu ainarriak Udaleko web orrialdean zein Herritarraren Arretarako bulegoan aurkituko dituzu.
Zentzu berean, gabonetako postalen lehiaketarekin berdin gertatzen da.
|
Laburrak
Perretxikoek herriko plaza beteko dute
Laudioko Elkarte Mikologikoak igande honetan amaiera emango dio bere hogeitahirugarren edizioari. Goizeko 10etatik aurrera, Herriko Plazan, perretxiko eta landareen erakusketa, perretxiko lehiaketa gastronomikoa, marrazki lehiaketa, perretxiko dastaketa eta trikilariak izango ditugu. Zorionak elkarte honi egindako lan garrantzitsuagatik eta eguraldiak lagun dezan.
Bakearen aldeko jardunaladia: Jonan Fernandez
Elkarriren 2. Bake Konferentzia dela eta, eta hainbat herritarren ekimenari erantzunez, datorren azaroaren 11an Kultur Etxeko 1go aretoan arratsaldeko 19:30tan Jonan Fernandez izango da.
Erakusketak
Kultur Etxeko Erakusketa aretoan eta azaroaren 8a arte, 3. Adineko jendeak egindako lanak egongo dira erakusgai, baita Ehoziri taldekoak ere.Azaroaren 13 eta 14an, Udaletxeko Gobernu Batzordeak onartuko du jostailuen erakusketa bat. Erakusketa honen helburua munduaren erlazioa jostailuekiko azaltzea da eta honekin batera informatzea, bai gurasoei baita umeei ere.
Merkatuan agertzen diren jostailu ezberdinak ezagutzea da azken helburua eta gurasoak jostailuak erosi behar dituztenean, hauek zuzen aholkatzea. Hauen erabilpen ez- sexista ere bere garrantzia du.
Erakusketa mota guztietako jostailuekin osatuko da: eraikitzekoak, puzzleak, buruhauzkarriak, abileziazkoak, estrategiazkoak,... gainera euskaraz editatuko jostailuentzako ere lekutxo bat egongo da.
Bapatekotasun Jaialdia
Laudioko Bertsolari Eskolak Bapatekotasun jaialdi bitxia eskaintzen digu. Hurrengoan datza: Datorren azaroaren 6an arratsaldeko 19:30tan eta Lanbide Heziketa Zentruko aktuazio aretoan hainbat artista biltzea. hauen zeregina, beraien hizkuntzatan, hemen bertsolariek egiten duten berdina egitea da. Bapatekotasun hutsa eta arte handia. Parte hartuko dute Yeray Rodriguez, Alexis Díaz Pimienta, Igor Elorza, manez Agirre eta Fernando Murga. Ezin duzu galdu.
Sukaldaritza tradizionala
Mendikoi-k antolatua eta Euskal Museo Gastronomikoaren kolaborazioarekin Tradizioko Sukaldaritza ikastaro bat eskaintzen da. Kasu honetan garai bateko jakiak prestatzea da helburua bai okela, arrain eta baita pastelerían ere. Azaroaren 3tik 7ra izango da eta Luis Sosoaga izango da hizlaria. Izena emateko edo informazio gehiagorako 944 034 940 / 635 730 675 telefonora deitu.
Gizarte gaitasunak
Laster barru Laudioko Udaleko Gobernu Batzordeak onartuko duen ikastaroaren bidez lortu nahi da emakumeen gaitasun, ahalmen eta trebezia tekniko eta pertsonalak bultzatzea, horrela lan merkatuan sartzea erraztu ahal izateko. Lanik gabe edo enplegu egoera behin behinekoan dauden emakumeei zuzendutako ikastaroa da. Helburua da pertsonak bere burua hobeto ezagutzeko hainbat estrategiaren berri izatea (auto-ezagutza pertsonala zein profesionala) eta bere aurrean duen lan merkatuaren egoera ezagutzea (lana aurkitzeko teknikak) dominatzaile diren estereotipo sexistekin apurtu ahal izateko.Ikastaroak 2 orduko 10 saio izango ditu. Hasiera:astearte, azaroaren 18an. Ordutegia: 10:00-12:00. Egun guztietan emango da ikastaroa abenduaren 1 egunera arte. Informazio gehiago eta inskripzioak Berdintasunerako Arloan (10:30-14:30). Plaza mugatuak.
Turismoa Laudion eta Aiaran
Hauek izango dira azaroan Aiara Turismo Bulegotik eskaintze diren irteera berriak: Larunbata 1: Entzinako Santutegira. 1,5 eurogatik 12:00tan
Larunbata 8: Euskal Gastronomi Museora, doan, 17:30tan Larunbata 15: Aguiñigako Gaztategira, 1,5 euroko kostuagatik, 12:00tan Larunbata 22: Kexako Monumentu Multzoa, doan, 12:00tan Larunbata 29: Arabako Txakolindegia, 3 eurogatik, 12:00tan
|