Urtarrilaren 15tik aurrera, sukaldean erabilitako olioa ere birziklatu behar da

Sukalde guztietan sortzen dira egunero erabilitako olio begetal hondakinak. Normalean, olioa erabili ondoren, sukaldatzeko balioa galdu duenean, etxeetako isurbideetatik behera bota ohi da eta ubide publikoetara doa, gure ibaietako uren kalitatea hondatzen delarik.
Erabilitako olio begetala CER 200125 Europako kodeaz katalogatuta dagoen hondakina da eta garrantzitsua da kontuan izatea hondakin hori harritik behera botatzea praktika ekologiaren aurkakoa dela, tutuak oztopatu, arratoiei janaria eman, eta ibaietan amaitzen duela bidea; uraren gainean sortzen duen geruzaren bidez oxigenoaren elkartruke normala eragotzi eta uretako landarediaren heriotza sortzen du, horrela ibaietako ekosistemak eraldatzen dituela. Aldi berean, hondakin ur horien arazketa eta depurazio prozesua zailagoa eta garestiagoa egiten da
Etxean erabilitako litro 1 olio, bera bakarrik, nahikoa da 1000 litro ur kutsatzeko.
Horrexegatik, bada, Laudioko Udalak, jakinik erabilitako hondakin olioaz daukagun arazoa zein den, erabaki du olio hondakin horiek jaso eta biltzea, erabilitako olioak jasotzen espezializatutako enpresa baten kontratazioaz, olio hondakin horiek Biodiesel egiteko eta bihurtzeko erabiltzeko eta, horrela, berriro erabili ahal izateko.
RAFRINOR enpresaren ibilgailuak egingo du olio hondakinen bilketa hori hileko lehen ostegunean erdi aldean, eta hirugarren ostegun guztietan udalerriko auzo ezberdinetan.
| TOKIA |
JASOTZEKO ORDUTEGIA |
| Avenida Zumalakarregi (Herriko etxe ondoan) |
9 - 11 |
| Azoka ondoan |
11 - 13 |
| TOKIA |
JASOTZEKO ORDUTEGIA |
| ARETA (Errotazar Zubi aurrean, Ardauko baskula ondoan) |
9 - 10 |
| UGARTE (eliza ondoan) |
10.15 - 11.15 |
| GARDEA (eliza ondoan) |
11.30 - 12.30 |
| LATEORRO (Untzueta kalean, tahona ondoan) |
12.45 - 14 |
Ingurumena benetan hobetu eta iraunaraztea lortzeko, DENON kontzientziazioa eta konpromisoa da bide bakarra.
LAUDIO XXI, DENON ARTEKO KONPROMISU BAT.
Gabonetako agenda

Abenduaren 29a - Txotxongiloak
Azika Txotxongilo Taldeak aurkeztuta haurrentzako txotxongiloak, abenduaren 29an arratsaldeko 6etan Kultur Etxean. kontu konta zan izeneko lana errepresentatuko dute, Basalarrinak antolatuta.
Abenduaren 29, 30 eta 31 - Lankidetza jolasak
Jolas hauetan nahi duten haur guztiek parte har dezakete. Kultur Etxeko Ispilu aretoan egingo dira abenduaren 29, 30 eta 31n goizeko 10etatik eguerdiko 14:00ra. Sarrera librea.
Abenduaren 29tik urtarrilaren 5era - Zizki Mizki DOAN!
Abenduaren 29tik urtarrilaren 5era arte, urtarrilaren 1a izan ezik, 14 urte arteko haur guztiek sarrera doan izango dute Zizki Mizki haur-parkera, goizeko 11etatik gaueko 10etara. Bertan ziur primeran pasako dutela. Zizki Mizkira etortzeko Udalak abenduaren 29, 30, 31 eta urtarrilaren 2an eta 3an Institututik aterako den tren txu-txu bat prestatu du. Trenaren funtzionamendua goizez 11etatik 13,30era izango da eta arratsaldez 4etatik 21,30era. 4ean eta 5ean autobusa izango da ibilbide hori egingo duena.
Zerbait gehiago eska daiteke? Bai, gozatzea.
(Oharra: Zizki Mizkirako sarrera instalazio mota honetarako legeak ezartzen duen baimendutako gehienezko edukierara mugatuko da)
Abenduaren 30a - Txan Magoa
Egun horretan, arratsaldeko 5etan eta Kultur Etxean, Txan Magoaren erakustaldia. Harrituta utziko gaituzten magia trukoekin guztiok gozatuko dugu eta bereziki etxeko txikienak. Sarrera libre. Basalarrinak antolatuta.
Urtarrilaren 2a - Jabier Muguruzaren kontzertua
Urtarrilaren 2an arratsaldeko 8etan eta Kultur Etxeko Ispilu aretoan Javier Muguruzak bere azken diskoa aurkeztuko digu.
Urtarrilaren 3a - Gure nagusientzako dantzaldia
Jaiak Arloak gabonetarako antolatu dituen ekintzen artean gure nagusientzako dantzaldia egongo da. Urtarrilaren 3an izango da arratsaldeko 6etatik Kultur Etxeko Ispilu aretoan Palmeras taldearekin . Sarrera doan.
Urtarrilaren 5a - Errege Magoei harrera
Errege Magoen Kabalgata tradizionala arratsaldeko 7etan hasiko da, irteera La Milagrosa ikastetxetik egingo dute eta Herriko Plazan amaituko dute ibilbidea. Bertan, udaletxeko balkoitik bertaratutako guztiak agurtuko dituzte. Rakataplak antolatuta.
|
Laburrak
Zura tailatzea, Kultur Etxeko tailerretan berriena 2004 urterako
Kultura Arloak haurrentzako zein nagusientzako ikastaroak antolatzen ditu urtarrilatik aurrera Kultur Etxean. Izena emateko Kultur Etxera, Jatorriko etxera, joan behar duzu abenduaren 18tik 30era, 11:00etatik 13:00ra eta 18:00tik 20:00ra. Hiruhileko ikastaroen prezioa 27€-koa da 14 urte arte eta 54€-koa 14 urtetik
aurrera.
Honako hauek dira ikastaroak: Zeramika, pintura, eskulanak, zura tailatzea, joskintza, ehoziriak, etab.
Arte plastikoen eta pinturaren Erakusketa
Kultur Etxeko erakusketa gelak abenduaren 30era arte eta arratsaldeko 18,30etatik 20,30era Vidrala enpresa laudiarraren artista kolektibo batek egindako arte plastiko eta pintura erakusketa bat aurkeztuko du. Sarrera librea. ERAKUSKETA PAREGABEA.
Ipuin lehiaketa
Laudioko Udaleko Kultura Arloak Ipuin lehiaketaren edizio berri bat antolatu du, euskaraz zein gaztelaniaz. Lanak aurkezteko epea 2004ko otsailaren 27an amaituko da. Oinarriak Udaleko Kultura Arloan kontsulta daitezke edo web orrialdean:
www.laudiokoudala.net
|