Behin behineko hiru aparkaleku berrik herrigunean aparkatzea erreztuko dute
Udako oporretatik bueltan berriki gure udalerrira itzuli diren auzokideek antzemango zuten bezala, Aldaikoerrekako aparkaleku berria egiteko lanak martxan dira dagoeneko. Hori dela eta, eta abuztuaren azken egunetatik aurrera, bertarako sarbideak erabat debekatuta daude.
Landarra honetan kotxea uzten zuten erabiltzaileek euren oporretatik bueltan arazo berri bat izan ez dezaten, kotxea aparkatzeko behintzat, berriki behin behineko bi aparkaleku berri ireki direla gogoratu nahi dute. Horietako bat, Maderaseko lantegia izan zen solairuan eta bigarrena, Osasun Zentrotik oso hurbil dagoen Carmen ama birjinaren kalean kokatutakoa.
Lehenengo aipatu duguna, Maderas lantegia kokatutako lursailean dagoena, RENFE tren geltokitik oso hurbil dago eta bertara sartzeko, auto gidariek Lateorroko Arantzar kalea hartu beharko dute. Erabiltzaileek 80 bat plaza izango dituzte euren kotxeak uzteko eta, tren geltokiko lur-azpikoei esker, herrigunera oinez helduko dira, minutu bat baino lehen.
Behin-behineko bigarren aparkalekua, kotxeak bertatik igaro eta aparkatzeko egokitutakoa, Carmengo Ama kalean kokatuta dago, txinatar jatetxearen eta Araba karate gimnasioaren eraikinaren ondoan. Bertako 50 bat plazetara heltzeko, auto gidariek, Carmengo Ama kalea hartu eta "parking" dioen seinalearen argibidean segitu beharko ditu.
Baina, autoak aparkatzeko bi zonalde berri hauen egokitzapenaz gain, hurrengo egunetan, laudioar Udalak, Zumalakarregi etorbidearen inguruetan, Larrazabalgo bidegurutzetik hurbil kokatutako eremu bat egokituko du. Bertan kotxeak aparkatzeko, hau da diogun hirugarren behin- behineko aparkalekuan berebilak uzteko erabiltzaileek, Zumalakarregi etorbidean aurretiaz zegoen sarbide bat hartu beharko dute.
Hilaren 21ean Granja kiroldegiak 20 urte beteko ditu
Granja kiroldegiko instalakuntzak ahalik eta zerbitzu onenak eskaini ditzan, 120.000 eurotako inbertsioa estimatu zela nabarmendu genizuen aurreko baten.
Duda gabe, hurrengo hilaren 21ean ospatuko dugun eta kiroldegiak berak ospatuko dituen 20 urteak, ospakizunetarako aitzakia ezin hobea dira. Erronka berriei aurre egiteko garai polita izan daiteke: Zerbitzuen kalitatearen goreneko helburuak lortzea, bai gestioaren esparruan, bai mantenimenduan, bai, osasun azterketetan. Guzti hau gutxi da, 20 urte hauek, bide luze zein emankor bateko eta guztiok bateginik jorratu beharreko bideari aurre egiteko;Zorionak Granja kiroldegia eta bere erabiltzaile guztiei, merezi duzue eta, 20 urte hauetan zuek izan baitzerate bertako protagonistak!!!
Herriaren pilota eskola, Aretako frontoian izango duzue zain ikasturte berrian
Herriaren pilotazale klubak, 14 urte baino gehiago dituzten mutikoei, pilota eskolan izena emateko epea zabalik dagoela helearazi nahi die. Interesatu guztiak, Aretako frontoitik igaro beharko dira, astelehenetik ostirala bitartean, 18.00etatik 20.00etara, eskaera orriak jaso eta bete ahal izateko.
Ikasturte berria martxan udal Euskaltegian; zu bakarrik falta zara!
Irailaren 11tik aurrera 2006-2007ko ikasturterako matrikulatze-epea zabalduko da. Udal Euskaltegiak maila guztiak eskaintzen dizkizu, zerotik hasita EGAraino, baita HAEEko zein IRALEko azterketarako prestakuntza berezia ere.
Ikastaroen intentsitatea 2, 3 eta 5 ordukoa izango da, goizez, arratsaldez zein gauez, eta zeure beharretara egokituta. Gurekin metodologia modernoa izango duzu eta prezioak ezin egokiagoak; bekak ere badauzkagu, noski. Benetan euskara ikasi nahi baduzu hau duzu zure etxea.
Galdetu ondoko telefonoetan (946722838 - 946722200) edo Euskaltegian bertan. Lamuzako Parkean gaude, Kultur Etxean.
Euskara arloak urtebererako Gaztetxuloren harpidetza oparitzen dizu
Gazteak, gure hizkuntzaren, euskararen etorkizuna bermatzeko ezinbesteko eragileak dira. Hori hala izanda, Udaleko Euskara Arloak, gazteen euskara maila hobetu nahi du, nola edo hala, hori baita erabilpenerako lehenengo urratsa. Azken hilabete eta urteetan, ahozko esparrurako hainbat ekitaldi antolatu izan dira, kasurako, Euskabentura ekimena. Baina ahozko esparrua sendotuta ez da nahikoa, eta horregatik, idatzizkoan jarduteko irakurtzaletasuna suspertu behar dela uste dute Euskara Arlokoek.
Hortaz, irakurtzaletasuna suspertzeko ekimen berria martxan jarri dute: DBH (ESO) ikasketa mailan dauden laudioar erroldatu guztiei "Gaztetxulo", gazteentzako aldizkariaren urte beteko harpidetza doan ematea. Urte bete ostean, gazte bakoitzak erabaki beharko du jarraitu nahi duen ala ez.
Zu, gazte euskalduna, zure irakurtzaletasuna suspertu nahi baldin baduzu, etzazu aukera hau galdu!!!! Eskatu gaur bertan, gehienez jota urriaren 11a baino lehen zure Gaztetxulorako harpidetza, euskara@laudiokoudala.net helbidean zure izen- abizenak eta helbidea utziaz, edo eta udaletxera etorriz.
Logistika integralari buruzko ikastaroa Fondo Formación Euskadirekin
Hurrengo egunetan Fondo Formación Euskadik eskarga jasotzailearen bitartezko logistika integralari buruzko ikastaroak eskainino du langabezian dauden guztientzako. Informazio gehiagorako Laudioko Sarturen bulegoetara edo Amurrioko Refor-eko Lankide bulegoetara jo.
Mejora Fundazioak, 55 urte baino gehiago dituztenentzako psikologia, elikadura eta oroimenaren inguruko ikastaroak antolatuko ditu
Vital Kutxaren Mejora Fundazioak, 55 urte baino gehiago dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroak martxan jartzeko asmoa agertu du. Laburbilduz hauxe litzake eskaintza:
Psikologia tailerra: helduen bizitzarekin erlazionatutako alderdietan oinarritutako da ikas-taroa: dolía, estutasunaren hobetzea, depresioa, etab.
Elikadura tailerra: Zenbait gaixotasun ekiditu eta tratatzeko, elikadurarekin erlazionatu-tako oinarrizko arauak eskainiko dira.
Oroimenaren tailerra: Oroimenak zelan funtzionatzen duen eta urteak joan ahala bertan ematen diren aldaketak aztertuko dira berton. Horrez gain, oroimen ona eta bizia izaten segitzeko zenbait ariketa egingo dira.
Tailerrak martxan jarri ahal izateko, gutxienezko parte hartzea (18 edo 20 pertsona) eska-tuko da. Tailer bakoitzak zortzi sesiotan banatuko da, eta sesio bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Ikastarook hilabetea iraungo dute, astean bi egunetan emango direlarik. Taile-rretan izena emateko epea irailaren 29an bukatuko da, eta horretarako interesatuak Ongizate zerbitzuekin harremanetan jarri beharko dira, 94 403 48 40 telefonora deituaz esaterako, bertan izen- abizenak, harremanetarako telefono bat eta aukeratu duen tailerraren izena utziaz.
Heziketarako Laudioko Sartu Araba zentroak zera adierazi nahi die interesatu guztiei: Ikastaro berriarekin batera, are gehiago hiru hilabete berriarekin batera, bi ikastaro berri, erabat dohain martxan jarriko direla. Horietako lehena Geriatriako laguntzaile izatekoa, irailaren 25ean hasi eta abenduaren 27an bukatuko da; eta bigarrena igeltsua eta dekorazioari buruzkoa, irailaren 21an hasi eta abenduaren 29an amaituko da.
Bi ikastaro hauen inguruan zera zehaztu behar da: langabezian dauden edo lan baldintza kaxkarrak dituzten pertsonei zuzenduta daudela eta, aldaketak aldaketa, goizez izango direla, 9.00etatik 14.30etara, Sartuk Gardea auzoko Katuxa kalean kokatutako lokaletan.
Informazio gehiagorako, edo izen emateak burutu ahal izateko, interesatuek LANBIDE, orientazio zerbitzura jo beharko du (Sartu Araba, Gardea auzoan, Sobron ibilgailuak eta Picolla pizzeriaren ondoan). Katuxa Ibarra 15 bis.
Telefonoak: 94 672 77 73 - 902 19 44 55 eta nahi duzuen ikastaroagatik galdetu ondoren aurretiazko hitzordua eskatu.
INMEeko zenbait ikastaro, ALMI ikastetxean berriz ere
Laudioko ALMI ikatetxean, inauguratu berri den lehen sei hilabete honetarako, INMENeko hurrengo ikastaroak antolatuko ditu; langabetuentzako ikastarook, erabat dohain izango dira:
Urriaren 2az geroztik, Baisalaren dantza ikasturtea zabalik
Urriaren 2an, Laudioko Areto dantzetako elkarteak, Baisalak antolatzen duen dantza- klaseetarako ikasturte berriari paso emango dio. Dantza munduan lehen pausuak ematen ikasi nahi dutenek, edo, euren ezagutza hobetzeko asmoa dutenek beraz aukera berria izango dute, Baisalaren ikasturte honetan. Bertan Isasi ahal izango dituzten dantza motak hauek dira: aretoa dantzak, tangoa, sevillanak, saltsa, sabel dantza eta batuta. Informazio gehiagorako edo izena emateko, deitu 605 72 34 20 telefonora, edo sar zaitez www.baisala.com helbidean.
Eider Santamaríak urrezko lau domina eta bi errekor berri boltsikoratu ditu Estatu espainarreko Igeriketa txapelketan
Aukera bakan batzuk besterik ez ditugu izaten, gure udalerrian jaio eta hazi izan direnen lorpenak zuei guztioi eskaintzeko. Baina okasio hori heltzen denean, harrotu egiten gara, izan ere gureen ahaleginek zelako emaitza onak lortzen dituzten ikusteak nolabaiteko grina, zoramena edo poztasuna eragiten digutelako.
Horren adibide berria, Eider Santamaria igerilari gaztearen eskutik datorkiguna; 15 urte besterik ez, eta jada, beste askok ametsetan ere ez duten lortuko markak hautsi ditu gure auzokideak. Uztailaren azken egunetan burutu zen Estatu espainiarreko udako junior txapelketan, Eiderrek urrezko lau domina poltsikoratu zituen, aise gainera: 100, 200, 400 eta 800 metro libreetan lehen postua lortzeaz gain, 400 eta 800 metroetako kategorietan, marka guztiak hautsi eta errekor berria jarri zuen. Zur eta lur geratzeko moduko neskatoa gure igerilari gazte hau.
Baina, lortutakoa gutxi balitz eta oraindik ere askoz gehiago eskaini dezakeela erakusteko, Eider Santamariak, beste lorpen batzuk ditu oraindik: Almerian egin ziren txapelketa absolutuetan , 400 metrotako estilo librean, Eiderrek zilarrezko domina eskuratu zuen. Horrez gain, berriki Mallorcan egin diren Europako txapelketetan ere parte hartu izan du, EAEko ordezkari bakarra, bera zela.
Metalak eta emaitza bikainak barra-barra; laudioar guztien gozamenerako, gauzatxo bakar bat besterik ez nahi diogu eskatu gure igerilariari: egindako denboraldi paregabea, ibilbide geldiezin bateko lehen urratsa bakarrik izan dadila. Zorionak Eider!!!
Honez gain, gure udalerriko beste bi igerilarik, Espainiako txapelketan egindako emaitzak gogoratu nahi genizueke: Oihane Escandon zortzigarrena izan zen sorbaldako 100 eta 200 metroetan; eta Ane Ruizek ere zortzigarren postua lortu zuen baina 100 brazatan eta hamaikagarrena 200 estiloetan. Zorionak beraz zuoi ere!!!
Ikastaro berri bat estreinatzera goazenean, asko dira berarekin batera lehen urratsak ematen dituzten kirol eskaintzak. Kasurako Laudioko Tenis Eskolak berriz ere eskaintzen diguna.
Egunak eman genitzake, tenisaren abantailak, jendea erakartzeko almena edo kirolari giza gure buruak gainditzeko eragiten duen grina; baina hizketan jardun beharrean, hobe zuek bertaratu eta ikustea.
Hortaz, zuok edo 5 urte baino gehiago dituzten seme alabarik baldin baduzue, anima zaitezte eta hasi zaitezte raketari eragiten eta nahi haina disfrutatzen.
Izena emateko epea hasi besterik ez da egin. Hortaz zalantzarik ez baduzue, deitu berehalahurrengo honetan luzatzen dizkizuegun telefonoetara eta utzi berton zuon datuak. Eta gogoan izan tenis ikastaroa, Institutuaren patioan izango dela, astelehen eta ostiraletan.
Harremanetarako telefonoak:
Marcos (begiralea): 626045799
Pedro Luis: 946723267
Urriaren 21ean, Odeibar edo Odibarren bizi izan zirenak, aukera paregabea izango dute, beren auzokideekin bildu eta oroimenean hain gogoeta xamur zein maiteak elkartrukatzeko.
Beraz, urriaren 21ean, eguerdiko 13.0etan, lehenengo, bertan jada bildu ezin direnen omenezko meza ospatuko da. Mezaren osteko poteo- joteoan ibili ondoren, eguerdiko 14.30ak inguru, elkarretaratzean parte hartu dutenek, Tejar jatetxean bazkari erraldoia egingo dute.
Interesatuek, euren izen abizenak Bengoa tabernan utzi edo 62 57 09 963 telefonora deitu beharko dute; horrez gain Vital Kutxako 2097 / 0221 / 57 / 0105377002 kontuan 35 euro sartu beharko dituzte.
Horrez gain, interesatuok, jakizue, antolatzaileek, egunean bertan argazki erakusketa bat egin nahi dutela, eta horretarako bertan parte hartzen duten guztien laguntza beharko dute: parte hartzeko asmoa baldin baduzue ba, etzazue zuon argazki zaharrak ahaztu.
Irailaren 16tik 22ra "Mugikortasun astea" ospatzen da Laudio eta Europa osoan. Mugikortasun Jasangarriak, denon beharrak era egokian asetzeko bide berebizikoa dugu. Honetaz baliatuz kutsadura akustikoa eta atmosferikoa gutxitzeaz gain garraioa eta trafikoa solidarioagaoak izango dira.
Gure inguruarekin eta osasun publikoarekin jasangarri eta adeitsuagoak diren mugikortasun ereduen bilaketari ekin behar diogu.
Guzti hau dela eta, ekintza ezberdinak burutuko dira aste osoan zehar eta zuen partehartzea nahi dugu, guztion artean Laudio jasangarriago bat lortzea posible da.
¡¡Etorri eta parte hartu!!
EGITARAUA Irailak 16, Larunbata - 10:30 SPINNING. Herriko plazan. Opariak emango dira.
- 17:00 etan PUZGARRIAK Plazan.
Irailak 17, Igandea - 9:30 dortsalen eta hornimenduaren banaketa. Ondoren, (10:00) BIZIKLETA MARTXA Herriko plazatik. Partehartzaile guztiek oparia izango dute.
- 11:30 dortsalen eta hornimenduaren banaketa ondoren, (12:00) OINEZKO EDO PATIN MARTXA. Herriko Plazatik. Partehartzaile guztiek oparia izango dute.
- 13:30 ZOZKETA Bizikletak, erosketa txartelak, tren txartelak etab. banatuko dira. Herriko Plazan.
- 18:00 DANTZALDIA Baisala taldearen esku. Herriko plazan izango da.
Irailak 18 astelehena eta 19 asteartea KLIMA ALDAKETAREN INGURUKO ERAKUSKETA Udaletxeko hitzaldi aretoan. Ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
Irailak 20, Asteazkena - 9:00-13:00 edo 15:00-19:00 Udaletxeko hitzaldi aretoan ERA JASANGARRIAN GIDATZEKO IKASTAROA (EEE), gidari profesionalekin eta auto prestatuekin. 15 pertsonako bi txanda, goizean edo arratsaldean. Izena emateko udaletxeko ingurumen sailean izango da,azkar inskripzio mugatua!
Irailak 22, ostirala - 9:30 EZOHIKO BILKURA. Eskoletako umeak zinegotzi moduan arituko dira eta beraien gaur eguneko ingurumen arazoaren ikuspunpuntua ezagutzera emango dute. Ondoren Herriko Plazan bilduko dira beraien eskoletara oinez joateko.
- 17:00 PAILASOAK, TAILERRAK, BIDE ZIRKUITUA, PUZGARRIAK ETA JOLASAK. Herriko Plazan.
- 18:00 LEHEN SOROSPENETARAKO TAILERRA. Udaletxeko Hitzaldi aretoan. Parte hartzaile guztiek oparia jasoko dute.
Izen ematea aldez aurretik: spinning, martxa bimodala, modu eraginkorrean gidatzeko ikastaroa eta lehen sorospenetarako tailerrak. Udaletxeko Ingurumen Sailean.
Laguntzaileak: Araba Fitness, Baisala, BH-Hipower, EEE, Eroski, Goikogane Mendi Taldea , Gurutze Gorria, Laudioar Txirrindulari Elkartea, Olympus, Renfe Cercanías, Spiuk
KOTXEA PARTEKATU Zure moduan lan, ikasketa edo aisialdi arrazoiengatik, Laudiotik atera edo bertara heltzeko autoa erabiltzen duten pertsonekin kontaktuan jar zaitezke zerbitzu hau erabiliuz. Web orria www.laudiokoudala.net da. Esteka.