Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Zuin 284

1. hamabostaldia - Urtarrila 2004

Hemeroteka:

  Berriak:
  Ekintzak:

Laudiok hiri jasangarriei eskaintzen zaien Bandera Berdea lortu du

Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independienteen Federakundeak (EKIF), Estatu espainarreko Osasun eta Kontsumo eta Ingurugiro ministraritzekin batera, “Bandera Berdea- Hiri jasangarria” saria eskaini diote berriki Laudioko Udalari. Bereizgarri honekin, laudioar udalerriak, garbiketa, hiriguneko zabor solidoen bilketa eta tratamendua, ingururaren mantentze, ingurugiro gestioaren eta ingurugiro hobeago bat lortzearren herritarrei sensibilizatzeko martxan jarritako ekimenak saritu nahi izan ditu. Bereizgarrien zortzigaren edizio honetan, Laudiok sari entzutetsu hau lortu du, beste 1.500 udalerri baino gehiagorekin lehiatu ostean. Saria, Madrilgo Palace hotelean eman zen; bertan gainera, bereizgarriak urteen poderioz lortu duen garrantzia argi utziaz. Eta leku honetantxe, laudioar udalerriko alkateak, Jon Karla Menoyok, herritar guztien ordezkari giza, herriari dagokion bandera berdea jaso zuen, Estatu espainarreko Ingurugiro eta Etxebizitza ministrarien eskutik. Saria jasotzerakoan, alkateak bere poztasuna agertu zuen, beti ere Menoyok ordezkatzen duen administrazioak egindako lanaren adierazgarri baita. Era berean, alkateak, udalerriko herritar guztiek urtetan jorratutako lanari esker lortutako bandera berdea jasotzen ari zela nabarmendu nahi izan zuen, adibide giza, etxeko olioa berziklatzeko kanpaina eta zabor bilketak jarriaz.

Hala ere, asko dago egiteke. Globalizazio ereduak, eta gero eta handiagoa den lehikortasunak, adi jarraitu behar dugula gogoratzen digu, etorkizunak zer dakarkigun ez baitakigu. Hori dela eta, nahiz eta gure buruak zoriondu, ingurugiroa saintzen jarraitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu, Laudio hobeago eta garbiago bat izan dezagun, gure bizi kalitatea eta inguruaren mesedetan. Zorionak ba, herritar guztiei eta segi ingurugiroa babesten!

Igo


Kotxea partekatu, Ingurugiroa zaintzeko modu ezinhobea

Laudioko Udalak duen web orrialdean, www.laudiokoudala.net-en sartu zaitez eta behin orrialde nagusiaren barruan “Kotxea partekatu” deitutako linkean sakatu. Erregistratu eta gero, posta elektronikoz edo foruko mezu pribatuen bitartez, zure behar berdinak dituzten beste pertsonekin kontaktuan ipini ahal izango zara, beti ere kotxea partekatzeko. Zuzenean eta bitartekorik gabe izan ere, azkenean, bidaia partekatzea zeuk erabakitzen baituzu.

Igo


XI. Erakuslehio lehiaketaren irabazleak ezagutu nahi?

Laudioko XI. Erakuslehio eta hostalaritza dekorazioaren sariak, bata modalitate teknikoari eta bestea herri bozketari dagokiona, Apillen bazkideek iragan abenduaren 18an, egindako afarian entregatu ziren.

Lehiaketaren azken edizio honetan, aurkeztutako lanen kalitatea goraipatu behar da, bertan parte hartu duten dendariek jarritako ahaleginari eta lehiaketako herri bozketan parte hartu duten guztoi esker.

Modalitate teknikoari dagokionez, gogoratu, Arabako dekorazio eskolako bi kidek osatzen zutela, laudioar lehiaketa honetan parte hartutako 37 denda eta 7 tabernek egindako dekorazio lana baloratu nahian; eta hauexek izan ziren garaileak:

Denden sekzioan, Kaskibelek eraman zuen lehen saria; Bigarrena, Pinedo ileapaindegi- lurrindendak lortu zuen; hirugarren saria Lorea lurrindendak lortu zuen; laugarrena, Dastaketa gozotegiak eta azkenik, bosgarren saria Trenpearentzat izan zen.

Tabernetako sekzioari dagokionez, Sokoa tabernak irabazizuen lehiketako modalitate teknikoko lehen saria.

Bestalde. gogoan izan herri bozketaren arrakasta; izan ere aurtengoan, 1.101 partaide izan baitira, inoiz baino boto gehiago, eta partaide guzti hauek, honako sailkapena erabaki dutela:

Denden sekzioan, Dastaketa gozotegiak lortu du lehen saria; bigarrena, Arza harategiarentzako izan da; eta azkenik, hirugarren saria, Juan tapiztegiari egokitu zaio.

Tabernen sekzioari dagokionez, Iluntze izan da garaile.

Baina...garrantzitsuena hurrengo hau, izan ere hauek dira 30 eurotako txartelak lortu dituzuen herritarren izenak:

Begoña Campo Etxeguren, Juan Manuel Bandera, Enma Perez Miranda, Uxue Mendia Fernandez, Sergi Cabezas, Zaloa Sanjurjo, Isabel Otaola, Mari Carmen Patiño, Julia Comunión eta Julio Moreno Hernandez.

Gogoan izan dezagun ere, Arabako erakuslehioen 24. edizioan Lorea lurrindegiak lortutako saria. Zorionak guztioi bihotz-bihotzez!!!

Sekzio teknikoa Herri bozketaren sekzioa
Dendak Tabernak Dendak Tabernak
1º Kaskibel 1º Sokoa Taberna 1º Dastaketa gozotegia 1º Iluntze Kafetegia
2º Pinedo lurrindenda 2º Arza harategia
3º Lorea lurrindenda 3º Juan tapiztegia
4º Dastaketa gozotegia
5 º Trenpea

Igo


Oscar Alonso gaztea, Euskadiko Taekwondo txapelketako garaile

Oscar Alonso laudioar gaztea, iragan abenduaren 18an, Bilboko La Casilla kiroldegian burututako Euskadiko Taekwondo txapelketako garaile bihurtu zen, Estatu espainarrean bi aldiz garaile ateratako José Antonio Jimenez gailendu ostean. Hala ere kontuan izan, txapelketa honetan gure herritarrek lortutako emaitza onak:

Julen Saez (55kg baino gutxiago.)- Zilarra
Aitor Arregui (63 baino gutxiago)- Zilarra
Ziortza Moya (42 baino gutxiago)- Zilarra
Allende Eguia (68kg-tik gora)- Brontzea
Oscar Alonso (59 baino gutxiago)- Urrea

Igo


Arrizkuzubi sokatira taldea: 25 urte eta gero...txapela!!!

25 urte buru belarri aritu ostean, Arrizkuzubi sokatira talde laudioarra, Euskadiko Txapelketako 300 kilotan gailendu zen, eta azkenik, txapela etxera ekarri dute. Tiraldi guztiak irabazi ondoren eta aurkariak behar bezala menderatu ostean, gure tiralariek txapela eskuan zutela konturatu ziren. Laudioko laukoko partaide guztiei, Egoitz Mendia, Andoni Tuesta, Iñaki Larrakoetxea eta Joseba Amondo, Ibon Mezo lagun dutela, gure zorionik beroena!!!!!

Igo


Saharar herriarekin elkartasun kanpaina

Saharar herriarrekin elkartasuna adierazten duten Euskadiko zenbait elkarte, UCS- Euskal Fondoaren laguntzaz “Sahararekin Euskal karabana: Esperantza bat elikatu” deituriko kanpaina martxan dute, beti ere Tindufeko kanpamentuek bizi duten egoera larria aurrera doala ikusita.

Horretarako, elikagaien (atuna eta azukrearen) eta produktu higienikoen (konpresen) biltzeari ekin diote zenbait udalerrik.
Karabana, 2005eko otsailean abiatuko da kanpamentuetara eta produktuen bilketa urtarrilaren 14an bukatuko da. Produktuak biltzeko toki bakarra egon daitela erabaki dute, Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarrentzako Arrera Zerbitzua, hain zuzen ere. Zuk ere kanpaina honetan parte har ezazu eta utzi itzazu zure produktuak 8.00etatik, 15.00etara bitartean.

Igo


Adi zabor bilketaren, estolden zerbitzuaren eta ekonomi jardueren gaineko zergei buruzko azken bandoek zer dioten

Laudioko Udalak zera adierazi nahi die herritar guztiei: Zabor bilketa zerbitzua prestatzeagatiko tasa, estolde zerbitzua prestatzeagatiko tasa eta ekonomi jardueren gaineko zergen ordainketa epea, borondatezko epean, abenduaren 28 egunetik 2005eko otsailaren 28 egunera arte, biak barne, izango da.

Helbideratuak dauden erreziboak 2005ko urtarrilaren 28an kobratuko dira.

Zerga hauen ordainketa helbideratuta ez duten zergadunek, ordaindu ahal izango dute Vital Kutxa eta Euskadiko Kutxaren bulegoetan, ohizko ordutegian, etxean jasoko duten Kutxatik bidalitak ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziborik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, erreziboaren ale bikoiztua eskatu Herriko Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herriko Plazan, 5 behebarru ezkerrean.

Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik paran eta geratu diren erreziboak derrigorreko behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira berez automatikoki eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen berandutza eta behartze- bideagatiko kostuak.

Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo eta zatiketaren ordainketaren eskaerak, haiek bakarrik, borondatezko epea ez dute etetzen.

Hortaz ba, gogoan izan, zerga eta tasa guzti hauen ordainketa epeak, bata urte honetan hasten dena eta bestea, helbideratutakoa, urtarrilaren 28an burutuko dena.

Igo


Ikasgelarako ordutegi berezia hilaren 8az geroztik

Adi ikasleok: Urtarrilaren 8az geroztik eta otsailaren 13a bitartean, Lamuza liburutegiko ikasgelak ordutegi berezia estreinatuko du: horra or ordutegi berria: Larunbatetan 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara eta, igandetan, 9.00etatik 13.00etara eta arratsaldez, 16.00etatik 20.00etara.

Igo


Tétrada Literariarekin ipuinak beti gozagai

Tetrada Literaria elkart kulturalak, ipuin laburrak biltzen dituen kuadernotxoa kaleratu berri du bere zazpigarren zenbakian. Kuadernotxoa erosi nahi duenak, zenbait toki izango du bera lortzeko, esaterako: Zuhaitza liburudenda, Maria Luisaren estankoa, Solaun estankoa, Paco taberna edo Lecanda kioskoan.
Bestaldetik, kontuan izan, Luisvil musikariaren laguntzaz, Tetrada literariak, “Versos Ajenos” diska kaleratu berri duela; honetan, musikagileak, 14 olerki laburrrei musika jarri die. Zuek ere, disko hau lortu nahi baduzue, jakizue, ohizko saltokietan lortu ahal izango duzuela.

Igo


Agenda

Eta hainbeste itxaron ostean... hemen dira beste urte batez Hiru Errege Magoak!!!!

Melchor, Gaspar eta Baltasar, urtarrilaren 5a noiz heldu zain daude, izan ere egun horretan, gure udalerrira bisita egiten baitute, urteko lan jardunaldi neketsuena burutzeko asmoz: 2004 urtean zehar ongi portatu diren haurren artean opariak banatzekoarenak, alegia.

Arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Hiru Errege Magoak, beren ohizko ibilaldia egingo dute, La Milagrosa ikastetxetik atereaz eta Herriko Enparantzara heltzeko xedearekin.

Urtero bezala, argi eta korolez betetako kabalgata, haur eta nagusien desioak poztasunez beteko dituzte, Errege egunaren bezperan. Eta bien bitartean, gaztetxoenak aspertu ez daitezen, zera dakargu gogora: Urtarrilaren 3tik 5a bitartean, TxuTxu trena, Zumalakarregi etorbidetik abiatuko dela, Zizki Mizki, haurrentzako parkera heltzeko helburuarekin; 11.00etatik 14.00etara, eta 16.00etatik arratsaldeko 20.30etara. Ez hutsik egin gero!!!!

Igo


Kirola eta euskara gozagai, X. Laudio Ikastola Krossean

Aurten ere, kirola giro euskaldun batean gauzatzeko asmoz, Ikastolak antolaturiko X. Laudio Ikastola Krossa egingo da otsailaren 20an, Arabako Eskola Txapelketa izango dena eta puntuagarria, Arabako Atletismo Federzioaren aldetik. Horregatik, 89-95 urte bitartean jaio diren ikasleei deia luzatzen diegu, bertan parte har dezazuen, kirolaren eta euskararen gozamenerako. Parte hartzeko asmoa duzuenok, lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago izena emateko aukera izango duzue.

Igo


“Laudio” mikologikak, bere 25. urtemugan, 13. sukaldari astera gonbitzatzen zaituzte

Urte berriarekin batera, batek baino gehiagok ospakizun bat baino gehiago izango du; honen adibide garbia “Laudio” perretxikozaleen elkartea, izan ere, 2005. urtean, bere 25. urtemuga ospatuko baitu. Eta zer hobeto urtemuga ospatzeko, perretxikoen eta sukaldearen mundua uztartzea baino eta Gastronomia Mikologikoaren astearen edizio berri bat antolatzea baino? Hitzordua, urtarrilaren 17tik 21a bitartean izango da. Lekua berriz, Euskal Gastronomia museoa eta ordua, arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Eta hitzordua are, erakargarriagoa egiteko, perretxiko zaleen elkarteak, sukaldari famatuak gonbita ditu, aste honetan parte har dezaten: besteak beste Daniel Garcia edo Josean Martinez, izango dira bertan. Hortaz, ba, zuek bakarrik falta zarete 25. urtemuga ha ospatzekot!!!

LEKUA ORDUA SARRERA
Euskal Gastronomia Museoa Arratsaldeko 19.00etan Erabat dohain

Astelehena 17 Asteartea 18 Astezkena 19 Osteguan 20 Ostirala 21
Jesús Oleaga Daniel García Roberto Ruiz de Maeztu Josean Martinez Iñigo Ordorika
Oleaga Jatetxea Zortziko Jatetxea Lakua Hotel Handia Guggenheim Jatetxea Zallo Barri Jatetxea

Igo


2005 urterako ezkon-aurreko ikastaroak martxan

Lamuzako Kepa Deuna Elizak, urtero bezala, 2005 urtean ezkontzeko erabakia hartu duten bikoteentzako ezkon aurreko ikastaroa martxan jarri du oraingoan ere.

Ikastaroa, arratsaldeko 20.00etan izango da, hurrengo egun hauetan: Urtarrilaren 28an eta Otsailaren 4, 11, 18 eta 25ean.

Bertan, mediku, psikologo, abade eta ezkon bikoteek parte hartuko dute. Izena emateko, interesatuek Sakristiako 94 672 0110 telefonora edo Ezkontza eta Familiako 94 672 6557-ra deitu beharko dute.

Igo


Txontxongiloak kontari hilaren 28an

Ipuinak kontatzen dituzten txontxongiloak, berriz ere Lamuzako liburutegira helduko zaizkigu: Bihar konpainiak, hilaren 28an, arratsaldeko 18.00etan, “Adarbakar urdina” ipuina eskainiko die, bertara gerturatzen diren haur eta gazte guztiei. Jakizue, sarrera erabat dohainik dela.

Igo


Heziketa ikastaroak Zaraobe institutuan

Amurrioko Zaraobe BHIak, Fabrikazioaren Produkzioaren Planifikazioa, Fabrikazio Mekanikoaren Prpduktuen Diseinua eta Instalazio Automatizatuen eta Banakoen Mantentzea eta Muntaia delako ikastaroak eskainiko ditu, abenduan hasi eta 2005eko ekaina bitartean, arratsaldeko 18.00 etatik 21.30tara, txandakako asteetan, ikastetxeko gelatan. Ikastaro hauek %100ean finantziatuta daude.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, interesatuek 945 89 30 02 edo 945 89 17 21 telefonora deitu edo Institututik edo Lankidetik pasa beharko dira.

Igo