Laudio/Llodio: Zuin 340


 


Castellano
Erantsi gustokoenari
Web-en mapa
Azala Aurrekoa

Botoia Helbideratu zure zergak

Nire ordainketa

Zuin 340

1. hamabostaldia - uztailak 2007

Hemeroteka:

  

Aurten ere KultUdak edonor erotzeko moduko egitaraua eskainiko dizue kultura atsegin duzuenoi

Ezer gutxi erran genezake: Kultura atsegin baduzue eta bertatik bertara behar bezala gozatu nahi baldin baduzue, egin keinu aurten ere KultUda egitarauari, merezi duelakoan gaude eta! Adin guztientzako hitzorduak, musika, antzerkia, zinea, txangoak... gozatu nahi adina!

07.06.29

“El libro de la caza de las aves” irakurketa dramatizatua
Arratsaldeko 7etan
Kultura Etxeko ekitaldi aretoan
(Irakurketa antzeztua. Gazte eta helduentzako)

07.06.30

Folk Kontzertua
Fita fik, Nahasiak eta Sokaire taldeekin
Arratsaldeko 9etan
Herriko Plazan
(Musika emanaldia. Ekitaldi familiarra)

07.07.02 / 13

“Herri Koloniak” (1. txanda)
3 eta 4 urteko umeentzat goizeko 11etatik ordu 1a arte (12 euro)
5 eta 14 urte bitartekoentzat 10etatik ordu 1a arte (6 euro)
Laudioko kultur Etxean
(Umeentzat. Euskaraz)

07.07.05

Lankaietako Lagunak Txistu Taldearen kalejira
Arratsaldeko 7etatik aurrera kalejira
Kalejiraren hasiera Lamuza Parkeko pergolan
(Musika emanaldia. Ekitaldi familiarra)

07.07.06

Pirritx eta Porrotx Pailazoak Lana:
"Marimotots"
Arratsaldeko 6etan
Herriko Plazan
(Pailazoak. Ekitaldi familiarra)

07.07.06

Eguzki Lore Abesbatza
Arratsaldeko 8.00etan
Lamuzako San Pedro Elizan
(Musika emanaldia. Ekitaldi familiarra)

07.07.07

“Gasteizko Big Band” Taldearten musika emanaldia
Arratsaldeko 6etan
Herriko Plazan
(Musika emanaldia. Ekitaldi familiarra)

07.07.13

Teatro Trapero del Rio Taldearen “Salam”
antzezlana
Arratsaldeko 6etan
Herriko Plazan
(Antzerkia. Ekitaldi familiarra)

07.07.14

Zine Emanaldia Herriko Plazan
Gaueko 10,30etan
Herriko Plazan
(Filmearen proiekzioa. Ekitaldi familiarra)

07.07.16 / 27

“Herri Koloniak” (2. txanda)
3 eta 4 urteko umeentzat goizeko 11etatik ordu 1a arte (12 euro)
5 eta 14 urte bitartekoentzat 10etatik ordu 1a arte (6 euro)
Laudioko kultur Etxean
(Umeentzat. Euskaraz)

07.07.16 / 20

Udako Sukaldaritza Ikastaroa Gazteentzako
12 eta 14 urte bitartekoentzat. Goizeko 11,30etatik 13etara. (Doan)
Gastronomi Museoan
Izena emateko: Uztailaren 4tik aurrera 635730675 telefonoan (Sukaldaritza. Gazteentzat)

07.07.18

San Roke Musika Elkartearen kontzertua
Arratsaldeko 8etan
Herriko Plazan
(Musika emanaldia. Ekitaldi familiarra)

07.07.24 /25

“Tour 2007” Bidaia
24ean eguerdiko 12etan irteera Laudiotik
Prezioa (Bidaia autobus-literan): 48 euro
Izena emateko:
- Kultur Etxeko harrera-tokian
- Txirrindularitza Elkarteko egoitzan
Izena emateko epea uztailaren 2tik 13a arte
(Bi eguneko irteera. Gazte eta helduentzat)

Igo


Hauxe da 2007ko San Roke jaietako kartel iragarlea

Igo


Gobernu talde berria

Iragan ekaianren 16a geroztik, laudiar Udalak udal gobernu berria izango du, datozen lau urte bitarterako. Taldea, PNV-EAJko kide hauek osatzen dute: Jon Karla Menoyo, Hernando Lacalle, Izaskun Arregi, Juanjo Unzaga, Leire Orueta, Pedro Mari Isusi eta Izaskun Miñano.

Eta hauek dira laudiar Udala osatuko duten gainontzeko zinegotziak: Peli Ortiz de Zárate, Oihana Gomara, Josu Zabala, Gaizka Amorrortu, Ziortza Uriarte, Juan Antonio?Larisgoitia, Txaro Sarasua, Juan Ángel Gómez, Carlos Urquijo eta Rosa Mª Torres.

Igo


Azken udal akordioak

  • Nafarroa Oinez aldizkarian iragarkia ezartzea: 680 euro.
  • Fabián Legorburu eskolako haurreskola eraberritzea: 128.038,29 euro.
  • Fabián Legorburu eskolako teilatua eraberritzea: 168.689,63 euro.
  • Fabián Legorburu eskolako berogailua eraberritzea: 184.506,72 euro.
  • Lateorro eskolako Ortega y Gasset eraikuntzako berogailua eraberritzea: 84.823,52 euro.
  • Lateorro eskolako Menéndez Pidal eraikuntzako berogailua erabeeritzea: 97.826,71 euro.
  • Lamuza parkeko Etxe Nagusia eraberritzeko proiektuaren aurrekontua %10 handitzea. Azken aurrekontua: 969.753,39 euro.
  • Aretako jubilatuen klubeko lokalak berritzeko proiektuaren erredakzioa: 27.703,12 euro.
  • EHIGE aldizkarian iragarkia sartzea: 653 euro.
  • Komertzioa biziberritzeko egitasmoa berezia ezagutzera emateko inprimaki bat egitea eta marketing city delako egitasmoaren garatzea: 25.725 euro.

Igo


Andaluziako Etxeak 2006/2007 ikasturteari agur esango dio hornidura plazan egingo duten jaiaren bitartez

Zuetariko askok jada oporraldiaz gozatzen zaudeten honetan, badira oraindik ere gurean, ikasturte bukaerako jaia antolatzear daudenak. Horren adibide garbia da, Andaluziako Etxea. Izan ere aurrekoan nabarmendu genizuen bezala, ekainaren 30ean eta Hornidura plazako inguruetan bere jai handia egingo duen horixe. Jai egitaraua honako hauxe izango da:

  • 13.00: Erakusketaren irekiera eta andaluziar produktuen salmenta.
  • 13.30: Flamenkoa dantzatzen duten taldeen emanaldia eta sardina dastaketa (janaria bukatu arte).
  • 19.00: elkarte honetan parte hartzen duten talde ezberdinen erakusketa, besteak beste han izango dira, sevillana, flamenko eta gitarra taldeak eta saloi dantza taldea; gitarra flamenkoaren eta Algazara abesbatzaren emanaldiak ere gozagai izango dira.
  • 19.00: Gurutze puntuz egindako koadroen erakusketa.
  • 21.00: Kandela talde flamenkoaren emanaldia.

Igo


Uztailaren 8an, Laudio ere Esklerosi Anizkoitzaren alde... busti zaitez zu ere!

Datorren uztailaren 8an, "Mójate- Busti Zaitez" egitasmoaren hamargarren edizioa egingo da Euskadiko 72 udalerritan. Egitasmo honen xedea, Esklerosi anizkoitza pairatu behar duten pertsonei zor zaien atentzioa ematean eta sentsibilizazio soziala erakustean datza. Gogoan izan Euskal Autonomia Erkidegoan, Esklerosi Anizkoitza sufritzen duten pertsonak 2.000 baino gehiago direla.

Gurean, beste urte batez Herriko plazako inguruetan jorratuko da ekimen honen egitaraua, eta besteak beste kale animazioa, buruhandiak eta haurrentzako tailerrak izango dira egun osoan zehar. Horrez gain, egun osoan zehar eta hala eskatzen duten guztiei esklerosi anizkoitzaren inguruko informazioa luzatuko da, eta Kukumuxuk diseinatutako egitasmoa honen inguruko materiala salgai izango da. Jardunaldi honetan lortzen den diru guztia, Esklerosi anizkoitza pairatzen duten pertsonen errehabilitazioa ordaintzera bideratuko da. Anima zaitez eta zu ere busti zaitez!

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago:

Igo


Laudiar karatekak podiumean gora

Kadete kategoriako karateka laudiarrek, Araba karate klubeko kideak direnak, berriz ere aho bete hortz utzi gaituzte. Oraingo honetan Andorrako Fudo Shin txapelketan parte hartu eta gero, honako emaitza hauek lortu dituzte, gu guztion zoramenerako:

  • Gizonezko haurrak (-50 kg)
    • 1º Jose Arbide
    • 3º Eneko Lopez
  • Emakumezko haurrak (-45 kg)
    • 3ªOhiana Moya
  • Gizonezko gazteak (-55 kg)
    • 3º Jon Ander Rodriguez
  • Gizonezko open kadeteak
    • 1º Ander Añibarro
    • 2º Isusko Rozas
  • Gizonezko open seniorrak
    • 3º Enrique Perez

Igo


Gorka Miñano: arrantzan jaun eta jabe

Zuetariko askok gogoratuko duzuen bezala, hilabete batzuk pasa dira, Kaioa klubak, arrantza praktikatzen duen taldearen azken lorpena aipatu genizuela. Bada hain denbora gutxian, taldeko kide batek eta taldeak berak, albiste pozgarri bat ekarri digute berriz ere, oraingo honetan Asturiasen egindako Izokin- lanze espezieko Erkidegoen arteko Estatu espainiarreko arrantza lehiaketaren XXXVI. Edizioan parte hartu eta gero. Bertan Kaioa taldeko Gorka Miñano Durantezek bakarkako leían 3. klasifikatu zen eta ordezkatzen zuen taldeak, taldekako mailan 5. posizioari eutsi zion. Postu ikaragarri ona, 84 bat kidek parte hartu zutela jakinda. Gorka Miñano eta Kaioa arrantza kluba zoriondu nahi genituzke eta hurrengo lehiaketetan ere zorte berdina edo hobea izan dezatela desio diegu.

Igo


Gure kaleetan ezarritako laugarren eskultura, amari egindako omenaldi xumea

Lau dira jada eta Hiru Gurutzeta deritzon monumentua bere ohizko tokira bueltatzen duten bitartean gure herriko bazterrak alaitzen dituzten eskulturak.

Horietako lehena Haraneko atea deritzon eskultura dugu, Goikoetxeko biribilgunean kokatutakoa; bigarrena Ruperto Urkijo laudiarra omentzeko altxatu zen brontzezko irudia eta Lamuza plazan dagoena; hirugarrena, Herriko plazan eserita eta zain dagoen etxekoandrea litzateke eta laugarrena eta orain arte azkena, Zumalakarregi etorbidean instalatu duten "Amatxo" brontzezko irudia. Brontzezko eskulturak, Enrique Zubiak egindakoak hiru pertsonaz osatuta dago: ama eta seme-alabak eta herritar guztion eta bisitatzen gaituzten oniritzia izango duela espero dugu.

Igo


Erabateko eraberritzearen onodoren, Gardeako hockey zelaia inauguratu dute

Igo


Aurtengoan, Gorka Azaolak egingo ditu gazteentzako sukaldari ikastarorako zuzendaritza lanak

Aurrekoetan bezala, Euskal Gastronomia Museoko gure lagunek, 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoen?tzako euskarazko sukaldaritza ikastaroa luzatuko dute aurten ere. Oraingo honetan, etorkizuneko euskal sukaldariak izan nahi dutenek uztailaren 16tik 20ra bitartean Euskal Gastronomia Museora hurbildu beharko dira, goizeko 11.30etatik aurrera. Bertan zain izango dute euskal sukaldari liluragarri bat, Gorka Azaola bera eta, ahal den neurrian, gazteek beraiek prestatu ahal izango dituzten jakiak egiten irakatsiko die, besteak beste, entsaladak, tortillak, pizzak eta azken buruko liluragarriak.

Aipatu bezala, ikastaroa 11.30etatik aurrera izango da 16tik 20ra bitartean, Euskal Gastronomia Museoan. Aldez aurretiko izen ematea beharrezkoa; uztailaren 10etik aurrera 635 73 06 75 telefonoan. On egin dagizuela!

Igo


Laudioko Udala ipuin lehiaketaren 16. edizioan irabazle suertatutako idazleen zerrenda

Honako hauek dira Laudioko Udala Ipuin Lehiaketako XVI. Edizioan irabazle suertatukoen zerrenda. Zorion ugari guztientzat eta mila esker, hizkien eta hitzen mundu liluragarria bizirik segitzen duela erakustegatik eta literaturari arnasa ematen jarraitzeagatik, euskaraz zein gaztelaniaz.

Euskaraz Ipuina Egilea Herria
Umeak 1 "Lamiaren urrezko orrazia" Iratxe Yarritu Cuadra Amurrio
Umeak 2 "Leo Egiptora doa" Ariane Mendez Amuchategi Laudio
Umeak 3 "Estatuaren bila" Lander Otaola Jauregi Laudio
Gazteak 1 "Mendekua Manhatan-eko kaleetan" Nerea Fernandez Lazkano Laudio
Gazteak 2 "Sendimendurik gabeko poterea" Ione Eizmendi Gallastegi Laudio
Gazteak 3 “III. Mundu Gerra - Hondamendiaren Mezularia" Eneko Gastaka Urruela Laudio
Helduak 1 "Dardara ispilu aurrean Ainara Elizondo Lizarraga Hondarribia
Helduak 2 "Bizirik Irautea" Natxo Urkijo Orueta Laudio
Helduak 3 "Zeru odeitsu haiek" Bittor Albizu Barona Laudio
Castellano Cuento Autor Localidad
Infantil 1 "Mi mejor amigo Alex" María Olivar Gonzalez Laudio
Infantil 2 "Un baúl lleno de sorpresas" Erlantz Suarez Abin Laudio
Infantil 3 "La reina de las cartas" Itziar Castaño Barrenetxea Amurrio
Juvenil 1 "El arte" Leire Albinarrate Fernandez Gasteiz
Juvenil 2 "El pueblo de Ghidan" Melannie Fernández Díaz Laudio
Juvenil 3 "El comienzo de una vida" Irantzu Elejalde Rivabellosa Amurrio
Adultos 1 "Arañas y terciopelo" Susana Cidón García Gijón
Adultos 2 "Nunca tuve un perro" Ramón Martín Hernández Laudio
Adultos 3 "Una buena ocasión" Juan Lorenzo Collado Gómez Albacete

Igo


Gaztelekuko ateak inoiz baino irekiagoak

Laudioko Gaztelekuko gure lagunek zorte izugarria izango dute udaran. Izan ere eskaintza paregabea antolatu dute bertako lankideek uztailaren bigarren asterako; ikastaroari behar bezalako amaiera emateko aste oso batean zehar koloniak egingo dituztelako.

Hori dela eta, ohar txiki bat: Aste horretako ordutegia berezia izango da: arratsaldez 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu Gaztelekuak ateak –egunero tailer bat egingo delarik–, eta gauez 21:30etatik 23:30etara, –hor ere jolasak, gaubelak, etab antolatuko dituzte bertako lankideek. Eta guztia gutxi balitz, asteari amaiera emateko bi eguneko irteera egingo dute, Berrizko aterpetxe batera- kanoan ibiltzeko beta, igerilekuetara joatea, irteerak...–

Apuntatzeko zerrenda jadanik Gaztelekuan dago. 15 euro ordaindu beharko dira izena emateko mementuan.

Baina ez gaitezen zurikeriatan ibili eta pasa gaitezen albistearen muinera... Honako hau izango da Gaztelekukoek uztaileko bigarren asterako antolatutako egitaraua... Ez hutsik egin gero!

Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Fin de semana

Tailerra:

Ate iragarkiak

Tailerra:

Argazki markoak

Tailerra:

Argazkigintza eta murala

Tailerra:

Logelarako kortxo apainketa

Tailerra:

Arkatzak gordetzeko poteak

IRTEERA !!

(Larunbatetik igandera)

Gau jolasak:

Afaria eta ur puxika guda

Gau jolasak:

Futbito txapelketa

Gau jolasak:

Gaubela (beldurrezko istorioak...)

Gau jolasak:

Filma

Gau jolasak:

Oka erraldoia

Igo


Bi eremu berri Ellakuriko igerilekuetan

Joan zen urtean Ellakuriko igerilekuetan burututako eraberritze lanen ostean, uda garaiko leukurik bisitatuena denak, bi eremu berri estreinatuko ditu hasi berri dugun denboraldi berri honetan: horietako lehenak, eguzkitakoak izango ditu, eguzkitik babestu ahal izateko, eta bigarrena haur eta gaztetxoentzako jolastokia izango da. Guztia ere, gero eta gehiago diren bisitariek merezi duten atentzioa eta zerbitzua ahalik eta onena izan dadin eta Ellakuriko igerilekuak inguruko onenak izaten jarrai dezaten.

Igo


Municheko Oktoberfest jaiaz gozatzeko aukera izango dugu bertatik bertara

Uztailaren 1ª arte, Laudioko dendari txiki eta ertainen elkarteak, Apillek garagardoaren bidea antolatuko dute eta bertan 21 taberna parte hartuko dute. Aurten gainera, garagardoaren bidean parte hartu eta saridun suertatzen direnek, saria lortzeko aukera gehiago izango dute. Garagardoaren bidatzeari amaiera emateko, azken asteburuan Junifest jaia antolatuko da Herriko plazan. Jai honek Munichen ospatzen den Oktoberfestaren tankera izango du.

Hala ere alkohola edatea kaltegarria izan daitekeela jakinda, Apillek honako hau gogoratu nahi die parte hartzaileei: Eusko Jaurlaritzaren "Alkoholik adingabekoei? Tantarik ez!” Ekimenarekin bat egiten duela, kontsumo arduratsu baten alde.

Igo


Bat egizu zuk ere Goikogane MTaren Aterpetxeko egunarekin!

Egun zoragarriak ekainaren azkenekoak eta uztaileko lehenak mendian barrena ibiltzeko. Eta gurean, mendian behar bezala nola ibili behar den norbaitek ondo baldin badaki, hori Goikogane mendi taldea da. Zuek ere egun hauetan klubeko gainontzeko kideekin bat egin nahi baduzue, horratx hurrengo egunetarako txangoak:

  • Uztailak 1: Aterpetxeko eguna Gorbeian
  • Uztailak 7: Soba- Kantabria

Eta, badakizue, informazio gehiagorako www.goikogane.com

Igo