|
|
 |
|
Zuin 324
|
1. hamabostaldia - Urria 2006
|
|
Aurtengo Udal Asanbladak, datorren azaroaren 2an hasiko dira eta Aretako auzuneko laudioarren txanda izango da lehenengoa

Hilabete berriaren hasierarekin, laudiarrek, udaletxeko ordezkari politikoei iragan hilabeteetan zehar jasotako eta burututako kexak eta sugerentziak aurkezteko aukera berri bat izango dugu. Izan ere, hemen baitra berriz ere, herritar giza eskaintzen zaigun herramintarik erabilgarriena, behin behin,udal ordezkariek, hurrengo hauteskundeak heldu bitartean, hiritarrok ditugun arazo eta eskakizunak zeintzuk diren jakin dezaten: Udal asanbladak.
Baina, ekimenaren hitzorduak zeintzuk diren gogoratu baino lehen, asanbladen funtzioak zeintzuk diren gogoratuko dizkizuegu:
- Esaterako, Korporazioari zuzendutako iniziatibak, iradokizunak, kexak eta proposamenen aurkezpena eta txosten egiteko aukera emango digute.; hau dena, arazoak konpon?tzeko eta azpiegitura, ingurugiroa, trafikoa, ziurtasuna, eta ekipamenduen baldintzak hobe?tzeko, eta orokorrean, auzune bakoi?tzean zerbitzuak emateko eta horrekin bat eginez, Laudioko udal osoan ere bai.
- Horrez gain, bertan parte hartzen duten laudiarrek, Udalak ipinitako neurriak, ekimenak eta zerbitzuak martxan jartzeko laguntza aurki ditzakete, baita udal asanblada bakoitzean sortutako ideien inguruan ere.
- Gainera, Asanblada egiten denean, sortu ahal den edozein gairi buruz jarduteko aukera ere izango dute herritarrek, beti ere herritarren bizitzaren kalitatea hobetzekotan.
Azkenekoz, zera gogoratu nahi dizuegu: Udalerriko auzo asanbladetan, bai auzokideek bai elkarte edo herritarren kolektiboek, euren ordezkarien bitartez, parte hartu ahal izango dute. Edozein kasutan, dagokion auzokideetako auzokideek ere parte hartzeko aukera izango dute, auzo horretako auzoki ez izan arren, beti ere auzo horretan edozein motatako interesak baldin baditu.
Besterik gabe. horratx hurrengo egunetarako antilatu diren auzo asanbladak:
- Aretako Udal asanblada. Kultura Etxean, azaroaren 2an, 19.30ean
- Ugarteko Udal asanblada. Ugarteko elizan, azaroaren 7an, 19.30ean
- Lateorroko Udal asanblada. Lateorroko eskoletan, azaroaren9an, 19.30ean
- Hiriguneko eta Larrañoko Udal asanblada. Lan Heziketako Udal Ikastetxean, azaroaren, 14an 19.30ean
- Larrazabalgo Udal asanblada. Gurdigilea jatetxean, azaroaren 16an 19.30ean
- Gardeako Udal asanblada. Gizarte Etxean, azaroaren 21ean, 19.30ean
- Nekazaritza Sustapenerako Udal asanblada. Udaletxeko Osoko Bilkura gelan, azaroaren 23an, 19.30ean
Igo
Zilarrezko eta Urrezko ezteiak ospatu nahi?

Lamuzako Kepa Deuna parrokiak, urtero legez aurten ere, Zilarrezko eta Urrezko Ezteiak ospatuko ditu, gure udalerrian zein gure udalerritik kanpo ezkondu ziren bikote guztien artean.
Ospakizun eguna, abenduaren 2a izango da, larunbata, arratsaldeko zortzi eta erdietan (20.30ean). Ondoren, parrokiako
etxean, Elizkide deiturikoan, nahi duen guztiak zizki. mizkia hartu dezake, bere egun handia ospatzeko asmoz. Informazio gehiagorako, Elizkide egoitzara jo.
Igo
Haur hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoentzako eskolak abian

Jakingo duzuen bezala, Udaleko Ongizate arloaren prebentziorako arlotik eta ikastetxe bakoitzeko Gurasoen Elkarteko laguntzarekin, 6 eta 11 urte bitarteko seme- alabak dituzten gurasoentzako eskolak martxan jarri zirela, hau da Oinarrizko hezkunza ikasten dituzten haurren gurasoentzako. Orain berriz, eskola berria martxan jarri nahi da, 4 eta 5 urtetako seme- alabak dituzten gurasoei berziki zuzenduta (haur hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen gurasoen?tzako, alegia. Zikloak ikasturte osoa iranugo du eta hainbat sesioz osatuta egongo da; hauetan gainera, parte hartzen duten gurasoek, psikopedagogoen laguntza izango dute, seme- alabek pairatzen dituzten arazo eta bibentziak uler?tzen lagunduko dizuenak. Sesioak arratsaldez izango dira, beti ere haurrak klasean dauden bitarteko ordutegian, hirurak eta laurdenetik, bostak laurden gutxiagora.
Proposatutako gaiak
Jateko ohiturak hartu/Lo egiteko ohiturak hartu/Arduratasunaren indarketa/Arauak jartzea eta aginteak eman / Eguneroko arazoei irtenbidea emateko laguntzak: komunikazioa, sariak, zigorrak... /Rabietak kontrolatzen jakitea/ Gauak eragiten dituen beldurrak/ Eboluzioa eta inteligentzi eta hizkuntzaren estimulazioa.
Gai bakotzak bi edo sesio bat iraungo du. Lehen sesioan egutegia antilatuko da eta Informazio gehiago behar izatekotan, Ikastetxe bakoitzeko Gurasoen elkarteei eskatu.
Izen ematea: Dohainik. Ongizate saileko udal bulegoak 94 403 4840.
Tokia: Herriko plazan, Udaletxe alboko balio anizdun aretoan.
Eguna eta ordua Azaroaren 13an, astelehenean, arratsaldeko 15.15etan.
Igo
Etxeko lanak trukatzeko behar diren oinarrizko ezagutzak ikasteko tailerra

Etxeko lanetan gizon eta emakumearen arteko zereginen partekatzea bermatzearren, bakoi?tzak bere eran?tzukizunak hartzea bultzatzearren, edo eta, etxe berean elkarrekin bizi diren pertsonen artean zereginak erdi banatzeko helburuarekin, hemen dira berriz ere etxeko lanak trukatzeko tailerrak.
Lanak trukatzeko tailerrak bi bloketan banatuta daude: lehena sukaldaritza, jostea eta lisa?tzea ; eta bestea, brikolaia, elektrizitatea eta iturgintza. Parte hartu nahi dutenek aukera dezakete bata zein bestea, baita biak egitea ere. Egun ezberdinetan izango dira.
-Brikolaia, elektrizitatea eta iturgintza ikastaroak datorren ostegunean, urriaren 31an, hasiko dira eta astearte eta ostegunetan egingo dira abenduaren 14ra arte, EPA zentroan, arratsaldeko 6.30etatik-8.30etara.
-Sukaldaritza, jostea eta lisatzea ikastaroak datorren astelehenean, urriaren 30ean hasiko dira eta astelehen eta asteazkenetan izango dira, abenduaren 13ra arte, Kultur Etxean eta Gastronomia Museoan, arratsaldeko 6.30etatik-8.30etara.
Informazio gehiago eta izen-emateak Laudio Udaleko Berdintasunerako Bulegoan, 94 403 4 854 telefonoan (10:30-14:30). Plaza mugatuak.
Izan zaitez zu ere bai ipuin kontalari!

Ipuinak, kondairak, istorioak, ia beti dira bizi dugun errealitatearen isla. Errealitate horretan, sarri, estereotipo sexista askok dute eragina, pertsona guztiok gure sozializazio eta gizarteratze prozesuan zehar jasotzen dituguna; beraz, beharrezkoa da interbentziozko estrategia batzuk martxan jartzea eta sustatzea, gaztetxoen erabateko garapen integrala eta osoa bultzatzeko.
Helburua aniztasuna eta nor banakotasuna bultzatzea da. Abiapuntua izango da nork berak bere nortasun pertsonala eraikitzea genero aldetiko baldintzapenik gabe. Horregatik da garrantzitsua jakitun egotea eta ezagutzea gaztetxoengan ipuinek duten garrantzia, ipuin herrikoiak azter?tzea, ipuinak aukeratzen jakitea, eta baita ere, jakitea nola kontatu behar diren, neskak eta mutilak aparte sailkatuko ez dituzten eta lortu nahi dugun eta iritsi nahi dugun gizarte berdinagoaren isla izango diren ipuin propioak sortzera animatu eta gogoa piztu arte.
Tailerra zuzenduta dago, batez ere, gizonei, bikoteak edo guraso bakarreko familiei, eta baita umeen munduagatik interesa daukatenei ere.
Izena emateko Berdintasunerako Zerbitzuan 94 4034854 (10:30-14:30) : plazak mugatuak dira. Azaroko asteazkenetan: 8, 15 eta 22an egingo dira arratsaldeko 5:30etatik- 7:30etara Kultura E?txeko 1. aretoan.
Igo
Pertsona Nagusien elkarretaratze tradizionala aurten gure udalerrian ospatuko dugu

Aiarako Koadrilak antolatuta, azaroaren 23an, Aiara Bailaran egin ohi den elkarretaratze handi baten edizio berri bat egingo da: Pertsona nagusien elkarretara?tzea, hain zuzen ere. Oraingo honetan gainera, Amurrio eta Laudioko nagusiek ere bertan parte har?tzeko aukera izango dute.
Jardunaldi erraldoi horretarako antolatutako egitaraua honako hau izango da:
EGUNEKO EGITARAUA
11:30tan.-Aiara, Artziniega eta Okondoko taldeak, Amurrioko
Atxa likorearen museoa bisitatuko dute.
11:30tan.- Amurrio eta Laudioko taldeak, ordea, Etnografia museoa eta Artziniegako Arteako santutegia bisitatuko dute.
14:00etan.- Laudioko Lamuzako San Rokeren parrokian, talde guztientzako meza santua ospatuko da.
14:45etan.- Laudioko alkatearen harrera, laudiar Karrika jatetxearen inguruetan.
15:00etan.- Laudioko Karrika jate?txean herri bazkaria, talde guztientzako.
16:30tan.- Erromeria
19:00etan.- Amurrioko Antzokian, antzerkia
Esan beharrik ez dago, desplazamendu guztiak autobusez egingo direnik. Hala ere, jakizue, irteera hilaren 23ko goizeko 11.00etan burutuko dela Laudiotik. Pertsona bakoitzak, izena emateko orduan, 18 euro ordaindu beharko ditu, txangoak, ekimenak eta bazkaria ordaindu ahal izateko. Plazaren bat erreserbatu nahi izatekotan, deitu berehala 94-4034842 telefonora, beti ere, goizeko 8.00etatik 15.00ak bitartean. Izena eman ostean, Vital kutxako 2097-0264-86-0008005886 kontu korrontean 18 euro sartu direnaren ziurtagiria aurkeztu egin beharko dute interesatuek.
Ez denborarik galdu, esaterako Laudiorako aurre- ikusitako plaza kopurua 55ekoa baita eta izena ematen den neurri berean erreserbatzen joango dira.
Igo
Zergak ordaintzeko bandoa

2006ko urteko Laudioko Landalur eta Hirilur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Errolda, Arabako Foru Aldundiak onartu du.
Honako zergen ordainketa epea, borondatezko aldian, 2006ko urriaren 4 egunetik abenduaren 4 egunera arte, biak barne, izango da.
Helbideratuta dauden erreziboak 2006ko azaroaren 4an kobratuko dira
Zerga honen ordainketa helbideratuta ez duten zergadunek, ordaindu ahal izango dute Vital Kutxa eta Euskadiko Kutxaren bulegoetan, ohizko ordutegian, etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri bakarra aurkeztuz. Erreziborik ez bada jaso ala jasotakoa galdu bada, erreziboaren ale bikoiztua eskatu Herriko Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, Herriko Plaza - beheko solairuan, ezkerrean.
Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik paran eta geratu diren erreziboak derrigorreko behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira berez automatikoki eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.
Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren ordainketaren eskaerak, haiek bakarrik, borondatezko epea ez dute eteten.
Igo
Erabilitako arropa batzeko kanpaina, Aretako eskolan

Aretako Eskola gurasoek elkarteak, laudiar guztiei honako hau helearazi nahi die: Hilabete bakolitzeko hirugarren ostiralean, eta arratsaldeko lau eta erdietatik, bostak bitartean, Eskolako Gurasoen gelak, etxean jada erabiltzen ez dituen arropak batzeko kanpaina irekita egongo dela.Hortaz, badakizue, erabiltzen ez duzuen arropa, boltsa batean sartu eta Aretako eskolako gurasoen elkartearen gelan utzi ezazue, hileko hirugarren ostiralean, 16.30tik 17.00etara.
Igo
Andersenen ipuinei buruzko erakusketa hialren 5era arte zabalik izango ditu ateak

Azaroaren bosta bitartean, Andersenen ipuinen inguruko erakusketa, zuen zain izango duzue, Lamuzako Kultura Etxean, ohiko ordutegian. Gogoan izan, haur literaturaren aintzindariaren inguruko erakusketaz gain, haur eta gaztetxoek, beraientzako bereziki antolatutako bi txoko topatuko dituztela berton: 3 - 6 urtekoentzat marrazketa txokoa, eta 6 - 10 urtekoentzat irakurketa txokoa. Txoko hauek arratsaldeko 5etatik 7etara martxan egongo dira. Ez zalantzarik izan, eta hurbil zaitezte gaur bertan, Kultura Etxera eta berton kokatutako Andersenen inguruko erakusketa zoragarri honetaz gozatzera, pena merezi du eta!
Igo
Haur eta nagusientzako ipuin kontalariak, Lamuzako eta Aretako liburutegietan

Urteroko eskaintzarik jostarienak, ipuin kontalariak, berriz ere udal liburutegietara helduko dira. Ikasturte berri honen hasieran gainera, ipuin kontalariak hirutan bisitatuko gaituzte, ipuinen, literaturaren eta, azken finean irudipenaren munduko hoberena eskaintzearren. Zuek ere hiru hi?tzordu hauek galdu nahi ez badituzue eta irudipenaz handik hona bidaiatu, adi honako hitzordu hauei:
Azaroak 9: Emakumeentzako ipuin kontalaria
Ordua: 17.00etan
Tokia: Lamuzako udal liburutegia
Ipuina: "La memoria del fuego" Virginia Imazena.
Azaroak 10: Haurrentzako ipuin kontalariak
Ordua: 17.00etan
Tokia: Lamuzako udal liburutegia
Lana: "Zu Zuk jaunaren alfabetoa" (estreinaldia; Bernardo Atxagaren haurentzako ipuinaren adaptazioa). Irrintzi produkzioen eskutik
Azaroak 17: Haurrentzako ipuin kontalariak
Ordua: 18.00etan
Tokia: Aretako liburutegia
Lana: "Ipuin magikoak"
Hiru hitzorduetarako sarrera doan izango da.
Igo
Arteetara hurbiltzen hitzaldiek arrakasta izugarria lortzen ari dira. Ez hutsik egin gero, Natxo de Felipe musikariaren edo Kepa Sojo zinemagilearen hitzorduei!

Arro esan genezake, arrakastatsua izan baita hurrengo honetan azalduko dizuegun ekimenari eginiko harrera. Aurrekoan aurreratu genizuen bezala, Euskal Herriko zenbait artista ezagunek, gure udalerria bisitatuko dute, Artearen inguruko oinarrizko ideiak eskaintzeko asmoz. Hurrengo egunetarako antolatutako hi?tzaldiak bi izango dira: bata, musikaren ingurukoa eta txosten emaile Natxo de Felipe dela, eta bigarrena, zinearen ingurukoa, Kepa Sojo zuzendari duela. Horra hor bi hitzaldi hauei buruzko zehaztasun gehiago:
Hitzaldiak non? Kultura Etxeko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19.00etan.
Azaroaren 14ean.- Natxo de Felipe "Musika"
Izenburua: "Euskal Musikan murgilduta" (Eusk.)
Oskorri taldeko partaide honek gure musikaren atzoko, gaurko eta biharko egoerari buruz hausnarketa bat egingo du. Hau egiteko, bai musikari moduan bai euskal musikaren ikerlari moduan, duen esperientzia luzean oinarrituko da.
Azaroaren 28an.- Kepa Sojo "Zinema"
Izenburua: "Nola egiten da filme bat. Zinema teoriatik praktikara" (Eleb./Biling.)
Gure herriko zinemagileak filme bat zelan egiten den azalduko digu, baita prozesu horren urrats guztiak ere: gidoia, finantziazioa, aurre-produkzioa, grabaketa, postprodukzioa. Bestalde, bere esperientzia propioan oinarrituta, teoria eta praktikaren arteko harremana zein den azalduko du.
Filme bat zelan egiten den jakin ahal izateko "CUANDO PUEDAS" filme laburra eta pelikularen "MAKIN OF"-a proiektatuko dira. Amaitzeko, "EL SINDROME DE SVENSSON", bere lehenengo filme luzearen trailerrak ikusteko aukera izango dugu.
Igo
Ilustrazio lehiaketaren 600 eurotako saria jabe bila dabil eta zu izan zaitezke poltsikoratuko dituen marrazkigilea

Aurrekoan aipatu genizuen bezala, martxan da, XV Ipuin Lehiaketako ipuin irabazleekin, argitaratuko den liburuaren ilustrazioak nortzuk egingo dituen aukeratzeko lehiaketa. 600 eurotako sari bakarra poltsikoratu nahi baduzu, hurrengo honetan aipatzera goazkizuen oinarriak kontuan hartu; eta informazio gehiago beharko bazenute, jakizue, www.laudiokoudala.net web orrialdean, lehiaketa honi buruzko zehaztasun gehiago izango dituzue.
OINARRI NABARMENENAK
Hala eta guztiz ere, kontuan izan, liburuaren azala eta bi ipuin ezberdinekin lotura duten marrazki bana egin beharko dituzuela eta testuak, Kultura Etxeko harrera-tokian jasoko direla.
Marrazkien formatua 15 x 21 zentimetrokoa izango da. Liburu azalean ondoko testua agertu behar da: "Laudioko Udala XV. Ipuin Lehiaketa - XV Concurso de Cuentos Ayuntamiento de Llodio"; eta edozein koloretan aurkez daiteke. Gainontzeko marrazkiak zuri-bel?tzez margotuak izango dira. Originalak entregatzeko azken eguna 2006ko azaroaren 20 izango da; egun honetan eguerdiko ordu bata baino lehen.
Ilustrazioak eta gutunazala egilearen datuekin Kultur, Kirola eta Jaietako Arloaren bulegoetan jasoko dira, Herriko Plazan, 8, Laudio 01400 (Araba).
Gehiagorik ez ba! Oinarriok kontuan izan eta parte hartu! 600 eurotako sari potoloa zuek noiz helduko zareten itxaroten dagoela ez ahaztu!
Igo
XLII. Eskualde Bolo Txapelketa Laudiko Bola Tokian

Ruperto Urkijo bolo klubak XLII. Eskualde Txapelketa antolatzen dabil egunotan. Oraindik ere, asko dugu ikusteke, hori dela eta, horra hor hurrengo egunetarako, Laudioko Bolo tokian egingo diren bigarren txandako datak:
Azaroak 11 eta 18, biak ere goizeko 11.30etatik 13.00etara, eta arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Lehiaketa honen final nagusia, abenduaren 16an burutuko dela ere gogoan izan.
Igo
Baisalakoekin merengea dantzatzeko gai izango zarete

Azaroaren 10ean, ostiralean, gaueko 22:30etik 01:30era, BAISALA GAUA izango duzue gozagai, beti bezala, Laudioko Antzokian. Jarduera anitzez hornitutako ekimen hau, MERENGE DANTZALDI BEREZIra dedikatua egongo da.
BAISALA COMILLASEN
Baisala dantza taldeak, bere lehen irteera antolatuko du azaroaren lehen asteburuan, eta Comillasera bidaiatuko dute bertako bazkideek. Ekimenak, Araba, Bizkaiko eta Kantabriako bazkideen onIritzia du. Baina, bertan parte hartu nahi baduzue, jakizue, hurrengo honetan egitaraua oso osorik eskaintzen dizuegula. Informazio gehiagorako www.comillas.es edo eta www.turismocomillas.com-ra jo.
Azaroak 3, ostirala
18:45etan, Zumalakarregiko etorbidetik autobusa aterako da.
21:00 Comillasera heltzea.
21:30etatik 23,00etara, afaria.
23:00etan Dantza: Gorriaren gau berezia. Bertan parte hartu nahi dutenei, soinean zerbait gorria eramatea gomendatzen diete.
Azaroak 4, larunbata
08,30etatik 10,00etara, gosaria
11:00etatik 12:00etara, Martaren eskutik, chachachá klasea.
12:15etatik 13:15etara, Verónica eta Sergioren eskutik, saltsa klasea.
13,30etatik 15,00etara bazkaria
17:00etatik 18:00etara, Sergioren eskutik bachata klasea.
18:15etatik 19:15etara jive (rock)-ren klasea, Verónica eta Martaren eskutik
21:00etatik 22,30etara, afaria
23:0etan: Glamurrez betetako gaua eta dantzaldia
Azaroak 5, igandea
08,00etatik 10,00etara gosaria
11:00etatik 12:30etara, parte hartzaile guztiekin: jive itzulia, saltsa itzulia, zelta dantzaldia.
13:00etatik 15:00etara, bazkaria.
16:00etan, Laudiorako itzulerarako autobusa.
Igo
Laudiar karatekak Asturiar printzipearen txapelketan

Laudioko lau karateka gazte, Euskal Selekzioaren kide giza, Estatu espainiarrean dagoen eta lehiaketarik famatuenean parte hartu izan zuten iragan urriaren 21 eta 22an. Txapelketa Asturiaseko printzipea da eta Oviedon lehiatu zen. Gure herritik bertara joandakoak honako hauek dira, beti ere Angel Daza aukeratzaile zutela: Gizonezkoen senior taldean, Jorge Cabel eta Arkaitz Santamaría izan ziren, eta emakumezkoen senior taldean berriz, Jesica Gordo.
Oraingoan ere, gure herria ordezkatuz txapelketan parte hartu dutenek, karatean haiek baino hoberik ez dela erakuts dezaten espero dugu, eta berriz ere, emaitza ezin hobeak eskura ditzatela.
Igo
Udazkeneko Mikologia Astearen azken ekimenak

Nahiz eta Laudio perretxiko zaleen elkarteak antolatutako Udazkeneko XXVI. Aste Mikologikoa mar?txan den, gu ere antolatu diren zenbait ekimenekin bat egin hahi genuke, batik bat, hurrengo egunetarako antolatutako horiek zuei, guztioi eskain?tzeko. Hori dela eta, horra hor, datozen egunetarako perretxiko zaleek alde batera utzi ezin dezaketen hitzorduak:
Urriak 30
Euskal Gastronomia Museoa, 19.30etan
Isidro eta Prudenen eskutik, perretxikoz eginiko sukaldaritza erakusketa
Urriak 31
Euskal Gastronomia Museoa, 19.30etan
Juaninek perretxikoz eginiko plater bat prestatuko du
Azaroak 2
Euskal Gastronomia Museoa, 19.30etan
Cristóbal Burgos, Laudio perretxiko zaleen elkarteko ohorezko bazkidearen eskutik Ikusentzunekoa: "Paseos micológicos" eta "Orden voltéales: Biología molecular".
Azaroak 4
Perretxiko bilketa eta arratsaldean klasifikazioa, beti ere Kultura Etxeko lokalean; Espezie bakoitzeko hiru alea onartuko dira, eta saskian baldin badatoz (plastikozko ontzirik ez erabili).
Azaroak 5
Goizeko 10.00etatik aurrera eta herriko enparantzan:
Perretxiko eta landare erakusketa; Perretxikoen XX. lehiaketa gastronomikoa; haur eta gazteentzako XIX marrazki lehiaketa; Perretxikoen dastaketa; José Azategi (Mungiarrak) eginiko egurrezko perretxikoen erakusketa, eta trikitilariak.
Igo
Aurtengo ikasturtean ere, Goikogane taldearekin mendirako txangoez gozatzeko aukera izango dute gazteenek

Ikasturte berriarekin batera, gure udalerriko ikastetxeetako ikasleek, mendirako zaletasuna bultzatzeko ekimen bat martxan jarri da aurten ere: Goikogane mendi zaleak zuzentzen dituen eta ikasturte osoan zehar egingo diren haur eta gaztetxoentzako mendi txangoak, honako honexek:
- Txarlazo eta Solaiera - Urduña, 2006/10/29 (Igandea)
- Urieta - Angulo garatea, 2006/11/18 (Larunbata)
- Recuenco - Bóveda, 2006/12/03 (Igandea)
- Itxogana eta Indiagana - Azatzeta, 2006/12/16 (Larunbata)
- San Cristobal - Salinillas, 2007/01/21 (Igandea)
- Moraza - Moraza, 2007/02/03 (Larunbata)
- Burbona - ltube garatea, 2007/02/18 (Igandea)
- Beratza (San Pedro) - Barrerilla garatea, 2007/03/03 (Larunbata)
- Urkiola: Irakasteko ibilbidea - Urkiola, 2007/03/18 (Igandea)
- Montenegro-Peñalba (Atxuri) - Artzinega 2007/04/01 (Igandea)
- Tellamendi-Besaide - Aramaio, 2007/04/21 (Larunbata)
- Cantoblanco - Aizkoeta, 2007/05/13 (Igandea)
- Soila - Korres, 2007/05/26 (Igandea)
- Sta. Marina eta Elorritxugane - Orozko, 2007/06/09 (Larunbata)
Ibilaldi bakoitzerako GOIKOGANE Mendi taldearen egoitzan izena eman behar da (Araba kalea 2, solairuarte, LAUDIO) hurrengo ibilegunaren aurreko astearteko 21.00ak jo arte. Ibiltari bakoitzak, ibilaldi bakoitzeko, bi euro ordaindu behar du, izena ematean. Ikastoletako IGEetan izenak har?tzeko arduradunen bat balego, izenak eta ordainak horrako epe berean ekarri beharko lituzke. Oharra: Bi euroko ordaina Arabako foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol sailaren arauek Eskola Kirolean ezarritakoa da. Bi euroak ez zaizkio itzuliko ibilaldira ez doanari. Ordain honek ez du betetzen ibilaldiaren balioa, izena eman duenak esku har dezala nahi du. Izena eman ez duena ezin etor daiteke ibilaldira.
Ibilaldien egunak, afixa edota oharren bidez iragarriko dira.
Aseguruak (Arauteriaren laburpena)
Arabako foru Aldundiak ikasle esku- hartzaile guztiak aseguratuko ditu honela:
a) Senda laguntzeko asegurua
b) Erantzun zibileko asegurua
c) Soinaren zati edota jardun gaitasunez gabe baledi, edo hil baledi, aseguruen legeriak baimentzen duen kasuetan, kalte ordainak jasotzeko asegurua.
Igo
Basalarrina elkartearen eskutik, azarorako sekulako kultura egitaraua

Basalarrina Kultura elkarteak atsedenik ere hartu ez du, azarorako pentsatutako kultura egitaraua prestatzen. Eta gu behintzat, pena merezi duelakoan gaude, gustu guztiak kontuan hartu izandituztelako eta zuek guztiontzako nahi haina ekimen antolatu dituztelako. Haien berri izan nahi?? Horratx!
AZARORAKO ANTILATUTAKO KULTURA EGITARAUA
Azaroak 3, ostirala: 20.00etan PIANO TABERNA, Igor Arzuagarekin.
Azaroak 11, larunbata: 20.00etan, KONTZERTUA, euskal soinu tresnekin.
Azaroak 16, osteguna: 19.30ean, ANTZERKIA "Euskara sencilloaren manifestua" Bikoteatroa taldearen eskutik.
Azaroak 22, asteazkena: 19.00etan DIAPORAMA, "Errefuxiatuen kanpamenduak Saharan".
Azaroak 23, osteguna: 20.00etan, ZINEMA "Blueberry" (adin guztientzako)
Azaroak 29, asteazkena: 18.30ean, IPUIN KONTALARIA, Gorringo taldearen eskutik
Ekitaldi guztiak Basalarrina Euskal Topagunean izango dira, Abastos plazan. Eta gogoan izan, hau guztiaz gain, Euskal Kantu ikastaroa badela (azaroak 14, 21 eta 28, 20.00etan), baita umeentzako zinema ere (larunbatero, 17.00etan)
Igo
|
|
 |
|