Kirolak eta haur jolasak, Gardea auzuneko jaien ardatz

MAIATZAK 3, ASTEAZKENA
- 11:30etan. TXUPINAZOA.
- 12:00etan. MEZA, ANDERE abesbatzaren laguntasunaz
- Jarraian ANDERE abesbatzaren kontzertua
- Jarraian Gizarte Etxean, ZIZKI-MIZKIA.
- 19:00etan. KALEJIRA, Lankaietako Lagunak taldearen eskutik
- 19:00etan. Gardeako frontoian, ZALETU ADINDUEN ARTEKO ESKUZ BINAKAKO FINALA, Herriaren klubak antolatuta.
- 19:30etan. KALEJIRA, Erroke Deunaren eskutik.
MAIATZAK 5, OSTIRALA
- 11:00etan. Gardeako bolatokian , SANTI GURUTZ SARI NAGUSIA. 8 bolotako kategoriak, eta edonork parte hartuko du, beti ere, hurrengo ordutegian: 11,00tatik 12,30tara eta 16,30etatik 20,00etara; eta haur eta gazteek berriz, 18,00e izango dute ordutegiaren amaiera. Ruperto Urquijo bolo taldeak antolatuta
- 19:00etan. Gardeako frontoian, Herriaren klubak antolatuta, Nerbioi Garaiko ZALETUEN ARTEKO ESKUZ BINAKAKO FINALA.
MAIATZAK 6, LARUNBATA
- 10:45etan. Frontoian, JOLAS TRADIZIONALAK ETA HAURRENTZAKO TAILERRAK 12,45ak arte.
- 13:00etan. Gizarte Etxean TELMAH IPUIN KONTALARIAK, “LAPIKO ETA MITO” ipuina eskainiko du.
- 16:30etan. BURUHANDIAK, GALTZAGORRI K. Taldearen eskutik.
- 17:15etan. Gardeako Kultur Gunearen jolastokian, HAURRENTZAKO JOLASAK
- 19:00etan. TXOKOLATADA, haur eta gazteentzat, Gizarte etxean
- 20:00etan. MEZA
- 21:00etan. Gizarte Etxean, LOS PALMERAS taldearen eskutik berbena, 24,00ak arte.
MAIATZAK 7, IGANDEA
- 12:00etan. MEZA SANTUA,SANTA LUZIA, abesbatzagatik lagunduta.
- Jarraian SANTA LUZIA abesbatzaren KONTZERTUA.
- Jarraian, DANTZAK, KILKERRAK taldeak antolatuta.
Aretako frontoia, beste urte batez, GRAVNeko finalen egoitza

Herriaren klubak, bigarren urtez jarraian, Euskadiko pilota federakundearen txapelketa arrakastatsua gure udalerrira ekartzea lortu du, eta horrez gain, ETBko kamarak ere bertan izango dira. Ikuskizuna Aretako frontoian izango da, maiatzaren 7an, 10.30etatik aurrera.
Pilota jaialdia, eskuz banakako eta binakako lehiez osatuta egongo da, eta besteak beste senior eta sub22ko pilotariak izango dira bertan.
Sarrera erabat librea eta doakoa izango denez, pelotazale guztiei, aipatutako egunean Aretako frontoira hurbil daitezen eskatzen die Herriaren klubak. Izan ere, honela bakarrik lortuko baita, beste federakundeek Laudio, lehiaketa ospatzeko leku egokia dela pentsatzea.
Betizu Karabana maiatzaren 12an helduko da gure Herriko plazara

Euskal Herriko 72.000 bazkide inguru du jada Betizu haur klubak. Eta gure herriko txiki eta gaztetxoak ondo jakingo duten bezala, iragan martxoaren 17tik aurrera, Betizu karabana, lurraldeko udalerri handienak bisitatzen dago.
Hori dela eta, datorren maiatzaren 12an, Oker, Betizu eta klubeko gainontzeko lagunak, 17.00etan, Laudioko Herriko plazara hurbilduko dira, makina bat, tailer, puzgarri, jolas, opari eta musikarekin. Zuek ere, hitzorduarekin bat egin eta Okerren okerkeriekin primeran pasatu nahi baduzue, apunta ezazue: maiatzaren 12an, 17.00etatik aurrera, denok Betizu klubarekin!
Ehozirien elkarretaratzea, maiatzaren 6an

Maiatzaren 6an, Ehoziri elkarteak hala antolatuta, ehoziriak egiten dituzten eta arte honen segitzaile sutsuak direnen lehen elkartaratzea egingo da gure udalerrian. Aurreko batean iragarri genuen bezala, zuek guztiok zuen txokoa erreserbatuta duzue gaurdanik bertan: bai ehoziriak egitea gustoko duzuelako, bai hilabeteko jairik ahaztezinaren partaide izan nahi duzuelako. Hortaz ba, badakizue, maiatzaren 6an, gure udalerrian, ehoziriak eta arte honen segitzaile guztiak izango direla protagonista.
Caritas, haurtzaindegi zerbitzurako laguntzaile bila

Laudioko Caritas eliza artekoak, martxan jarri duen programa baterako haurtzaindegirako laguntzaile bila dabil. Ekimena astearte eta ostegunetan burutzen da, honako ordutegi honetan: goizeko 11.30etatik 13.00etara. Caritasekin bat egin nahi baduzu, deitu honako telefono honetara: 94 608 42 28.
HHIan aurretiaz izen emateko epea zabalik da jada

Helduentzako Hezkuntza Ikastetxeak, HHIak, iragan apirilaren 24tik maiatzaren 5a bitartean, urte berrirako aurretiaz izena emateko epea zabalik izango du. Zuek ere zuen ezagupen akademikoak aberastu nahi badituzue edo, hezkuntzak eskaintzen dizkizuen aukera berriei so egin, jar zaitezte gaur bertan harremanetan Laudio edo Amurrioko HHIekin honako telefono hauetan: 94 672 17 34 edo 945 89 26 20.
Gure karate eta taekwondo taldeen emaitzak

Hurrengo honetan, Laudioko Araba Karate klubak, Euskadiko señor txapelketan lortutako emaitzak jorratuko dizkizuegu:
Kumite kategoria:
- Euskadiko emakumezkoen senior kategoriako txapeldun ordea, honako partaideekin: Nabarne Selas, Jésica Gordo eta Cristina Laguna
Emakumezkoen senior mailan:
- Urrea: Cristina Laguna -53 kg
- Zilarra: Nabarne Selas -60 kg
- Brontzea: Jesica Gordo +60 kg
- Gizonezkoen senior maila:
- Zilarra: Alberto García
Honez gain, kumite modalitateko eta gazteen kategorian lehiatu den Euskadiko Karate Txapeldun berria dugula gaurik. Bera, Isusko Rozas da, 70 kg baino gehiagoko kumite mailan urrezko domina irabazi zuena eta Gasteiz, Bilbo edo Donostiako klubetako handienekin lehiatu ostean txapela irabazi zuena. Zorionak!
Iragan martxoaren 11an, Etxebarrin burutu zen Euskadiko 21 urte baino gazteen tdo txapelketa nagusian hauek izan ziren gure ordezkariek lortutako emaitzak:
- Oscar Alonso: Urrea -58 kg.
- Ziortza Moya: Zilarra -43 kg.
- Julen Saenz: Brontzea -62 kg.
Ongizate arloaren bina ohar interesgarri

Iragan martxoaren 31ean, laudioar Udalak, 2006ko Bono-Taxi programa onartu zuen, ezintasun fisikoren bat duten pertsonei luzatzen zaien diru laguntza ekonomikoa (bono baten bitartez), eta egin behar dituzten txangoetarako taxi baten erabilera ahalbideratzen diona.
Horrez gain, Babesturik ez dauden elkarbizitzarako unitateentzako laguntzen udal programaren araudizko oinarriak onartu ziren. Hauen bitartez, Emergentzia Sozialeko edo Oinarrizko Errenta jaso ezin dezaketen pertsona edo familiei, pairatu behar dituzten eguneroko zenbait oztopo gainditu ahal izateko diru laguntza zehatzak eskaintzen dira.
Aipatu diren edozein programei buruzko informazio gehiago behar izatekotan, edo zuen eskaerak aurkezteko, jar zaitezte gaur bertan harremanetan udaleko Ongizate arloarekin, bai 94 403 4840 telefonoan, edo eta, udaletxeko bigarren solairuan kokatutako euren bulegoetara hurbilduaz.
Azken Udal Akordioak

Honako hau, iragan egunetan udal gobernuak adostutako zenbait udal akordioren laburpena proposatzen dizuegu:
- RASD taldeari, Tindoufek berriki pairatu behar izan dituen uholdeak pairatu ahal izateko 3.00 eurotako diru laguntza eskaintzea onartu da.
- Udal liburutegirako eta otsailaren 28rako ipuin kontalari bat kontratatzea, 568,40 eurotako diru kopuruagatik.
- Juan Carlos Navarroen kontratazioa onartzea, 300 euroren truke, udalerriko erraldoiei buruzko hitzaldi bat luzatu ahal izateko.
- Eko Araba enpresari, udal igerilekurako behar den sorosle baten kontratazioa eskaintzea, 9.985 euroren truke.
- Hurrengo honetan zehazten diren talde eta ekimenen kontratazioa onartzea, 2006ko Erroke Deunaren jaiak direla eta:
- Ariel Rot, 16.500 euroren truke.
- Carpe Diem orkestra, 7.018 euroren truke.
- Los Palmeras orkestra, 3.445,20 euroren truke.
- Trío Veracruz taldea 1.972 euroren truke.
- Shangai orkestra, 4.872 euroren truke.
- The Beat-Less taldea, 3.480 euroren truke.
- 350 pertsonentzako, janari zerbitzua, 6.232,10 euroren truke.
- Disc- jockey-a, 4.593,60 euroren truke.
- “Tres sudamericanos” taldea, 5.452 euroren truke.
- Betagarri taldea, 9.280 euroren truke.
- Kerobia taldea, 5.394 euroren truke.
- “Este cura” antzezlana, 2.784 euroren truke.
- Exátonos orkestra, 4.408 euro.
- Astondoa pirotekniari, su artifizialak jaurtitzea, 6.000 euro.
- Atlanta orkestra, 5.000 euroren truke.
- Txaranga zerbitzua, 3.335 euroren truke.
- Peli humore-egilea, 2.088 euroren truke.
- Idi Bihotz taldea, 5.220 euroren truke.
- Oskorri eta Kukubiltxo taldeak, 8.700 euroren truke.
- Galtzagorriri, buruhandien kalejira eskaintzea 3.600 euroren truke.
- 2006ko "Dolumin Barikua dela eta antolatzen den abere feriak eragindako gastuen onartzea; orotara 14.700 eurotako gastua sortuaz.
Natura biziberritzen

Dagoeneko Udaberrian murgildu gara eta Natura bere loalditik esnatzen hasia dago. Honetan, Laudiotar askok gure bultzadatxoa eta laguntza eman genion Zuhaitzaren Egunarekin. Izatez, 200 herritar baino gehiago gerturatu zen Lamuza Parkeko landaketa gunera. Bertan, 130 zuhaitz landatu ziren bai aloktonoak (kanpokoak) bai autoktonoak (bertakoak). Zuhaitz espezie ezberdin hauen banaketa honakoa izan zen: 20 Juniperus viginiana (Virginiako ipurua) eta 10 Cercis siliquastrum (Judasen arbola), beraz, 30 espezie aloktono landatu ziren (%23); beste 100 zuhaitzak (%77) autoktonoak izan ziren , zehatz-mehatz, 10 Ilex aquifolium (gorostia), 30 Betula alba (urkia), 20 Prunus avium (gereizondoa), 20 Sorbus acuparia (otsalizarra) eta 20 Sorbus aria (hostazuria). Argi antzematen da erabilitako espezie aniztasuna handia dela. Hau nahita bilatutako ondorio bat izan zen, honela, etorkizunean sortuko den basotxo horren dibertsitatea eta bio-aniztasuna handiagoa izango da, ekosistema konplexu eta garatuagoa lortuz.
Bestalde, Zuhaitzaren Egun arrakastatsu honetan parte hartu zutenen artean motxila eta zuhaitz bana oparitu ziren. Banatutako zuhaitzak Sorbus aria, Fagus sylvatica eta Quercus robur izan ziren, hostozuria, pagoa eta haritza hurrenez hurren. Espezie hauek modu naturalean hasten dira Laudioko inguru ezberdinetan, baina oso kopuru baxuan. Beraz, banaketa honen helburua Laudioko baso naturalak ugaritzea eta berain egoera indartzea zen.
Ezin ahaztu Lamuza parkean 100. espeziea (Magnolia Kobus) landatua dagoela, beraz laudioar guztiak harro egoteko moduan gaude herri erdian parke botaniko txiki bat lortu dugulako.
Guzti honekin espero dugu gure basoak zaintzen jarraitzea, aurreko batean aipatu bai genizuen zeinen garrantzitsuak diren gure bizitzarako eta biziraupenerako.
Agurtu aurretik, txoritxo batek esan digunaren arabera baten batzuk jarraitzen dute "beraien" zuhaitza zaintzen. Horrela bada, Jarrai dezagun Natura biziberritzen!
|