Handienen eskutik, Artera hurbiltzen

Albiste ezin hobea dugu orain, arte zaleak diren guztientzako. Izan ere, "Arteetara Hurbiltzen" lelopean eta Vital Kutxaren fundazioaren laguntzaz, hurrengo egunetan, Euskal Herriak, Artearen munduaren zenbait esparrutan eman diren artista hoberenak izango baititugu. Esan beharrik ez dago: saihetsezinezko ekimen baten aurrean gaude, eta zehaztasun guztien berri izan dezazuen, horratx behar duzuen informazioa:
Kultura Etxeko ekitaldi
gelan arratsaldeko 7etan (19.00etan)
Urriaren 17an
Ritxar Perez "Pintura"
Izenburua: "Artea eta bere egiturak" (Cast.)
Margoketa garaikideari buruzko hitzaldia; ostean, artistak berak ehundura desberdinak erabiliaz, lan bat egindo du.
Urriaren 31an
Unai Elorriaga "Literatura"
Izenburua: "Literaturaren bideak" (Eusk.)
Autore honen lehenengo hiru liburuen (SPrako tranbia, Van't Hoffen ilea eta Vredaman) ezaugarri batzuk komentatuz, literatura sortzeko modu desberdinei buruz hitz egiteko digu. Alde batetik bere obraz eta bestetik literatura orokorraz arituko da; hala ere, idazle baten buruan horiek biak erabat nahastuta egoteko arrisku handia dago.
Azaroaren 14ean
Natxo de Felipe "Musika"
Izenburua: "Euskal Musikan murgilduta" (Eusk.)
Oskorri taldeko partaide honek gure musikaren atzoko, gaurko eta biharko egoerari buruz hausnarketa bat egingo du. Hau egiteko, bai musikari moduan bai euskal musikaren ikerlari moduan, duen esperientzia luzean oinarrituko da.
Azaroaren 28an
Kepa Sojo "Zinema"
Izenburua: "Nola egiten da filme bat. Zinema teoriatik praktikara" (Elebiduna)
Gure herriko zinemagileak filme bat zelan egiten den azalduko digu, baita prozesu horren urrats guztiak ere: gidoia, finantziazioa, aurre-produkzioa, grabaketa, postprodukzioa. Bestalde, bere esperientzia propioan oinarrituta, teoria eta praktikaren arteko harremana zein den azalduko du.
Filme bat zelan egiten den jakin ahal izateko "CUANDO PUEDAS" filme laburra eta pelikularen "MAKIN OF"-a proiektatuko dira. Amaitzeko, "EL SINDROME DE SVENSSON", bere lehenengo filme luzearen trailerrak ikusteko aukera izango dugu.
Abenduaren 12an
Imanol Marrodan "Eskultura"
Izenburua: "Eskultura, arkitektura zibilaren zait bat" (Cast.)
Bilbotar eskultore famatuak, egun arkitekturak eskulturaren barruan jokatzen duen papera azaltzen saiatuko da. Egungo inguru arkitektonikoak izango dituen egitura eskultorikoak egiteko orduan jarraitzen dituen pauta edo ildoak zeintzuk diren nabarmenduko du. Izan ere, gaur, inoiz baino gehiago, arkitekturak geroz eta harreman estuagoa izatera pasatu baita.
Igo
Ezinduentzako kirol ikastaroa martxan, Apdemaren eskutik

Laudioko APDEMA Aisialdirako Zentroak, ezinduentzako kirol kanpaina bat antolatu dute. Eskaintzak, gimnasia ikastaroa du eta astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 18.30etatik 19.15etara izango da, Viña Viejako Ardantzazar Zentroan. Bertan, 18 urte baino gehiago duten pertsonak izena emateko aukera izango dute. Ikastaroa hiru hilabete bat iraun eta 25 eurotako kostua izango du. (Hasiera urriaren 9an).
Informazio gehiagorako edo izen emateak burutzeko, jo Viña Vieja kaleko 6.era 17.30etatik 20.00etara. Telefonoa: 636 487032.
Igo
Begirale bila

Laudioko Apdemaren Aisialdirako zentroak, begiraleak behar ditu, ezindu intelektualekin egiten diren aisialdirako ekimenak burutu ahal izateko.
Ekintzak, larunbata arratsaldetan egingo dira, 17.00etatik 20.00etara. Interesaturik baldin bazaude eta integrazioaren aldeko apustua egin nahi baldin baduzu, jar zaitez harremanetan, hurrengo telefonoarekin: 945.144633 (Gasteizko aisialdirako bulegoa).
Igo
Olerkari gazteen topagunea

Hilaren 27an, ostiralea, Tetradra Literaria elkarte kulturalak olerkari gazteen topagunearen edizio berri bat antolatuko du. Bertan zenbait olerki irakurtzeaz gain Luis Vil musikaria bere zenbait lan eskainiko ditu, eta Alberto Garciak bere azken liburua "Las vías sin fin" (Editorial Vitruvio) Voces del Chamamé olerki lehiaketako irabazlea aurkeztuko du.
Ekitaldia Euskal Gastronomia Museoan ospatuko da arratsaldeko 8etan.
Odola emateari eutsi

Behin eta berriro, Arabako Odol Emaileen elkarteak plazaratzen duen oharra gure egiten dugu, eta bigarrenez hilabete honetan, odol ematearen garrantzia nabarmendu nahi dizuegu. Hortaz, gogoan izan hurrengo honetan aipatzen ditugun data eta tokiei, eta zuek ere, ahal duzuen neurrian, eman odola, eta segi beste askoren bizi iraupena eta kalitatea luzatzen edo hobea egiten:
Urriak 10_ Aretako Kultura Etxea
Urriak 18 eta 25_ La Milagrosa Ikastetxea
Odol emateen ordutegia: 16.30etatik arratsaldeko 20.00ak arte.
Igo
Ondo baino hobeto hasi du Baisalak ikasturte berria

Aipatu genizuen bezala, indar biziz hasi dute Baisalakoek ikasturte berria. Eta urriaren bigarren hamabostaldian ere, hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango duzue dantzazaleok, ai ez bestela!!
Urriaren 27an, ostiralean, gaueko 22:30etik 01:30era, BAISALA GAUA izango dugu Laudioko Antzokian, jarduera anitzez hornituta, eta, kasu honetan, HASIBERRIENTZAKO ONGI ETORRI JAIAren eskutik.
Jai hau hasiberrientzat eginda dago, bete-betean. Lehenik eta behin, lotsa egitearen sentsazioa galtzeko, eta, bigarrenik, animatzeko dantzan egiten eta dibertitzen, ezelango konplexu barik.
BAISALAko irakasleek animatuko dute saioa, pausu erraz eta oinarri-oinarrizkoak erakutsiz. Eta… sorpresa bat ere izango da: oso bestelako erakustaldia.
Dena den, beti lez, biribilketak eta koreografiak ere izango dira.
Urriaren 22an, ostiralean, 17:30etik 21:00etara, ARRATSALDEKO DANTZA izango dugu Laudioko Antzokian, jarduera anitzez hornituta, ikasitako pausu berriak praktikatzeko, tarte ederrean lagunekin. Eta, tangoa dantzatzea gustuko duzuenontzat, zeuon milonga ere izango duzue 17:30etik 18:15era.
Igo
Sevillanak, kitarra eta saloi dantzak, Andaluziako Etxeko lagunen bitartez

Laudioko Andaluziaren Etxeak, urriaren lehen egunaz geroztik, sevillana, kitarra eta saloi dantzen ikastaroak martxan direla gogoratu nahi dizue.
Zuek ere, Andaluziako Etxeak hasiko ibilbide berriarekin bat egin nahi baldin baduzue, jakizue ez duzuela zuen buruak bazkide egin behar, ezta kuota ordaindu beharrik ere. Hortaz, zalantza guztiak alde batera utzi, eta eman izena, Andaluzia Etxean, Untzueta kaleko 3. zenbakian. Andaluziako Etxeko lagunak itxaroten dituzue!
Igo
Uraren neurrizko kontsumoa

Kantauriko Urkidetza, Aiarako Uren Partzuergoak ondoz ondoko bosgarren urtez, ura neurriz erabiltzen jakiteko programa antolatuko du Aiara bailarako ikastetxe guztietako ikasleen artean, ingurumena eta baliabide naturalak errespetatzen jakin ahal izateko eta ura neurriz erabili behar dela nabamentzeko.
Programa 9 eta 10eko ikasleen artean egingo da, urriaren 2tik 19ra bitartean. Bertan gelan burutu beharreko zenbait ekintza egingo dira eta Aiarako Uren Partzuergorako bisita edo eta Maroñoko uharkarako txangoa antolatuko dira. Kantauriko Urkidetzaren eskutik ikasle hauek uraren ziklo naturala ezagutuko dute, eta gure etxeetara heldu aurretiko pausuak zeintzuk diren ikasiko dute.
Igo
Etxeko lanak trukatzeko tailerrak berriz ere gure artean

Urtero bezala, aurten tailerrak mistoak izateko eskaerari erantzuna emanez, emakumeek eta gizonek parte hartzeko aukera dute, datorren urrian martxan jarriko den etxeko lanak trukatzeko tailerrean.
Helburua, aurreko urteetan izan dugun berdina da, alegia, etxeko lanetan gizon eta emakumearen arteko zereginen partekatzea, bakoitzak bere erantzukizunak hartzea bultzatzea, edo hobe esanda, etxe berean elkarrekin bizi diren pertsonen artean zereginak erdi banatzea. Gainera, gure hasierako oinarria da elkarrekin bizitzeko ez dela derrigorrezko obligazioa erantzukizun partekatua, baizik eta pertsonaren independentzia izatea beste pertsonekiko errespetuaren iturri.
Parte hartu gura duten gizon eta emakumeei zuzendutako dago proiektua. Adinak ez du garrantzirik. Lanak trukatzeko tailerrak honako bi bloketan banatuta daude: lehena sukaldaritza, jostea eta lisatzea ; eta bestea, brikolaia, elektrizitatea eta iturgintza. Parte hartu nahi dutenek aukera dezakete bata zein bestea, baita biak egitea ere. Egun ezberdinetan izango dira.
-Brikolaia, elektrizitatea eta iturgintza ikastaroak datorren ostegunean, urriaren 31an, hasiko dira eta astearte eta ostegunetan egingo dira abenduaren 14ra arte, EPA zentroan, arratsaldeko 6.30etatik-8.30etara.
-Sukaldaritza, jostea eta lisatzea ikastaroak datorren astelehenean, urriaren 30ean hasiko dira eta astelehen eta asteazkenetan izango dira, abenduaren 13ra arte, Kultur Etxean eta Gastronomia Museoan, arratsaldeko 6.30etatik-8.30etara.
Informazio gehiago eta izen-emateak Laudio Udaleko Berdintasunerako Bulegoan, 94 403 4 854 telefonoan (10:30-14:30). Plaza mugatuak.
Igo
Laguntasuna eta orientazioa indarkeriaren kontra

Arabako Gizarte Ongizateko Foru Institutuaren laguntzaz, AIZAN elkarte psikosozialak, Aiarako koadrilan ekintza berri bat martxan jarriko duela nabarmendu nahi dizuegu berriz ere.
2006.urtean eta esperientzia pilotu baten bidez, Aiara eskualdean martxan jarriko den aholkua emateko, euskarria eskaintzeko eta elkarri laguntzeko edo auto-laguntzako taldea da. Zuzenduta dago familia indarkeria pairatu duten emakumeei, egoera hori gainditu beharra dutela ikusarazte, arazoari buruzko kontzientzia hartuz eta aldaketarako laguntza eskatuz, indarkeriarik gabeko ikuspegi batetik bere bizia berreskuratu eta aurrera egin nahi duten emakumeentzat.
Taldearen bidez emakumeari orientazioa eskaini zaio, lituzkeen krisi egoeratan laguntza ematea, bere burua maitatzen ikasteko, jarrerak aldatzen saiatzeko, bere burua errudun ez jotzeko eta indarkeriazko jokaera bortitzak ekidin eta saihesteko; azken finean, indarkeriari aurre egitea eta norberak duen balioaren estimua berreskuratzea. Guzti hori isilpekotasun, babes eta isil-mandatasun zorrotzenaren menpe.
Baliabide honen informazio gehiagorako, interesatuta daudenek bere inguruan dauden gizarte zerbitzuetan edo zuzenean Arabako Foru Aldundian 945 15 10 15an.
Igo
Mugikortasunaren Astearen balorazioa

Laugarrenez, Laudioko Udalak, Europako Mugikortasunaren astearekin bat egitea erabaki zuen, beti ere, mugikortasun jasangarria bermatzen duten moduak bilatuaz, Ingurumena zainduz, gure ingurua eta Osasun publikoa babestuz. Beste urte batez, eta Eusko Jaurlaritzaren IHOBE elkartearen bitartez ( Ingurumenerako Kudeaketaren elkarte publikoak), udalerria eta administrazioa bat egiten duten topagunea aurkitzeko zenbait ekimen antolatu ziren, iritzien, informazioaren eta lanaren bidez, Laudio jasangarriago bat posible dela egiaztatzeko, beti ere garraio jasangarriago baten alde eta mugikortasuna oinarri hartuta.
EKINTZAK
Ekimenak, irailaren 16an hasi ziren, Ayala Kantzelariaren institutuan antolatutako spiningaren bitartez. Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, 40 lagun bat prban parte hartu zuten eta bukatu bezain laster edari, jakiak eta zenbait opari jaso zituzten.
Arratsaldean, haur eta gaztetxoak puzgarrietan ibiltzeko aukera izan zuten.
Irailaren 17an, igandean, ehundaka pertsona Herriko plazan bildu ziren, oinezko, patineta edo eta bizikleta bitartezko martxatan parte hartzeko, eta udalerriko bide eta kale barrenetan ibiltzeko asmoz. Laudioar txirrindulari elkartearen eta Goikogane mendi taldearen laguntzaz, bizikleta eta ibiltariak, udalerriko kaleen jaun eta jabe egin ziren, eta ohizko bihurtzea nahi genukeen irudia utziaz. Bukatutakoan, berriz ere, edari, kaki eta zenbait opari zozketatu ziren.Arratsaldez, Baisalako lagunekin batera, herritarrak dantzan egiteko aukera ez zuten galdu eta han ibili ziren gorputzari astindua emanez.
Irailaren 18 eta 19an, udaletxe ondoko balio anizdun aretoan, aldaketa klimatikoari buruzko erakusketa egin zen, eta handik pasatu zirenak aldaketaren ondorio txarrak zeintzuk diren jakiteko beta izan zuten.
Irailak 20: Gidari profesionalekin eta ekimenerako prestatutako autoekin, zuzen gidatzen jakiteko ikastaroa egin zen eta espero baino parte hartzaile gehiago zenbatu ziren.
Mugikortasunaren Astea, irailaren 22an antolatu zen "Nire kotxerik gabeko" eguna ospatu genuen, eta berriz ere, haur eta gaztetxoak jardunaldiko protagonista bihurtu ziren. Udalerriko ikastetxeetako zenbait ikasle, alkatea eta Alberdi politikoetako kideak agurtu ostean, ez ohizko bilkura bat egin zuten. Bertan ikasleek, Ingurumena zaintzeko bete beharreko neurriak ezagutzera eman zituzten eta, udal agintariei, neurriok bere egin zezaten eskatu. Jakin izan dugunez, udal agintariek, neurriak praktikan jartzeko asmoa agertu dute. Bilkuraren ostean, ikasleak ingurumena zaintzen dutela erakutsi zuten eta oinez abiatu ziren bakoitza bere ikastetxera, ingurumena errespetatzen duen mugikortasuna posible dela adieraziaz.
Igo
Betizuen karaokea 11an

Ikasturtea martxan jarri dela aprobetxatuz, Euskal Herriko behirik famatuenek, ETBko Betizuek, ere berrikuntzaz beteta hasi nahi dute denboraldi berria. Hori dela eta, arratsaldetako telebista saiorako karaoke bat antolatuko dute, Euskal Herriko txoko guztietako gaztetxoekin. Laudioren kasuak ba du jada grabaketarako data; zuek ere abestu nahi badin baduzue, edo zuen adiskideren bat animatu, jakizue, karaokearen grabaketa, urriaren 11an egingo dela, arratseko 17.00etan, Herriko plazan. Etorri, parte hartu eta gozatu!
Igo
Andersenen ipuinak erakusgai

Laudioar txikienak ere, Andersenen lan anitza eta paregabea ezagutu dezaten, erakusketa bat egingo da, Lamuzako Kultura Etxean, urriaren 23tik, azaroaren 5ª bitartean, lekuko ohiko ordutegian, eta "Andersenen ipuinak" lemapean. Txikienek eta literatur genero txikia maite dutenek, erakusketako paneletako irudi eta ipuinak ikusi eta irakurtzeko aukera izango dute honela. Eta ondoren, bertan antolatuko diren bi txokoetara joateko aukera izango dute; 3 - 6 urtekoentzat marrazketa txokoa, eta 6 - 10 urtekoentzat irakurketa txokoa. Txoko hauek martxan egongo dira arratsaldeko 5etatik 7etara.
Igo
Ipuinen ilustrazio lehiaketaren 8. edizioa martxan

Martxan da jada, XV Ipuin Lehiaketako ipuin irabazleekin, argitaratuko den liburuaren ilustrazioak nortzuk egingo dituen aukeratzeko lehiaketa. Era laburrean esateko, 600 eurotako saria lortzeaz gain, marrazkigile txapeldunak, aukeratzen duen ipuinaren azala eta barruko hamar marrazkiak egingo ditu. Baina aldez aurretik, urtero bezala, lehiaketaren oinarriak bete beharko ditu lehenengo, eta hauek dira horietako batzuk, edo garrantzitsuenak behinik behin: Liburuaren azala eta bi ipuin ezberdinekin lotura duten marrazki bana egin beharko ditu. Testuak Kultura Etxeko harrera-tokian jasoko dira.
Marrazkien formatua 15 x 21 zentimetrokoa izango da.
Liburu azalean ondoko testua agertu behar da: "Laudioko Udala XV. Ipuin Lehiaketa - XV Concurso de Cuentos Ayuntamiento de Llodio"; eta edozein koloretan aurkez daiteke. Gainontzeko marrazkiak zuri-beltzez margotuak izango dira.
Originalak entregatzeko azken eguna 2006ko azaroaren 20 izango da; egun honetan eguerdiko ordu bata baino lehen.
Ilustrazioak eta gutunazala egilearen datuekin Kultur, Kirola eta Jaietako Arloaren bulegoetan jasoko dira, Herriko Plazan, 8, Laudio 01400 (Araba).
Gainontzeko oinarri guztiak, hauek barne, www.laudiokoudala.net helbide elektronikoan izango dituzue. Ez denborarik galdu eta ekin marrazkiak egiteari! Sari potoloa zuek guztiak zer aurkeztuko duzuen zain baitago!
Ellakuriko igerilekuek inoiz baino bisitari gehiago izan dituzte iragan udako bainurako denboraldian

Ellakuriko igerilekuek, iragan berri den udako bainuaren denboraldian, inoiz baino erabiltzaile gehiago izan zituen, eta aurreko denboraldiarekin alderatuta, igoera hori, %36 ingurukoa izango da.
Horrek zer suposatzen duen? Ba aipatu bezala, uda garaian, hau da ekaina eta iralia bitartean, eraberritu berri diren igerilekuetatik 30.780 pertsona igaro direla bainua hartzeko prest. Eta oraindik ere zehaztasun gehiago eskaintzeko, horratx, Udaleko Kirol arloak luzatu dizkigun datuak: 2004 urtean, behin eta berriro aipatutako igerilekuetatik 20.031 pertsona pasatu ziren; 2005ean berriz, erabiltzaile kopurua zertxobait hazi egin zen eta 22.597 pertsona zenbatu ziren. Baina aipatu dugun bezala, azken urteetan, igoera nabaririk izan baldin bada, hori ziur asko, pasadan uda garaian erregistratu zen jendetza,30.780 haur, gazte eta heldu, Ellakuriko igerilekuetan.
Oraindik ere, aurten erregistratu zirenen kopuruari beste buelta bat emanda, hurrengo honetaz ohartzen gara:b Lehenengo eta behin, Igerilekuak lau hilabetez irekita izan direla. Lehen hilabetean, hau da ekainean, bertaratu zirenak 1.100 bat pertsona izan ziren. Uda garaiko bigarren hilabetean, aurtengo gorakadarik nabariena antzeman dezakegu, izan ere, 20.000 bat erabiltzaile zenbatu baitziren. Hurrengo bi hilabeteetan ,gogoan izango duzuen bezala, eguraldiak ez zuen asko lagundu, eta bertaratu zirenak etziren uztailekoak adina izan; abuztuan esaterako, 5.662 pertsonas, eta irailean berriz, y 4.415.
Duda gabe, oraintxu Ellakurin egin diren atontze lanak, zerikusia handia izango dutela, aurten erregistratuko markarekin; izan ere, behingoagatik, igerilekuak, erabiltzaileek eskatutakoarekin bat egiten hasi dira.
Gure aldetik, aurtengo marka, etorkizunean hautsio ditugun beste askoren lehena izatea espero dugu. Segi dezagun bide horretan!
Igo